Orioko Ezker Abertzale udaltaldea
Udalbiltzako 22 auzipeturi elkartasuna
Ezker Abertzalea, Aralar eta EAko zinegotzi eta zinegotzi ohiek Orioko Udal Batzar Aretoan Udalbiltzako auzipetuei elkartasuna helarazi zieten prentsa agerraldiaren bidez.

NAZIO ERAKUNDEAK ERAIKITZEKO ESKUBIDEA DUGU, BIZI BEDI EUSKAL HERRIA !
-.Espainiako Auzitegi Nazionalak Udalbiltzako 22 ordezkari eta langileen aurka abiatu asmo duen epaiketa politikoa dela eta, udal hautetsi eta hautetsi ohien salaketa adieraztera gatoz eta, aldi berean, Euskal Herrian nazio-erakundeak eraikitzeko eskubidea aldarrikatzera, bide batez auziperatuoi gure elkartasuna modu praktikoan ere adieraziko diegularik.
-.Udalbiltzaren jaiotza ekarriko zuen lehen bilkura hartan egon ginen gutako asko, Iruñean. 317 herritako 666 udal ordezkari, sentsibilitate politiko ezberdinekoak, baina ideia komun bati jarraituz: XXI. Mendean Euskal Herriak bere erronka guztiei erantzuteko herrialde guztietako ordezkari demokratikoak batuko zituen egitura instituzionalak behar zituela. Udalak izanik herritarrengandik gertuen eta Euskal Herriko lurralde guztietan presente dauden instituzioak, udal oinarria hartuko zuen lehenengo erakunde nazionalak.
-.Lan instituzional hori, izaera publiko eta demokratikoa duena, epaitu eta zigortu nahi dute egin, inolako funts juridikorik gabe. Eta udal hautetsi zein hautetsi ohi garen heinean, ezin dugu hori beste barik onartu. Bai, ordea, salatu.
-.Elkartasun eta salaketa zeregin hori praktikoa izango dela aurreratu dizuegu. Eta hona hemen lehenengo zeregina: Nazio Batuetako Giza Eskubideen Batzordera, Europako Batzordera eta OSCE erakundera bideratuko den hautetsien manifestua sinatu dugu Euskal Herri osoan udaletan ordezkari garen edo eta izan garen pertsonak. Manifestu hau herriz herri eta eskualdez eskualde zabaldu eta hautetsi eta hautetsi ohien atxikimendua lortu dugu, eskualde honetako ….ena eta Euskal Herriko 1.500etik gora.
-.Era berean, gaurko hitzordu hau aprobetxatu nahi dugu Euskal Herria aintzat hartzen duten ideologia eta lurralde guztietako udal hautetsi eta hautetsi ohiei dei egiteko, euren atxikimendua eman dezaten.
-.BAI UDALBILTZARI SAREA sortu dugu, Auzitegi Nazionalean emango den epaiketari erantzuteko, eskubideen urraketak salatzeko. Partaidetza anitza eta irekia bilatuko dugu, epaiketa honek suposatzen duen injustizia salatu nahi duten hautetsi eta hautetsi ohi orori irekia dago.
-.Udalbiltzaren kontrako auziaren Autoa publiko egiten denean, abian jarriko ditugu salaketa ekimen guztiak. Auzia desitxuratu nahian, erantzuna desaktibatu nahian, Autoaren tramitazioa itxuragabe luzatu dute, sei urte baino gehiago. Ziur gaude oraingoan ere herri honek behar bezalako erantzuna emango duela eskubide zibil eta politikoen urraketa honen aurrean.
Maiatzaren 21eko grebari buruzko herri batzarra
Orioko ezker abertzaleak Maiatzaren 21eko grebari buruzko azalpen politikoak eta aldarrikapena egingo du publikoki datorren ostiralean, maiatzaren 15ean, arratsaldeko 19:00etan KULTUR ETXEAN Herri Batzarraren bidez.
Herri honen ALDAKETA posible dela agerian utziz, ALDAKETA GARAIA DELA!! Azaldu eta parte hartu.
