Hemen zaude: Hasiera Blogak EAJ-PNV Artxiboa 2008 February 27 Joseba Egibarren hitzak
Dokumentu Akzioak

EAJ-PNV

Joseba Egibarren hitzak

EGIBAR: “EUSKALDUNON BOTOAK ZAPATERORI HERRI HAU EZ DUELA GEHIAGO ENGAINATUKO ESATEKO BALIO BEHAR DU”




EAJ-PNVko GBBko presidenteak euskaldunak bozkatzera deitu ditu, "ezin garelako etxean geratu, ezer pasatuko ez balitz bezala". Zentzu honetan "hauteskunde hauetan, Zapaterori -botoen bidez- herri hau ez duela gehiago engainatuko esan behar diogu" ñabartu du. Are gehiago, "PPk eta PSOEk Euskadin olatu demokratiko bat sortuko den beldur dira" adierazi du; "olatu hau sortzen denean gertatuko den gainezkaldi demokratikoa horren handia izango da ezen Estatuak gure kontra Konstituzio espainolaren 8. artikuluan  aurreikusten den indarra besterik ez du erabiltzerik izango" ziurtatu du.

Bergaran eta Zarautzen egin diren hauteskunde ekitaldietan, burukide jeltzaleak ezker abertzaleari ere zuzendu da, bake prozesua deitutako porrot egin eta gero, bere jendeari abstentziorako deia egin izana aurpegiratu dio. "Nahiko desengainatua sentitzen den euren jendeari abstentzioa proposatzea, beraien ardura estali eta saihestea besterik ez da" ohartarazi du. "Badakigu lege bidegabe batek, alderdien legeak, eragozten diela hauteskundeetan parte hartzea, baina horrek ez du kentzen euren botoaren balioa galtzeko" gaineratu du.

Bizi diren linbotik atera daitezen eskatu ondoren, Egibarrek ezker abertzalea sormen gehiago izatera gonbidatu du, argudio berriak bilatzera "EAJk NABaik eta PSOEk prestatutako iruzur politikoarena ez baitu inork sinisten".

Erabatekoa izan da Egibar, "nahiz eta ezker abertzaleak oso txikiak ikusi, EAJk herri hau itotzen duen gatazka konpontzeko pausuak eman ditu" esan duenean. "Areago, EAJk bere estrategia politikoa helburu honen lorpenean engaiatu du " amaitu du.

Orioko EAJ 2008/02/27
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Orioko EAJ-PNV alderdiaren bloga.

Azken erantzunak
ahaha barmen, 2008/05/29
Permiñei Mirotz, 2008/03/13
zuzentzaile Permin, 2008/03/13
zuzenketak zuzentzaile, 2008/03/12
imajinaziyua emayok buelta, 2008/02/29
Etiketa lainoa
politika