Koro Arratibel
Orioko II. Herri Krosa
Azaroaren 3an Orion izandako herri kroseko irudi batekin inauguratzen dut nire argazki blog hau.
Hemendik aurrera, tarteka-tarteka, argazki aukeratuak sartuko ditut blogean.
Eskertuko ditut zuen komentarioak.

Lasterketan ateratako argazkiak gehitu ditut Flickerren.

EXIF datuak sartuko bazenitu?
Zorionak animatu zarelako bloga martxan jartzera.
Hobetze aldera, bi sujerentzia egin nahi dizkizut:
1.- Zergatik ez dituzu argazkiaren azpian bere EXIF datuak jartzen (esposizio denbora, abiadura, diafragma-irekidura...). Hartara, ikasteko aukera izango genuke zaletuek.
2.- Flickr-en kargatu duzun argazki kopurua esajerazio bat da, nire ustez. Ez al da hobe galbahea pasa eta, guzti-guztiak sartu gabe, onentsuenak bakarrik sartzea? Zuretzat lan pixka bat gehiago da; baina ikusi behar duenarentzat, askoz arinagoa.
ukera txarra
Aukera zen argazki gustiak jarri edo bat ere ez, orduan jendea geldituko zen ikusi gabe bere argazkiak, horregatik aukeratu nuen denak ipintzera, ala ere, asmoa ez zen argazki onak edo politak erakustea baizik eta giroa eta jendea bere burua ikustea.
Baten bat lana nahi badu hartu urrengoan pasako dizkiot argazkiak eta nahi duenak jarriko ditu EXIFekin eta guztiz.
Aukera oker?

Relax, Koro, relax...
EXIF datuena, berriz, uste dut ez duzula ondo ulertu. Ez dizut proposatzen argazki GUZTIEN EXIF datuak jartzea. Hori asto lana litzateke eta, gainera, ez dut uste merezi duenik. Baina blogeko sarrerarako aukeratzen duzun argazkiaren EXIF datuak gustura ikusiko nituzke nik, ikasteko aukera ematen dute-eta. Sujerentzia bat da, hala ere, eta lana baldin bada zuretzat, ahaztu eta listo.
Hildako blog-a
LILATON lasterketa
HILDAKO BLOGA