UDALBITZAREN AURKAKO ERASOAREN 6. URTEMUGAN EUSKAL GIZARTEARI GUTUNA
UDALBILTZAK bere jardunean erakutsi duen bide oparoa zapuztuta geratu zen 2003ko apirilaren 29an Madrileko Auzitegi Nazionalak polizia nazionalarekin burutu zuen erasoagatik. Egun hartan UDALBILTZAK Astigarragan, Iruñean eta Bilbon zituen egoitzetan sartu, materiala eta ordenagailuak hartu, egoitzak prezintatu, kontu korronteak blokeatu, Zuberoan garapen egitasmoak bultzatzeko herritarrengandik bildutako 400.000 euroak lapurtu, UDALBILTZA eta euskal garapen eta Kohesio Fondoari suspentsioa ezarri eta 13 pertsona atxilotu eta espetxeratu zituzten UDALBILTZAko arduradun zein langileen artean. Nazio eraikuntzan zein udalen arteko elkarlanean emandako urratsak geldiaraztea zen eta da beren helburua. Horregatik UDALBILTZAren aurkako auzia bizkortu eta jada epaiketaren atarian gaude. Sumario honetan 22 pertsona daude inputatuta eta zigor eskaerak 10 urtetik 23 urteetara iristen dira.
1999ko irailean "UDALBILTZA, Euskal Herriko Udalen eta Udal Hautetsien Biltzarra", nazio-instituzioa sortu zenean, bost printzipio eta helburu bere gain hartu zituen, hala nola:
* Euskal Herria nazio gisa aldarrikatzea, bai Euskal Herrian bai nazioartean.
* Beronen egituraketa politikoa eraikitzen laguntzea.
* Nazio eraikuntza bultzatzea.
* Eta udalerrien arteko harremanak eraikitzen laguntzea hizkuntzaren, kulturaren, kirolaren, ingurumenaren, lurralde antolaketaren, ekonomiaren garapenaren eta ongizatearen alorrean, besteak beste.
Helburu hauek zazpi lurraldetako ia 1.800 udal hautetsik aho batez erabaki zituzten.
Helburu hauen gauzapenean, nazio-eraikuntza praktikoan hainbat ekimen eraman ditu aurrera. Zailtasunak zailtasun, oztopoak oztopo, zatiketak, konpromiso maila eta atxikimendu maila ezberdinak egonik ere, oparoa izan da UDALBILTZAk egindako jarduna eta aurrerantzean jorratu beharreko bidea erakusgai utzi du gure gizartean. Hor daude adibidez:
* Euskara eta hezkuntza arloan Kontseilua, Ikastolen Konfederazioa edota Sortzen-Ikasbatuaz-ekin sinaturiko elkarlan hitzarmen estrategikoak.
* Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren sorrerari emandako bultzada.
* Euskal Herriko Naziotasun Aitormena agiria.
* Xiberoa Garatzen egitasmoa herrialdeak bizi duen despopulazioari aurre egiteko.
* 2002ko abenduan ospatutako Herrien Eskubideen aldeko Nazioarteko Konferentzia, bost kontinenteetako ordezkariak bildu zituena.
* Euskal Herriaren Eskubideen Karta.
* " Euskal Herria demokraziaranzko eta bakeranzko bidean" izeneko agiria.
* Nazio Eztabaidagunea sortzeko proposamena.
* Nazio Garapenerako Biltzarrarekin elkarlanean nazio planeko egitasmoak.
* eta beste abar luze bat.
Azpimarratu beharra dago guztion artean onarturiko bost printzipioen garapena direla ekimen hauek.
Bestalde, sumario honetan jasotzen diren delituak goian aipaturiko ekimenak baino ez dira, besterik ez da azaltzen. Ukatu egiten dute UDALBILTZAren izaera instituzionala. Herri eta udal oinarria duela ezkutatu nahi dute. Euskal gizarteak aukeraturiko udal-hautetsien esku ardura eta erabakia egoteagatik duen zilegitasun demokratikoa ezkutatu egin nahi dute. Euskal nazioaren berreskurapenean urrats sendoak emateagatik eta euskal nazioaren instituzionalizatzean zutabeak eraikitzeagatik UDALBILTZA txikitu nahi izan dute.
