Hemen zaude: Hasiera Blogak Hartu hitza Artxiboa 2009 Azaroa 13 Ur marroia eta ke beltza
Dokumentu Akzioak

Hartu hitza

Ur marroia eta ke beltza

Euri eta euri, elegante dator errioa. Kafe-makinako kaputxinoaren kolorea du ur-jalak. Hala deitzen diote moila bazterreko metereologoek. Burgikoen tankerako almadiak antolatu dira San Luis eta Kantabrikoren artean; Villabonako kaletarrari eskutik joandako aterkiak zulatu du Joxe Migelen yatea; Ikastola aurrean bueltaka zebilen atzo Idiazabalgo neska koxkorrari ihes egindako baloia.

Traste zaharrak askoz gehiago. Baina ikusitako eta imajinatutako guztiak ez ditut zerrendan sartu. Zuen osasuna dago jokoan. Pentsa, duela hilabete eta erdi ibaian pasa genuen goiza herriko gazteek. Kolorea hartzen hasia zegoen ordurako. Gaztetxearen alde gazteak, udazken koloretan.

Gaur, ia hondakin guztiak helmugara iritsiak izango dira. Martxan da hondartzako tonbola. Egurrezkoa da. Txakurrari makila bota eta ez du jakingo zein den nagusiarena. Udan hanka azpian bueltaka izango ditugu biltzen ez dituztenak.

Urak tapatu ditu baratzak: akabo koliflorak, bruselasko azatxoak eta letxu moreak. Platera dekoratzeko erabiltzen direnez, gaitzerdi. Baina laster haizeak zikinduko ditu, kutsatu. Zazpi kilometrora zabalduko baita kea. Eta honen opariak marroiak izango dira urarenak bezala. Eta ez ditugu ikusiko.

Errauskailuaz ari naiz. Herritik zazpi kilometrora omen. Estrategia eraginkorra da komeni denean gora edo behera borobiltzea. Zubietan jarri behar badute, ez da zazpira egongo, Via Michelinek hamalau markatzen ditu, autopistaz joanda hamar. Berdin dio, ez da broma.

Bitartean zinegotziak 5-6, pilota partiduan. Ez dakit, udaletxeko leihoak ez ote daude ibaira begira. Eta aurki marroia beltza bihurtuko da.  

Jon Agirresarobe Torrotxo
2009ko azaroaren 13an



Mikel Aranzabal 2009/11/13

Mitxelinak

Errausketarik ez — 2009/11/18 14:15
Oso ona Torrotxo! Akats txiki bat bakarrik ikusi zioat hire artikuluari. Zubietan jarri behar badute, zazpi kmra egongo duk. Ez diat esan nahi Via Michelinek kmak gizendu dituenik, baina ikastolan erakutsi zigutena hala bada, keak ez dik kurbarik hartzen!

ETXERA

Denak Etxera — 2009/11/22 12:47
Gutxienez 41 euskal preso politiko bisitarik gabe gelditu dira asteburu honetan Espetxezainek beste behin ere bisitara joandako senide eta lagunak miatzeari ekin diote, eta hauek uko egitean bisitarik gabe utzi dituzte: Algeciras-eko espetxean dauden 4 preso politikoen senideek ezin izan dute aurrez aurreko bisitarik egin. Txanda berbereko lehenengo hiru senideei raketa pasa diete funtzionarioek, bisitara sartzeko asmoarekin. Laugarren senideari, mihaketa fisikoa egin behar ziotela esan diote funtzionarioek, eta horretarako gela batean sartu behar zutela. Senidea ukatu egin da eta bisitarik gabe geratu da. Bisitara zihoazten beste hiru senideak konturatu direnean, beraiek ere uko egin diote bisitari. Puerto III-ko espetxean, gozieko 10etako txandan 2 presoren senide mihatu nahi izan dituzte eta ukatu egin dira. Zehazki Jose Mari Dorronsoro eta German Rubenach-en senideak izan dira bisitarik gabe geratu direnak. 12etako txandan, Arkaitz Bellon presoaren senidea ere bisitarik geratu da arrazoi berberangatik. Albolote-ko (Granada) espetxean 5 presoen senideak aurrez aurrekorik gabe geratu dira. Presoak, Premi San Pedro, Igor Gonzalez, Jose Mari Olarra, Antzon Sasiain eta Oskarbi Jauregi dira. Alicante-ko espetxean 2 presoen senideak aurrez aurrekorik gabe geratu dira. Horietako batek, Agurtzane Izarzaren mutil laguna, goizeko 8:30etan aurrez aurrekoa galdu du. Eta 11:30etako bisita arruntara sartzeko lau Guardia Zibilengatik izan da mihatua. Dirudienez, 8:30etako aurrez aurrekoan gartzelariarengatik mihatzen ez uzteagatik. Guardia Zibilek esan omen dio hemendik aurrera gartzelariek ez badituzte mihatzen, beraiek izango direla mihatuko dutenak. Gerora bisita arrunta egin ahal izan du. Soto del Real-eko espetxean 4 presoen senide aurrez aurrekorik gabe geratu dira. Algeciraseko espetxean antzera, lehenengo hiru senideak ez dituzte mihatu, eta laugarrena mihatu nahi izan dute. Honek gartzekariei galdetu die ea zergaitik aurrekoak arazorik gabe sartu diren eta ea bera zergaitik mihatu behar zuten, eta gartzelariak erantzun dio hemendik aurrera mihaketen kontua aleatorioa izango dela. Arazorik gabe sartu diren hiru senideak gertatutakoaz konturatu direnean, beraiek ere bertatik irten eta bisitari uko egin diote. Presoak gertatutakoaz konturatu direnean, ez dakigun zerbait gertatu da, eta espetxeko isolamenduan bukatu dute (Presoak: Xabier Lujanbio, Aitor Kortazar, Ismael Berasategi eta Mikel Onko) Huelva-ko espetxean 5 presoen senideak aurrez aurreko gabe geratu dira. Gainontzeko bisitak normalak izan dira, eta senide/lagunak bisita gelan zeudela, eta presoi gainontzeko aurrez aurrekoekin gertatu denaz informatu dietenean, presoek uko egin diote bisitari. (Huelvako preso politiko guztiak bisita edo aurrez aurrekorik gabe geratu dira). Teruel-eko espetxean 2 presoen senideak aurrez aurrekorik gabe geratu dira. Herrera-ko espetxean 5 presoen senideak aurrez aurrekorik gabe geratu dira. Almeria-ko espetxean 3 presoen senideak aurrez aurrekorik gabe geratu dira. Villena-ko espetxean ostiralean bisita galtze bat eman zen, eta gaur beste bi. Dueñas-eko espetxean 4 presoen senideak aurrez aurrekorik gabe geratu dira.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

282

282. Karkara PDF formatuan irakurri nahi baduzu klikatu hemen.

Gainontzeko Karkarak irakurtzeko, berriz, klikatu hemen.

Sanpedroetako eta udako gainerako festa programak ikusteko klikatu hemen.

Azken erantzunak
ETXERA Denak Etxera, 2009/11/22
Mitxelinak Errausketarik ez, 2009/11/18
FUD John Smith, 2009/11/16
copyleft=underground Mikel Aranzabal, 2009/11/02
Copyleft John Smith, 2009/10/28
Etiketa lainoa
ADARRETATIK HELDUTA AIAKO LEIHOA IRITZI ARTIKULUA MOILA BAZTERRETIK MUNDIALA NIRE HONETAN