Hemen zaude: Hasiera Blogak EAJ-PNV Artxiboa 2008 February 27 Beloki eta Leanizbarrutia
Dokumentu Akzioak

EAJ-PNV

Beloki eta Leanizbarrutia

Beloki: Euskadin, PSOE eta PP gauza bera dira, bai ekintzetan baita eginkuzunen ez betetzean ere. Leanizbarrutia: EAJ Senatuan galdetzen ez balego, argi izan euskaldunak ez garela existitzen.

Gipuzkoako EAJren zerrendaburua, José Ramón Beloki, bai PPren  bai PSOEren ez betetzeaz aritu da, batez ere heuren lana Estatuak Euskadin dituen ahalmenak kudeatzea bada. "PSOE eta PP berdina egin ez dute egingo, gertatzen dena da gobernuan daudenean ez dutela ezer egiten" adierazi du. Belokiren aburuz dagokiguna lortzeko dugun bidea "Madrilen euskal talde sendoa izatea da, aukeretaz baliatzen dakiena egin behar dutena egin dezaten behartuko dituena".
 
EAJren hautagaiak bi gai azpimarratu ditu "PP agintean egon zein PSOE agintean egon, baditugu espainiako gobernuaren ez betetzearen bi adibide argi gertu: Hondarribiako aireportua eta Pasaiako badiaren birgaitzea".

Belokik indarra jarri du PPk eta PSOEk bi gai hauetan duten jarrera salatzen,  "ez baitituzte transferitu nahi baina aldi berean ez dute ezer egiten Gipuzkoarentzat ezinbestekoak diren bi azpiegitura hauek garatzeko". Aireportuari men eginez, argi hitz egin nahi izan du Belokik, "etorkizuneko alternatibarik aurreikusi gabe, hiltzen uzten dute". Pasaiako portuaren inguruan "Gipuzkoaren garapen ekonomikoa indartzen lagunduko duen eta Trintxerpe eta Pasaialdea birgaituko duen kanpoko portua garatzeko ezta pausu txikiena ere ez dute ematen".

"Zapatero eta Magdalena Álvarez  gure botoen beharra dutenean besterik ez dira gogoratzen" salatu du Belokik. Honen adibide gisa Jaizkibia ekarri du gogora, "gogoz bestera sartu dira egitasmo horretan".

Jeltzaleen zerrendaburuak lau urtez kongresuan lan egin ondoren eskarmentua hartu duela uste du. "Egunerokotasunean nire begiekin ikusi dut, gipuzkoarrak, bizkaitarrak, arabatarrak eta naparrak estatuaren administrazioan garena, hutsaren hurrengoa" azpimarratu du. "Gure botoen beharra badute, zerbait lortzeko aukera izango dugu. Horrelakoetan, gure botoekin batera euskaldunon beharrak, trenak direla, aireportuak direla, I+G+b dela, mahai gainean jartzen ditugu". Belokiren hitzetan tamalgarriena zera da, "EAJren legebiltzarkideren batek hemen bizi garenontzat horren garrantzitsuak diren gaiak aurkezten dituenean ez dago euskal sozialistarik kongresuan, are gutxiago PPren euskal kiderik, agian biak elkarrekin ibiliko dira "salon de los pasos perdidos" delakoan.

EAJren hautagaiak bere hitzaldiari bukaera emateko "PSOEren eta PPren euskal legebiltzarkideak alderdien interesak euskaldunon interesen gainean jartzen dituzte" baieztatu du. Estrategia honen aurrean "euskaldunon interesak, baita gipuzkoarronak ere, defendatuko duen euskal taldea behar dugu. Hori da EAJk egin duena, etorkizunean ere egingo duena, bai Kongresuan baita Senatuan ere." agindu du Belokik. "Lan horretan ibili gara azken lau urteotan, eta zuen aurrean egindakoak zuritu ondoren, lan horretan jarraitzeko, botoa eskatzen dizuegu. Oraingoz guri eragiten dizkiguten erabakiak hartzen diren lekuetan egotea da gure nahia, bestela inork ez gaitu defendatuko, are gutxiago entzungo".