Erasoaldi horren 6. urtemuga ospatzen den egun honetan zera adierazi nahi diogu euskal gizarteari:
1. Amets gaizto honetan harrapatuta dauden 22 hautetsi-ohi eta langileei gure elkartasuna eta berotasuna adierazi nahi diegu. Era berean, egun hauetan burutzen ari den mugimendu antierrepresiboaren aurkako epaiketan dauden pertsonei gure elkartasuna eta berotasuna adierazten diegun moduan, baita eskubide zibil eta politikoak zapuzten dituzten sumarioetako inputatu guztiei.
2. Epaiketa honetan 22 pertsona hauetako espetxe zigorraz gain, UDALBILTZA eta Euskal Garapen eta Kohesio Fondoaren disoluzioa bilatzen dute Madrilen. Hau da, eraikuntza nazionaleko dinamikak, euskal instituzionalizatze dinamikak, udalen arteko auzolan ekimenak kriminalizatzea bilatzen dute Euskal Herrian gertatzen ari den aldaketa politikoa zapuzteko. Kriminalizatze dinamika horretan irentsia izateko arriskua eremu sozial, kultural eta politiko gero eta zabalagoetara iristen ari da.
3. Elkartasun dinamikek eraginkorrak izan behar dute. Ezin daitezke hitz hutsean edo argazki hutsean geratu. Konpromiso eta esfortzu zehatzak eskatzen dituzte, Auzitegi Nazionaletik datorren bidegabekeria salatzeko, bere izaera antidemokratikoa agerian uzteko, UDALBILTZA instituzioa gure ondare bizi eta eraginkor gisa defendatzeko eta gure Herriaren eskubide politikoak berreskuratuko dituen aldaketa politikoan sakontzeko.
4. Horregatik horren garrantzitsua da aldarrikatzea: UDALBILTZA herri honetako gehiengo politikoaren babesarekin sortu eta ezaugarritu da; UDALBILTZA ezinbestekoa da Euskal Herriaren nazio-aitortzaren, lurraldetasunaren eta erabakitzeko eskubidearen alde aurrera egiteko; UDALBILTZA udaletatik abiatzen den euskal instituzioa da; UDALBILTZA euskal gizartearen eta udalen ondarea da, beste inorena ez; UDALBILTZA ez da alderdi politiko batzuen tresna, herri eta udal sustraiak dituen nazio instituzio bakarra baizik; UDALBILTZAK desadostasunak bere barnean jaso behar ditu, instituzioari berari errespetua zor zaion bitartean; UDALBILTZA defendatzea ezinbestekoa da.
5. Amaitzeko, auziperatuak dauden 22 pertsonei babesa emateko eta ilegalizazio arriskuaren aurrean UDALBILTZA defendatzeko bide eraginkor bakartzat UDALBILTZA berrindartzea jotzen dugu. 1999ko irailean Euskalduna Jauregian erabaki genituen bost konpromisoak berretsi eta bost hauek erakusten duten bidean Euskal Herriaren zutabetze instituzionala gauzatzen joan: horixe eskatzen diegu alderdi ezberdinetako abertzale eta udal-hautetsiei. Konpromiso sendoa hartu dezaten UDALBILTZA sendotzeko, " UDALBILTZA gure instituzio nazionala da eta gure ondarea, gurea bakarrik" aldarrikatzeko, eta kontsekuente izanik, Euskalduna Jauregiko bost printzipioen garapenean herri honek behar duen aldaketa politikoa gorpuzteko.
Euskal Herrian, 2009ko apirilaren 29an.
