Hemen zaude: Hasiera Blogak Farfara elkartea
Dokumentu Akzioak

Farfara elkartea

ABENDUAREN 7RAKO GRAFFITI LEHIAKETA MARTXAN DA.

Lanen bozetoak azaroaren 28a. itzi ditzakezua:

- Farfara Taldea

- Orioko kultur etxea ( Eusko Gudari 26.  20810  Orio  Gipuzkoa)

Materiala organizazioaren aldetik joango da.

Sariak honako hauek izango dira:

1º  saria: 200 euro

2º saria: 100 euro

Farfara elkartea 2008/11/18

Irakurketa tailerra

Farfara taldea helduentzako irakurketa tailerra jarriko du martxan aurten ere, iazkoari segia emanez. Tailer hau herriko irakurzale guztiei zabalik dago eta aukera ematen digu irakurritako liburuei buruzko iritziak elkartrukatzeko.

Irakurketa tailerra osatzen dutenak hilaren lehen eta hirugarren astelehenean biltzen dira Orioko kultur etxean. Bileren iraupena ordubetekoa izaten da, 18:30etik 19:30era.

Bilera aurretik liburu bat aukeratzen dugu guztion artean eta hori etxean irakurtze dugu;ondoren, irakurketa tailerreko bileretan, komentatu egiten dugu liburua, eta horrek asko aberasten du norberak egindako interpretazioa.

Era guztietako liburuak irakurtzen ditugu eta, komentatzerakoan, liburuaren alderdi askori erreparatzen diogu: gaia, egilearen estiloa, pertsonaiak, deskripzioak...

Orain irakurtzen ari garena Toti Martinez de Lezea idazlearen nobela historiko bat da, La herbolera izenekoa; asmoa daukagu, gainera, egilea Oriora gonbidatzeko eta harekin zuzenean hitz egin ahal izateko bere liburuaz.

Gure taldea irekia da eta edozeinek dauka aukera parte hartzeko. Nahi baduzu etorri, hurrengo zita urriaren 20an izango da, 18:30ean, kultur etxean.

 

Farfara elkartea 2008/10/20

Farfara elkartea

FARFARA BIZILAGUNEN ELKARTEA auzo mugimendu gisa sortu zen, Orioko Pelotari Kaleko behar eta hutsuneei aurre agiteko; baina gero, herri osora zabaldu zuen bere agitekoa.

Elkartea osatzen dugunok, herriko kale eta zerbituak hobetzeko lana egiten dugu; baina, horrez gain, ikusita taldeko jendearen artean bestelako interesak ere bazeudela, beste alor batzuetako jarduerak ere antolatzen hasi ginen: hitzaldiak, irakurketa tailerrak eta esperientziaren Eskola ikastaroak, azken hau Udalarekin elkar lanean.

Adierazitako jarduera horiek antolatzeaz gain, Farfarako kideak beti daude prest herriko beste taldeei laguntza bear den guztian.Bestele, Urola kostako Eskualde Kontseiluan parte hartzen dugu, Herri Elkargoa  plataformako kide gara; eta Udalak sustatutako kultur Mahaian ere  partaide gara

Foro horietan elkarteeko kideen arteko harremanak lantzen dira, espazio bat sortuz, antzeko interes eta ekimenak dauzkaten beste batzuekin elkar lanean aritzeko.

Izan dezakezun edozein sujerentzia edo eskaera lagungarri izango zaigu eta gustura jasoko dugu.

Farfara elkartea 2008/09/08
249
Karkara 249 PDFn irakurri nahi baduzu klikatu hemen.

15. urteko literatur lehiaketan saritutako lanak irakurgai dituzu hemen.

Gainontzekoak irakurtzeko, berriz,
klikatu hemen.
Azken erantzunak
Ez dago erantzunik