Mitinean EAJren Senaturako hautagaia, Lore Leanizbarrutiak, eta Eider Mendoza eusko legebiltzarkideak ere hartu dute parte. "EAJren nahia demokrazian sakontzea da" adierazi du Leanizbarrutiak. Egunkaria itxi zuteneko bosgarren urteurrena gogorra ekarri du "PSOE eta PPren demokraziako epaileek Martin Ugalde, Hondarribiako semea, auziperatu zuten doilorkerien aurka mobilizatu behar gara, bere delitu bakarra euskara hutsean egunkari bat argitaratzea izan zen". Espainiako estatuak demokraziaren beldur dela nabarmendu du hautagai jeltzaleak.

Horregatik guztiagatik , Senaturako hautagaiak "gure gauzak erabakitzen diten tokietan egon behar gara EAJko gizon emakumeak" . EAJ Senatuan galdetzen ez balego argi izan euskaldunak ez garela  existitzen".

Orioko EAJ 2008/02/27

Independentzia

PNVrekin eziñezkoa da. — 2008/02/27 16:16
Argi dago, estatu espaiñolarentzat euskal herritarrak hutsaren hurrengo garela. Baina zuei horrek ez dizue axola, zuek espaiñiarekiko dependentzia eta morrontza lantzen eta bultzatzen duzue. Hori bai zuek zuen enpresa eta txanxtuiloak kudeatu al izateko autonomia bijilatuarekin. Abiadura Handiko Trena, Pasaiako kanpoko portua, Errauskailua... denak egitea komeni zaizue zuenak direlako lan horietan jardungo diren enpresak. Zenbat eta diru gehiago kudeatu irabazi gehiago izango duzue, begibistakoa da. A.H.T-a egitea baino ez al litzake obea gaur egun dugun trenbide sarea birgaitzea eta bultzatzea? Trintxerpe eta Pasaia inguruak ezin al dira txukundu eta berritu kanpoko portua egin eta Jaizkibelgo kosta guztia txikitu gabe? Erruskailurik gabe ezin al dira saborrak kudeatu? Argi dago zein den zuen asmoa. Espaiñiarekiko morrontza betikotasunean lotzea. Batetik zuek ez dezute bozkarik merezi txantxuilero hutsak zaretelako, salduak zaretelako, autonomia zaleak zaretelako. Eta bestetik zertara joan madrilera han euskal herritarrok ez badegu deus pintatzen? ez badigute entzuten?. Euskal herritarrok independentzia behar dugu eta lehen bait lehen.

Kopiatu eta pegatu

Paristik datorren... — 2008/02/27 16:22
Garbi dago, kopiatu eta pegatu egiten badakizuela (Azken 2 artikuluak behintzat kopiatuak bait dira). Zuen kabuz zerbait idazten asmatuko duzue? Eta artikuluen komentarioei erantzuten?

Kritika eta eztabaida ona da

Paristik datorren... — 2008/02/27 18:14
Ni ere "denak" horretan sartzen ari bazara, guztiz oker zaude. EAJri botua eman diot behin baino gehiagotan, baina zerbait gaizki dagoenean gaizki dago. Artikulu hauek hemen horrela pegatzea, bereak balira bezala eta erreferentziarik gabe, irakurleak engainatzea dela iruditzen zait.

deskalifikaziorek ez!

mikel aranzabal — 2008/02/27 18:34
permini: ongi dago zure iritzia eman nahi izatea, baina ez iraindu inor, mesedez. blog batean horrelako komentarioak izateak amorratu egiten nau.

pnv, benetan penagarria

irakurri ezazue mesedez, gaurko albistea da — 2008/02/27 18:54
http://www.diariovasco.com/20080227/mas-actualidad/cultura/informe-interno-fundacion-balenciaga-200802271435.html

Erretratua

Iñaki Gurrutxaga — 2008/02/27 20:55
Permin, hire erretratua perfekto atera dek... heorrek inda gañea!

ederki kakastuta utzi duk PNV,permin

lastima — 2008/02/27 22:56
PNVen hi baiño argiagorik izango ote dute, Permin, ze kritikak arrazoiez irauli beharrean ezaiz ba jendearen izen ona zikintzen haritu modu baldarrean.

ze gutxi ezagutzen nauzun

mikel aranzabal — 2008/02/28 12:11
permin, ni kitarra hartu eta jotzea baño gehiago nauk, edo ta plazan erroparik gabe (gezurra) ibiltzea baño gehiago. lan egiten dut, suposatzen dut zuk ere baietz, baina nire abesti, antzerki edo edozein espresa bide ez ditut dirua bazain gauza merkeagatik saltzen. eta bai, bazekiat bizitza eta baita mundua nolakoa diren, eta bazekiat aldatu nahi ditudala. eta ez, horrelako komentario mezprezugarriak egin ondoren ez zaidak deitu niri "lagun", nire mundutik at hago.