UDALBILTZA
Aberri eguna 2009
Nazio Eztabaida Guneak 2009ko Aberri Egunerako deialdi bateratuaren aldeko apustua egin du. Orioko Ezker Abertzaleko udal-taldea deialdi horri atxikitzen zaio eta proposatutako lemarekin bat dator:
ALDAKETA GARAIA, BURUJABETZA GARAIA .
Horrela, oriotar abertzale sentitzen diren guztiak Aberri Eguneko ekitaldira joatea eta parte hartzea animatzen ditu. Aurrera eta parte hartu, gurea da garaia!!!

Informazio gehiago: www.naziogunea.net
Aurrera begira! Demokrazia Euskal Herriarentzat
“Inork irakatsi gabe askatasuna maitatzen ikasten denean,askatasuna ahaztezin bihurtzen da gure barnean”. Gure herria maitatzea delitua den honetan, Euskal Herria une historiko batean aurkitzen dela ezin uka. Duela 30 urte Espainiako botere faktikoek PNVren kolaborazioaz, gure aberria zatikatu eta autonomismoaren marko juridiko politikoa inposatu ziguten. Era berean, Frantziako Estatuak etenik izan ez duen kolonizazio eta asimilazio politika egunez egun jorratu du Euskal Herriaren aurka.Biek ala biek helburu argi batekin: Euskal Herria desagerraraztea. Hala ere, Ezker Abertzalearen eta herri sektore zabalen borrokak, gure herria aldaketa politikoaren atarira ekartzea lortu du. Une goxo eta mingotsez beteriko bide luze eta gogorra izan bada ere, borrokak merezi duela argi dugu. Izan ere,egun, Euskal Herrian gehiengo zabal batek Euskal Herria badela, zazpi lurraldez osaturiko herri bat garela, eta erabakitzeko eskubidea dugula onartu eta aldarrikatzen du. Eta horretarako, proiektu politiko guztiak gauzatzeko ,independentzia barne, aukera berdintasunean oinarritutako marko demokratiko bat aldarrikatzen du.
Gako hauetan ulertu behar ditugu azken hilabeteetako jarduera errepresibo bortitzak: ehunka atxiloketa,torturak,ilegalizazioak,eskubide politiko eta zibilen zapalketa… Espainiar Estatuak estrategia faxista, errepresiboarekin, erantzun die herri honen aldaketa nahiei. Azken finean, aldaketaren motorra den independentismoa indargabetu eta aldaketarik gabeko aldaketa baten bidez mendetasunaren markoa iraunarazi nahi dute. Eta horretan ari dira PSOE-PSE eta PNV eskutik hartuta. Herri honi askatasunerako bide guztiak itxi eta Euskal Herriaren zatiketan oinarritutako neoautonomismoa gauzatzeko hautua egin dutelarik.
Bada, martxoaren 1ean Araba,Gipuzkoa eta Bizkaian egingo diren hauteskundeetan jokoan dagoena honakoa da: Euskal Herria, frantziar eta espainiar konstituzioen baitan kate motzean loturik mantentzea (PSOE-PSE eta PNVren) hautua,IRAGANA, ala behin betikoz independentziari ateak ireki eta gatazka politikoari behin betirako konponbidea ematea,ETORKIZUNA. Eta horretarako ezinbestean indarrak bildu eta polo independentista herritarra eratu behar dugu. Gure Herria eraikitzea eta jendarte eraldaketa helburu dugunontzat ezinbestekoa da Euskal Herriari eta herritar orori dagozkigun eskubide politiko, linguistiko, kultural, ekonomiko eta sozialen aitortza eta bermea eskuratzea. Ezinbestekoa dugu Euskal Estatuaren bidean indarrak bildu eta urratsak ematea. Euskal Herria etorkizunean baldin bada, estatu subirano baten bitartez soilik izango delako.
