Hemen zaude: Hasiera Blogak Orioko Ezker Abertzale udaltaldea Artxiboa 2007 November 20 Portuan gora eta behera
Dokumentu Akzioak

Orioko Ezker Abertzale udaltaldea

Portuan gora eta behera

Portuko obrak direla eta, nork du haserre egoteko benetako arrazoia?

Azken urte honetan oriotarrok, eta bereziki, tabernari eta merkatariek, jasan ditugun eragozpenei aurre egin nahian edo, Jon Redondo Orioko alkateak prentsari bidalitako oharra irakurri genuen. Bertan, gai horri buruz udalak duen amorrua aipatzen du. Azken hau egia bada ere, bere kabuz bidalitako idatzia dela esan behar dugu, berriro ere, berak udalarekiko duen ikuspegi “partikularra” nabarmenduz.

Idatzi horren arabera besteak dira errudunak: portuko arduradunak, Codosa eta Iberdrola, hain zuzen. Ez gara gu izango, ez batzuei eta ez bestei, aurpegia aterako diegunak; baina guk jarrera horri “baloiak kanpora” botatzea deritzogu.
Zer gertatzen da Udalak dituen ardurekin? Lan hauek aurreko legealdian erabaki eta hasi ziren. Baina, benetan, noren mesederako egin dira? Noren interesak defendatzeko? Zergatik ia dena amaituta zegoenean, berriro ere itxi behar izan da pasabidea?

Erantzuna zerorrek eman duzu: argi indarraren kableak pasa ahal izateko. Hori da portua berritzeko  benetako arrazoia! Interes pribatu batzuek, Muntoko etxeak eta kirol portuarenak, herritarren interesaren aurretik jarri dituzue. Baina, noski honetaz hitzik ez!

Zuek, EAJkoak zaretenak, eta aurreko udal gobernua oso osoa zuen eskuetan egon zela kontuan harturik, autokritika egin beharko zenukete; obra hau horrela egitea zuen ardura izan baita hein handi batean.
Jakina, guk behintzat ez dugu horrelakorik espero; baina,  egiak erdizka azalduz erdi gezurrak bilakatzen dira. Zuen aurpegia zuritu nahi baduzue saia zaitezte beste era batera, Udalaren izena eta bertan gauden beste alderdiak zurrunbilo horretan harrapatu gabe. Errua zuena da eta ez Udala kudeatzen dugun guztiona! Mesedez, ez gaitzazue ezarri zuen irizpideetan eta aldez aurretik, konta esaiozue Orioko herriari egia osoa. Herriak eta guk eskertuko dizuegu.

Orioko EAE-ANV udal taldea 2007/11/20

Denak berdin

Bapateko — 2007/11/21 18:04
Politikari guztiak berdinak zarete. Berdin da besteek zer egin edo dioten, beti kritikatu, badaezpada ere. Autokritika inongo momentuan ez dezute egiten, eta besteenei denbora guztian punta ateratzen. Zuen kritikek indarra galtzen dute jokabide honekin.

Oraindik ikusteko nago alderdiren bat beste batek egiten duena ondo dagoela esaten.

Egia esan nahiko itxaropentsu nintzen udal berriarekin, baina denbora gutxian ilusioa galdu arazi didazue.

LANAK

Aspertuta kontu berdinez — 2007/12/10 19:08
"Bapateko" ezizenaz idazten duenarekin ados nago. Ilusioz hartu genuen udal berriko aniztasuna baina hori ere galtzen doa epe motzean.

Politika modu apalean egiteko erabiltzen ari zarete blog hau, udalak egiten dituen hanka sartzeei etengabe kritikatzen. Herritarrok gaude nazkatuta obra eta abarrez, eta bakoitzak bere desadostasuna adieraztea da egokiena, tristeena delako alderdi baten izenean egiten dituzuen idatziak. Zertarako? Minduta zaudetelako? Asko sufritzen dezutelako? Baita zera ere!!! Politika modu xumean erabiltzeagatik, zuen interesagatik... denak zarete faltsuak. Eta denak kapitalista hutsak, hemen ezta inor libratzen.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Orioko Ezker Abertzale udal taldearen bloga.

Azken erantzunak
filosofuai deskartes, 2008/06/13
kulpabilitatea osotasunean Autosuntsitu, 2008/06/12
POLITIKA HONI EZ!!! Filosofo, 2008/06/10
Anark…zer? Asrael, 2008/06/10
politika ANARKISTA BAT!!! BERA ANV, PNV, PP, PSOE, ARALAR, 2008/06/10
Etiketa lainoa
Batzarra Deialdia Gertaera Lan istripua Lanak aurrekontuak ekitaldia gizartea politika