Hemen zaude: Hasiera Blogak Hartu hitza Artxiboa 2010 Martxoa 04 Parekidetasuna bai!
Dokumentu Akzioak

Hartu hitza

Parekidetasuna bai!

Pinpilinpauxa bat duen euskal enpresa laranja baten promozio kanpaina batetik hasi zen guztia. Lankide batek aipaturiko enpresa laranjaren iragarki berria ikusi nuen galdetu. Nik ezetz. Ikusteko gonbita egin eta behingoz zappinga ez egitea erabaki nuen etxera itzultzean. Bi iragarki: Lehenengoan emakume bat brikolaje lanak egiten ageri da etxeko logelan. Gizona etxera sartu eta emakumea halako zereginetan ikustean zorabiatu.

Bigarrengoan, gizona sukaldeko lanetan ikus daiteke. Emakumea jaikitzerako gosaria prest eta bezperako bajera pila ia erabat garbituta. Bost minutu geroago jaiki bazina, dena garbi izango zenuen, gizonaren ateraldia. Emakumeak besarkada bat emango dio eta gizona pozik geratuko da. Modu subliminalean edo zuzenean ondorengo mezua helarazten du: Merezi duzu! Zer merezi du, ba? Zer egiteagatik?

Matxismo zantzuak ikusi dituzte hainbatek eta parekidetasunaren bidean aurrerapauso bat besteek. Ikusi eta epaitu zuek. 

Aste honetan ere datu estatistiko ilunak kaleratu dira. Emakumeok bi hilabete gehiago lan egin behar dugu gizonen soldata mailara heltzeko. Legeak lege, oraindik ere bide luzea dugu egiteko . Soldata faktore horietako bat baino ez da. 

Aldarrikapenerako eguna begibistan dugu jada. Martxoaren 8an, astelehenean, ospatuko da, beste behin, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Hobe ospatzeko premiarik izango ez balitz!

Jai eta aldarrikapen giroan elkartuko dira martxoaren 7an hainbat emakume Donostiako Lilatoian. Lehia albo batera utzi eta gozatzera irtengo dira milaka emakume. Eta bati telebistan entzun nion moduan, askori Lilatoiak motibatzeko eta korrika egiten jarraitzeko balioko dio. Berdintasuna ez, parekidetasuna bai!

Onintza Aiestaran, 2010eko martxoaren 3an

Karkara 2010/03/04

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

282

282. Karkara PDF formatuan irakurri nahi baduzu klikatu hemen.

Gainontzeko Karkarak irakurtzeko, berriz, klikatu hemen.

Sanpedroetako eta udako gainerako festa programak ikusteko klikatu hemen.

Azken erantzunak
ETXERA Denak Etxera, 2009/11/22
Mitxelinak Errausketarik ez, 2009/11/18
FUD John Smith, 2009/11/16
copyleft=underground Mikel Aranzabal, 2009/11/02
Copyleft John Smith, 2009/10/28
Etiketa lainoa
ADARRETATIK HELDUTA AIAKO LEIHOA IRITZI ARTIKULUA MOILA BAZTERRETIK MUNDIALA NIRE HONETAN