Blog komunitatea
Karkarak, bai aldizkarian eta bai webgunean, herritarren parte-hartzea bilatzen du. Orain, bide horretan beste pauso bat eman du eta bloga izateko aukera eskaintzen dio edozein oriotar edo aiarri, parte-hartzea sustatzeko eta iritzi aniztasuna bilatzeko.
Pertsona batek (edo talde batek) kudeatzen duen albistegi baten antzekoa da bloga. Dietario pertsonala. Interneteko orri multzoa, berrienetik zaharrenera ordenatua, erantzunak jasotzen dituena, eta egileak nahi/ahal duenean eguneratzen duena.
Zein da komunitate honen helburua?
Herritarrek iritzia ematea. Horixe. Herritar batek, talde batek, elkarte batek... edozeinek du zeresana herriko kontuez. Eta horretarako aukera eman nahi dizue Karkarak.
Nork izan dezake blog bat karkara.com-en?
Hala nahi duen edozein herritarrek edo herriko taldek. Baldintza batzuk betez gero, betiere.
Zer baldintza bete behar ditut karkara.com-en blog bat edukitzeko?
1. Sortzen diren blogak oriotarrek edo aiarrek eginak edo Orio eta Aia inguruko gaiez aritzeko izango dira.
2. Karkarak ez du erantzukizunik blogetan idazten diren artikuluen gainean edota, horiei erantzunez, argitaratzen diren mezuen gainean.
3. Blogak euskaraz izango dira.
4. Blogetan errespetuz aritu behar da. Blog bakoitzaren kudeatzailea da hori bermatzearen arduraduna.
5. Blogak pertsona edo talde jakin baten izenean publikatuko dira, eta Karkarak ez du blog anonimorik onartuko.
Informatikaz jakin behar al dut?
Ez. Bloga edukitzeko ez da Interneten edo informatikan aditua izan behar. Ordu erdian ikasten da bloga kudeatzen. Oso erraza da eta Karkaran erakutsiko dizugu.
Argazkiak sar al ditzaket?
Bai. Oso erraza da.
Karkarak aldatuko al ditu nire blogeko edukiak?
Ez. Baina arazo legalik edo bestelakorik sor ez dadin, eskubidea izango du berrikusi eta ukitzeko.
Bloga sortu eta idazteaz aspertzen banaiz, edo ezin badut nahi bezala eguneratu?
Egileak, edozein momentutan itxi dezake bere bloga. Bloga berak nahi bezala egiterik ez baldin badu, itxi eta kitto. Ez dago beste betebeharrik. Karkarari abisatu, jadanik blog hori ez duela eguneratuko, eta karkarak itxi egingo du. Blog historikoen zerrendara pasako da blog hori, baina ez da portadan-eta azalduko.
Eta bloga sortu nahi badut?
Jarri Karkararekin harremanetan eta berehala sortuko dugu zure bloga. Horretarako kontaktu formularioa
erabil dezakezu edo zuzenean guri deitu telefonoz edo bidali mezu elektroniko bat, zure asmoak adieraziz. Blogari jarriko diozun izena, zure izen-abizenak eta argazki bat behar ditugu, besterik ez.
Karkara aldizkaria
Kultur etxea
Eusko gudari, 26
20810 ORIO
943 83 15 27
karkara@karkara.com