Azken urteak ere oso gogorrak izan dira; oriotar askori eskubide sozial eta politikoak ukatu zaizkigu beste hainbat euskal herritarroi ukatu zaizkien bezalaxe. Baina asko ikasi dugu eta garatu egin gara.Ezker Abertzalea hauteskundeetan egongo da instituzioetan politika egiteko. Gure helburua herriarentzat ezkerretik eraikitako proiektua gauzatzea da eta horretarako, egoera urratzailetik gatazka gainditzeko helburuaz, egoera berrirako lanari ekiteko konpromisoa hartzen dugu.Gu garenez alternatiba bakarra,ez daukagu zalantzarik hauteskundeetan egongo garenik: Oriotarrok halaxe nahi dugulako, eskubidea delako eta Euskal Herriak merezi duelako.
Jo ta ke irabazi arte!
D3M plataforma
Elkarretaratzea
D3M eta Askatasuna zerrenden ilegalizazioaren aurrean, plazara irtengo gara gaur, hilaren 6an, arratsaldeko 20:00etan.
Herritar eta eragile oro gonbidatu nahi dugu bertaratzera.
AURRERA BEGIRA DEMOKRAZIA EUSKAL HERRIARENTZAT!!!
D3M plataformaren aldeko sinadurak
Euskal Herriak behar duen ALDAKETA DEMOKRAZIA 3.000.000
Martxoaren 1ean Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako herritarrok Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak ditugu. Dudarik gabe, hauteskunde hauek oso garrantzitsuak izango dira herri honen etorkizun hurbilerako, izan ere, lehendakaritza nork eskuratu baino, hemen jokoan dagoena da herri hau eskenatoki demokratiko baterantz hurbildu edo urruntzen dugun.
Euskal Herrian Lizarra-Garazirekin batera, aldaketa politikoaren nahia eta beharra inoiz baino argiago azaleratu ziren. Hau da, Euskal Herriak duela hitza eta erabakia, edo beste modu batera esanda, Euskal Herriak eskubidea duela libre eta demokratikoki bere etorkizuna erabakitzeko, eta bi Estatuek hori errespetatu behar dutela. Horixe da gatazka politiko eta armatua konpontzeko gakoa. Eta horretarako elkarrizketa eta negoziazioa dira bidea.
Eta hain zuzen, helburu horren baitan aurkezten da Demokrazia 3 Miloi- D3M hautes elkartea hauteskunde hauetara: Lizarra-Garazin oinarri ziren aldaketa politikorako baldintzak indartzeko, eta modu horretara, eskenatoki demokratiko bati ateak zabaltzeko, non euskal herritar guztiok proiektu politiko guztien artean, baita independentziarena ere, aukeratzeko eta, horren ondorioz gauz
atzeko, eskubidea izango dugun.
D3M bokazio horrekin jaio da: demokraziarik gabeko egoera hau (erabakitzeko eskubidea ukatua eta salbuespen egoera gordina) atzean uzteko eta etorkizunari begiratzeko.
Baina, horretarako ezinbestean zure sinadura behar dugu:
- Zure sinadura, alderdien legea atzean uzteko
-Zure sinadura, alderdi politiko guztiek hauteskundeetan parte hartzeko aukera berdintasunean parte hartzeko eskubidea dutelako
- Zure sinadura, eskenatoki demokratiko bati ateak zabaltzeko
Orioko udaletxean ere zure sinadura eman dezakezu.
Egunak eta ordutegia:
- Urtarrilaren 13tik 23ra bitartean:
astelehenetik ostiralera 8:30-14:30;
larunbatean (urtarrilaren 17an) 10:00-13:00
Emakumeenganako indarkeriari STOP!!
Emakumeak jasaten duen indarkeriak hamaika aurpegi dituela ikusirik, salaketatik aparte, beste urrats bat emateko garaia da:
Nazkatua gaude egunero-egunero egoera hau jasatearekin! Nazkatuta gaude erakunde eta politikoen hipokrisiaz!!
Hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea da! Zatoz gurekin eta parte hartu ondorengo ekintzetan!!
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dela medio, hainbat ekitaldi antolatu ditugu Ezker Abertzaleko zinegotzien eta Bilgune Feministaren artean.
