Hemen zaude: Hasiera Blogak Hartu hitza Artxiboa 2009 Urria 28 Izan pirata!
Dokumentu Akzioak

Hartu hitza

Izan pirata!

Beatles-en Help! kanta mitikoa (eta, noski, atzo internetetik jaitsi nuena) irrati-kasetean dut entzungai  eta… kasualitatea! Laguntza pixka bat eskertuko nuke iritzi artikulu hau osatzearren, ideiak aspaldian nahiko geldo baitauzkat; ikasturtea hasi zenetik. Lagun asko  irrikitan daude, lehenago eginiko iritziaren antzera polemika sortuko duen zerbait idatziko dudalakoan; besteak, lehengokoarekin ez oso gustura, Hi oaingon ezai pasa e! eta nik… nik ez dakit argi utzi nuen OKK-k arrazoi duela eta asmatu zuela izena aukeratzerakoan. Herri hau kaka bat da, eta ez dut uste ordutik ezer aldatu denik. Oraindik ere Orio kaka bat da, eta ez edonolako kaka bat, gaztetxerik gabeko kaka bat.

Baina ez da ez gaztetxearen kontua gaurkoan kritikatu nahi dudana, ezta herri honi darion kiratsa.

Berri Txarrak-ek, inoiz izan den euskal rock talde entzutetsuenak, kaleratu berri du Payola, seigarren diskoa, eta merkatura irten zen lehenengo astean, Espainiako salduenetariko bat izan zen. Tituluak eta diskak orokorrean gaur egun musikagintzan dagoen saldukeriari egiten dio kritika eta hori da, hain zuzen, nik hona ekarri nahi dudana gutxi gorabehera.

Bada SGAE (Sociedad General de Autores y Editores) izeneko elkarte bat Espainian (beste lekuetan beste izen bat duena), diskoen, musikarien, abestien… eskubideak zehazten eta bermatzen dituena. Horregatik, elkarte horrek, musikarien irabazien ehuneko zehatz bat eskuratzen du.

Bada, ordea, horren aurkako mugimendua, bai Euskal Herrian eta baita munduan ere: Underground mugimendua.

Duela bi aste Galizian jotzen izan berri naiz, eta ez dut dirurik jaso (soilik sarreren dirua; 3 euro baino gutxiago kontzertuko) eta gutxiago jaso du horregatik SGAEk. Baina diruak edonor aberastu dezakeena baino gehiago aberastu nau kulturalki eta pertsonalki hango egonaldiak.Eta hortan datza Undergrounda, hartu-eman kulturalean, hartu-eman kultural aske eta doakoan;kultura librea baita herriaren oinarria eta bizitza, kultura libreak ezer eskatu gabe asko ematen duelako.

Horregatik eta beste hainbat arrazoiengatik jaitsi, kopiatu, elkarbanatu… ahal duzuen musika, edo bestelako espresio artistiko mota guztiak. Adierazpenak inoiz ez baitu inor aberasteko iturria izan behar. Horrela, eta ez beste modura, haziko baigara pertsona eta herri bezala.

Eta lasai, Bisbalek bestela ere izango du eta Marbellan txaleta, kontzertuak sarrerako 60 euro kobratuz.

Beraz badakizue, izan pirata!

Eta Bisbal, ez da ezer pertsonala, baina hiztegiak dioen bezala: You'll never walk alone!

Eñaut Martí

Underground musikaria—

Mikel Aranzabal 2009/10/28

Copyleft

John Smith — 2009/10/28 16:19
Aupa. Artikuluan idatzitakoak zentzua dik, baina kontzeptu batzu nahasten dituela iruitze zaiak. Underground mugimenduari buruz ez daukat ideiarik ere, baina copyright-aren kontrako kulturari buruz pixka bat bai. Kultur obrak lizenziatzeko era asko dauden arren, COPYLEFT izeneko lizentziak erabiltzen dira copyright-aren kontra dauden musikarien artean. Artikulu hontan informazio gehiago lizentzien inguruan (http://blog.loretahur.net/2009/06/derechos-de-autor-morales-y-patrimoniales.html). COPYLEFT lizentziak erabiltzen dituzten euskal taldeak badira, Kerobia esaterako bera azken lanetan. Berri Txarrakek berriz esaten deken saldukerian erortzen direla iruditze zait, SGAEren baitan plazaratzen bait dute beraien lana.

copyleft=underground

Mikel Aranzabal — 2009/11/02 13:16
Egia duk copylefta copyraightaren kontrakoa izateko sortu zuala, baina underground mugimendutik.Kerobiak copylefta erabiltzen duela? Enakian, ez dizkiat oso undergrown ikusten. Aldiz, Berri Txarrakek SGAEn jarraitzen badu, oraindik copyleftak arazoak ematen dituelako da, uste dut. Diskoa atera baino lehenago ere abesti guztiak entzungai ziren beren webguneetan —entzungai=grabagai— eta, hori, ez du SGAEko talde arrunt batek egiten. Talde asko izango dira copyleftera pasako direnak, baina, oraindik, bi plataformak ez dira konparagarriak.

FUD

John Smith — 2009/11/16 15:44
Aupa Mikel. Uste diat ez hagoela Copyleft gaiari buruz ondo informatua. Izan ere softwarearen munduan sortu eta gero gainontzeko sortze prozesuetara (musika tartean) zabaldukato kontzeptua da. Ez dator underground mugimenduari lotua, hauek erabili izan duten arren (zuen hitzen arabera, ni ere ez naiz iaioa gai hauetan). SGAE bezelako elkarteak ezjakintasun horretaz baliatzen dira beraien kontrola mantentzeko. Erabiltzen duten taktika horri izena ere eman zaio, FUD (Fear, uncertainty, and doubt; Euskeraz, beldurra, ziurgabetasuna eta zalantza). Hire erantzuna ere FUD bezela jo daiteke. Copyleft-ak ez dik, hik esan bezela, arazorik ematen, eta copyleft eta copyright guztiz konparagarriak dituk. Honen inguruan interesa baduk, pare bat link pasatzen dizkiat, informazio gehiago izateko:

http://es.wikipedia.org/wiki/Música_copyleft

http://es.wikipedia.org/wiki/Música_libre

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

282

282. Karkara PDF formatuan irakurri nahi baduzu klikatu hemen.

Gainontzeko Karkarak irakurtzeko, berriz, klikatu hemen.

Sanpedroetako eta udako gainerako festa programak ikusteko klikatu hemen.

Azken erantzunak
ETXERA Denak Etxera, 2009/11/22
Mitxelinak Errausketarik ez, 2009/11/18
FUD John Smith, 2009/11/16
copyleft=underground Mikel Aranzabal, 2009/11/02
Copyleft John Smith, 2009/10/28
Etiketa lainoa
ADARRETATIK HELDUTA AIAKO LEIHOA IRITZI ARTIKULUA MOILA BAZTERRETIK MUNDIALA NIRE HONETAN