mikel aranzabali

emayok buelta — 2008/02/28 17:01
Beno, beno, guztia argiago dago orain. Nere purrustadei erantzuteko denbora hartu duzu eta ez da gutxi. Ematen dituzun argibideak zuen artean jakinak izango dira, bainan oriotar askorek zuen kalez-kaleko kantamarruz osaturiko ibilerak bakarrik ikusten ditu. Forma-z bakarrik informatuta dago oriotar populazioa eta ez fondo-ari buruz. Hemen azaldu dituzu batzuk eta ondo da. Zer esan nezake orain, ba zuek aukeratutako bidea denez, jarrai dezazuela. Ondo izan. (Gotzon)

gotzoni

mikel aranzabal — 2008/02/28 17:36
pozten naiz norbait konturatu izanaz ez dugula ezer txarrik egiten eta agian arrazoi duzu esatean jendeak ez dakiela ezer gure ekintzen fondoari buruz, baina, egitan horren agresiboak iruditzen al zaizkizu gure formak? pd: pozten lasai hitz egiteko prest izatea, blog honetan zaila da eta.vk

Mezu ezabatuak

Karkara — 2008/02/28 18:08
Eztabaida honetako mezu batzuk ezabatu egin ditugu, iraingarriak zirelako. Mesedez, bidaltzeko botoiari eman aurretik, irakurri ezazue berriro zuen mezua eta jarri zeuek filtroa, guretzat ez da gustagarri-eta inoren mezuak ezabatzen ibili beharra. Eta gogoratu: norbait izenez aipatu behar baduzue, kritikatzeko, zuek ere izenpetu egin behar duzue; bestela, ezabatu egingo dugu zuen mezua. Kritika egitea libre da; anonimatotik jendea iraintzea, ez. Barkamena eskatzen diegu mezu-kate honetan irainduak izan direnei, mezu iraingarriak lehenago ez ezabatu izanagatik. Karkara

aranzabali

emayok buelta — 2008/02/28 21:22
Formak agian ez dira hain agresiboak, bainan horrenbeste aldiz alkatearen, udalaren, pnv-ren kontra jarduteak, segi ta segi ta segi, "aspergura" sortzen du-dit. Arrazoia izan dezakezue hainbat gaitan, baina beste modu batetara zuen kezka agertzea hobeagoa izango dela iruditzen zait. Nola ?? Hori bai zaila! Kontutan izan Oriyon, gustatu edo ez gustatu, botanteen gehiengoa pnv-koak dela, eta hain gogor, zuzen, tinko, frente-aurka egiteak, eta beraien izenak, joerak, han da hemen gaizkile bezala azalduz, atzera botatzen ditu, koraza batean ixten dira. Ondorioz oriyotarren arteko bizimodua presiopean dago. Eta alperrik da haindik eta hemendik gauzak aldatu nahia. Batzuk izkiña batean ezer aurreratu eziñik, kalez kale aldarrikapenak egiñez eta besteak ixil-ixilik nahi den guztia egiñez.

Emayok bueltari

Iñaki Gurrutxaga — 2008/02/29 01:06
Zehaztapen bat bakarrik: Oriyon botanteen geyengua ez da PNV-kua, izatekotané boto geyen lortu ditun partidua da jeltzalena. Oaindik´e botu-emallen geyengua PNV-ri botua eman etziyona da. ta hori ezta hola ta hola ahaztutzeko gauza, herritarren geyengo nagusi bat dalako.

gehiengoa ez

emayok buelta — 2008/02/29 12:48
Arrazoia dek. Gaizki adierazi dit nere esanaya.

imajinaziyua

emayok buelta — 2008/02/29 23:57
Dedioooo, dedioooo, hori dek hori jarioa. Imajinaziyua, orijinaltasuna, hori dek Oriyoko gazteriyak behar duena. Ez dek errexa bainan saiatzeak merezi dulakoan natxiok !!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Orioko EAJ-PNV alderdiaren bloga.

Azken erantzunak
ahaha barmen, 2008/05/29
Permiñei Mirotz, 2008/03/13
zuzentzaile Permin, 2008/03/13
zuzenketak zuzentzaile, 2008/03/12
imajinaziyua emayok buelta, 2008/02/29
Etiketa lainoa
politika