Azaroaren 27an (osteguna): Mahaingurua 19:30ean udaletxeko pleno aretoan.
Hizlariak: Amaia Leunda (gizarte laguntzailea) Nerea Altsu (berdintasun teknikoa) Edurne Epelde (Bilguneko kidea)
Abenduaren 13an (larunbata): Emakumea eta indarkerari buruzko tailerra. Tokia: 10:00etan kultur etxean.
Hizlaria: Eider Goiburu. Tailerrean parte hartzeko izena eman behar da, udaletxean, 943-830346 zenbakian, eta galdetu Leire Zinkunegi zinegotziarengatik edo bidali mezu bat orioaber-udt@euskalerria.org
EAE/ANV eta EHAKren ilegalizazioaren aurkako mozioa Udalbatzak onartua
Urriaren 28an, Udalbatzak Ezker Abertzaleak aurkeztutako mozioa onartu zuen. Bertan, Udalak manifestazio/kontzentrazioa egiteko deia egiteko konpromisoa hartu zuen .
Horrela, laster izango den deialdia eta gurekin parte hartzeko konbitea luzatzen dugu.
Jarraian, mozioaren testua duzue:
MOZIOA: EAE/ANV eta EHAKren ilegalizazioaren aurrean
Ebazpenak:
"1. Udal honek indar politiko guztiek Euskal Herriko bizitza politiko, sozial eta kulturalean berdintasun baldintzetan parte hartzeko eskubidea eta beharra dutela azaldu nahi du.
2. Udal honek aukera politikoen aniztasuna errespetatu behar dela azaldu nahi du. Honela, alderdi politikoen ilegalizatzeko estrategia antzua eta antidemokratikoa salatzen du. Normaltasun politikotik urruntzen gaitu eta gatazka politikoa elikatzen du.
3. Udal honek azaldu nahi du ilegalizazio estrategia Euskal Herriaren eskubideen aurkako eraso bortitza dela, eta independentzia helburu duen herri-proiektua indargabetzea helburu duela.
4. Udal orok herritarren borondatea behar du oinarri, hortaz, herritarren borondatearen aurka egiten duten lege, epai edo erabakiei ez die inolako zilegitasunik aitortzen.
5. Udal honek herritarrek aukeraturiko EAE/ANV zinegotziak eta EHAK alderdiko parlamentariak, eragile eta mintzakide politiko gisa onartzen ditu.
6. Udal honek EAE/ANV eta EHAK alderdien partehartze politiko osoa ziurtatu ahal izateko konpromisoak hartuko ditu.
7. Udal honek euskal gizarteak nahi eta eskatzen duen benetako aldaketa politikoa, autodeterminazio eta lurraldetasun eskubideetan oinarrituko den aldaketa, gauza dadin bere ekarpena egiteko prest dagoela adierazi nahi du.
8. Udal honek, alderdi interesen gainetik, zazpi herrialdeetako euskal herritarrok Euskal Herriaren etorkizunaz erabakitzeko eskubidea ahalbideratuko duen marko demokratikoaren alde lan egiteko konpromisoa hartzen du.
9. Udal honek ilegalizazio estrategia salatzeko hurrengo..............manifestazio bat egiteko deia luzatzen du eta mobilizazio horretan herritarrek parte har dezaten gonbitea luzatzen du.
10. Onartutakoa herritarrei zein komunikabideei helaraziko zaie"
ELKARRETARATZEA
ILEGALIZAZIORIK EZ!!! SALBUESPEN EGOERARI STOP!!! EUSKAL HERRIAK AUTODETERMINAZIOA.
Ostiral honetan, urriak 3, herriko plazan eta arratsaldeko 8etan, Ilegalizazioak salatzeko eta “Salbuespen egoerari STOP, Euskal Herriak Autodeterminazioa” lemapean, kontzentrazioa egingo da.
Larunbatean, Bilbon, lema berdinarekin egingo den manifestaziorako autobusak izango dira. Izena emateko Kolon-Txiki eta Unar tabernetan ostirala arte.