Hemen zaude: Hasiera Blogak Gure txokoa Artxiboa 2008 February

Artxiboa February 2008

Ene Maitea

Ametzaga'tar Bingenek jarria, 1965ean, Caracasen

1 Maitasunak nakar eta                                 7   Ez dakit onela arituz 
  maitasunak narama:
  mugan beti yo dudan;
  maitasunak narabilla
  gizonak maiz utz egiten,
   ura dut bizikaia.   obeki bearrean.
Amasei urte nitula  Eder zale izan naiz beti 
  maite ikaslen sasoia
  eta eder miñak yoa, 
  nire andregaia ezagutu
  Grezi'ko lurralde argiko 
  ta eman nion fedea.
  bidetan barna oitua. 
Aren irudi goitarrak
Ene maitea nai nuke 
  ostu zidan begia
  paregabe izatea: 
  ordutik eta betiko
  baiña nolanai dan ere 
  liluraturik nauka.
  apaindu ala gabea. 
Ura ezagunago eta  10   Erregin pitxiz yantzia 
  a zan arritzekoa!
  ala oial arrunteaz, 
  neronen buruau ere
  maitearena naiz eta
  ezautzenago nuan.    beti izango berea. 
Mendian nuan arkitu  11  Oro gaiñean Yainkoa, 
  baso Erregiña antzera    munduan eusko lurra; 
  sagar-lorez eta untz-ostoz    ta eusko lurraren Andretzat 
  apaindua zegola.    ene maitea; Euskera. 
Ta arentzat billa nituan  12  Aren irudi garbia 
  yantzi pinpiriñenak,    beti aurrean dudala 
  apaingarri yorienak    maitasunak nakar eta 
  ta pitxi bikaiñenak.    maitasunak narama. 

 

Txanka eta Xarpax 2008/02/26

Ama Euskal Herriaz naiz naigabetua

Xalbadorrek jarria

Delikatua baitut egungo suieta,
hasi aintzin egin dut zonbait gogoeta,
gure arteko asko ele entzun eta,
euskaldun agertzea ez baita josteta.

Badakit askoz ere nukela hobea
nehori ez agertu ene dolorea:
odolaren mintza eduki gordea
nahiko nuke, bainan ezin dut ordea.

Ama Euskal herriaz naiz naigabetua,
uzterat doalakotz betikotz mundua,
bere seme alabez abandonatua;
nork barka dezaguke gure bekatua?

Bata dela eskuina, bertzea ezkerra,
euskaldunen artean hazi dugu herra,
ahantziz; Ama; zure maitasun ederra;
horra zure seme hok dautzugun eskerra.

Baztertu dugulakot zure maitasuna;
desegin da betiko gure batasuna;
gu baitan aditzen da gudu oihartzuna
hau da zuri bizia kendu dautzuna.

Lehen sartu zitzauzun ezpata zorrotza;
zure etxe nagusi jartzean arrotza;
halere etzitzauzun gelditu bihotza;
etxekoen eskutik duzu heriotza.

Zure lekua hartu duen andereak
gurekin bear ditu pairatu bereak
amaizunarendako ez daizke hobeak
ama ukatu duten haur dohakabeak.

Baditaike seme hok nosbait oroitzea;
Ama zu ganik izan dugula sortzea;
gu harek bilaturik zure ehortzea,
jartzan beharra dugu dorpea.

Hil hobi huntan noizbat norbait badabila,
zure izaitearen herrestoen bila,
lurpetik entzunen du deiadar bipila:
hernen dago ama bat bere haurrek hila.

Txanka eta Xarpax 2008/02/19

Aitona gaztea

Xalbadorrek jarriak

Beti ez gaitezen higa tristeak diren gauzetan!
Zorion-tokia ere bada gure bihotzetan!
Alabak esan zeraukunean, aidatu nintzan pozetan
zorionean, aurkitzen zela haur baten esperantzetan.

Tentatzen ari zerauzkit haurrak eta emastea:
aitondu naizela; baina ni naiz aitona gaztea.
Ez dea bada; atsegingarri gauza hunen ikustea?
Arbola bat eihartu gabe fruitu ematen hastea!

Orai igerika gaude Loriazko erasoan;
fede guzia emanik datorren aingerutxoan;
Nik bihotzean atsegin hainbat ur ez dago itsasoan;
a zer bertsoak; datorrenean; bera harturik besoan!

Ez gaiten geiegi poztu; oraino bidean baita!
Ez dela bururatuko; ai hori eni ez aipa!
Aingerutxoa; zure zai daude hemen ama eta aita;
eta heietaz bestalde ere izango duzu nork maita!

Txanka eta Xarpax 2008/02/13

Haur batek bere amari

Xalbadorrek jarriak

Ama, zuretzat ditut liliak;
zuri pentsatuz hautatu ditut xuriak.
Bertze hok aldiz kolores gorri biziak,
zuretzat dutan maitasuna iduriak.

Ama guziek hartze duten ohorea
seinalizatzeko; begiztatu dut lorea.
Loretan ere haizu da nori berea
iduritzea bertzena baino hobea.

Gau eta egun hitz hok gogoan dabiltzat:
O, Jainkoa zion ona izan den enetzat!
Aitari ere esker beroak diozkat,
enetako zu hautaturikan amatzat.

Ama, zu zira ene aberastasuna
ene naigaben ezeztatzen dakizuna;
botere hori zuk bakarrik dauzkazuna,
nehorek ezin ordainduzko ontasuna.

Musu emanik utzia bezper'atsean;
ni atzartzean; zu ez bazira etxean,
tristura latz bat senditzen dut bihotzean;
gau eta egun nahi zaitut sahetsean.

Ez nuke nahi nik zure begitartea
nehoiz ikusi dena nigarrez betea.
Nik ez baitakit, errazu; ama maitea;
ni nolakoa nahi duzun izaitea.

Ene izarra zaren ama amultsua,
beira nitarik esker gabeen kutsua
bizi guzian gaurkoa bezain kartsua
izan dadien gure arteko musua.

"Hotzak badago edo badago goseak,
gauaz dola men egiten badu haizeak
nortan goxatzen ote ditu oinazeak
bere amarik ez duen dohakabeak?"

Txanka eta Xarpax 2008/02/05

Oporretan gaude. Abuztuaren 25ean itzuliko gara.


Oporrak

Entzun MIROTZAK abestia.

Karkara 244 PDFn irakurri nahi baduzu klikatu hemen.

Gainontzekoak irakurtzeko, berriz,
klikatu hemen.
Azken erantzunak
gaitxoa izenak, 2008/07/28
bertsoa idurre, 2008/07/26
bertsoen ingurukoak adiskide bat, 2008/02/05
eskerrik asko aurrekoari Amaia, 2008/02/01
tube you, 2008/01/31