Orioko Ezker Abertzale udaltaldea
Politikarik ez Karkaran
Orain onartu berriak diren (gure aurkako botoarekin) aurrekontuak eztabaidatzen ari ginen. Aurrekontu horien egitasmoen artean, Plaza, Udalak kaleratzen duen aldizkaria, eta Karkararen arteko berdintasunak azaltzen ari ginen eta nola, nahi izanez gero eta Karkararen onarpenarekin posible izango litzatekeela bi hilabetetik behin edo Udalaren berri ematea lau orriko gehigarri bat erantsiz eta horrenbestez ez genuela Plaza aldizkariaren beharrik. Izan ere, adlizkari hau 44.000 € kostatuko zaio herriari.
Horretan ari ginela, alkateak bat-batean, eta abixurik gabe ondorengoa botatzen du: Ni ados egon naiteke, baina politikaz hitzik egiten ez badute. Denak ixilik, elkarri begiratu eta… ezin genuen sinetsi entzundakoa.
Orioko Torquemada berriak hainbat koloretako iritziak kaleratu dituen aldizkariari politika iritziak ezabatu nahi zizkion. Aurreneko momentua gogoratu ondoren, eta oraindik harridura handiz nola, nola esan duzu? galdetu zion zinegotzi batek; Ez dugu inolako zentsurarik onartuko esan zion beste batek.
Berehala etorri zitzaigun alkatearen azalpena: Badakigu Karkarako langileek zein hanketatik egiten duten kojo.
Ah! noski, hori zen. Gora pentsamoldearen askatasuna! Beraz, EAJ-PNVkoak ez garenok ez daukagu iritziak plazaratzeko eskubiderik, abixa pues.
Eta langileak! Argi! Zeren ez bagara beren esanetara jartzen lanik egiteko eskubiderik ere ez.
Dena den argi geratzen zaizkigu alkateak Karkararekiko dituen fobiak. Zuek kontrolatzen ez duzuen aldizkari bat denez, ez zaizue interesatzen kalean egotea eta saiatu zarete Plaza aldizkariarekin ordezkatzen, baina Udalaren ekimena den itxura emanaz.
Gurekin ez kontatu lan zikin hau aurrera eramateko. Karkara aldizkariari aldiz, gure zorion eta gertutasunak helarazi eta gure aldetik esan, saiatuko garela zuen aldizkaria sustatu eta mantentzen.
Iritzi bat
Ejem!
Beste iritzi bat
Baña tira, beste kontu bat aipatu nahi nuke: alkatea Torquemada?? zuek ba al dakizue nor zen Torkemada?? Hemen, "inquisidore" bakarrak zuek zarete!! Orioko familia bat bahitu eta zuek gaitzetsi ez!! Lotsa behar du gero, besteei ezizenak jartzen ipintzeko!!!
Okerra izangoalakon...
Ta hori ezpada hola, ba beno, sentitzet baño alkatia urrutigi jun dala pentsatzet. Hoi bai, hanka barruaño sartu du Karkaran linea editoriala nundik noa dijuan esateako garayen. A, ta kazetari naizen aldetik, esan berra dao eztala beti zertan objetibotasuna billatu ber, nahiz ta hori izan ideala. Ze oan beste eztabaidagai bat jarrikoizuet mahai gañen: ba al dao komunikabide objektiboik?
Azken gauza esangoetena da, ez konparatzeko prentsa askatasuna ta ekintza baten kondena. Kondenatu eo ez bakoitzan jokabide moralak zerikusiya dake, baño prentsa askatasuna norbanako danak dakaun eskubidia da. Besteik ez nere partetik.
A, ta dudan bat sortzen bada, alkatian alde askotan in det ta karkaran kontra're bai, baño bakoitzak beria meziunen. Ta nere botua ezta artikulo hau kaleatu dunantzat jun, beno, egiya esan, Oriyon itean politikan nahiko kontra nao.
Ondo izan ta pentsatu oooooooooondo idatzi baño lenuo!
Ba al da santurik inon?!
Beste kontu bat: zentsura aplikatzen dutela? aipatu kasu bat, mesedez. Biziki eskertuko dizuet.
Bahitutako familiaz "beste" herritar horri
nerearekin jarraitzen dut
Ene...!
Izan ere dena da eta! Otoi gure alde!
Ta prentsaren objetibotasuna dela eta ba hori... ANTITAUTOLOGIA. Galdetu bestela ZAPATERORI negoziazio prezesuan EL PAISek bota zion eskua, bai baina lepora!
Euskal estatua orain!
Pertsona eta lana bereiztu behar dira
jajaja
herritar bati
Hala ere, iruditzen zait, horretan ereez garela inoiz ados jarriko. "Kutsatuegiak" gaude horretarako guztiok
filosofoari erantzuna
Ongi bada
Ta Ander ez zak gaixki hartu baino, igual egualdia e baek, baina nahiko beltz ikusten zaitut. Badirudi pskionalisia egiten ari zarela foro honetan. Alienazio kontzeptuak beste gizon bizardun hark asmatu zin eta zorrotz esan zian:
1. Aurreneko ariketa egoeraren jabe izatea da, bakoitzak sufritzen duen egoeraren jabe (proletargoarena). TA ONDOREN..
2. Barrikadetara ta matxinada, iraultza.
Batzuk 2. urratsean gaude ea hi noiz animatzen haizen, besoak irekita ditugu ta. Ta amaitzeko zera: agian sindrome de estokolmo sufritukoek beiratu zak.Izan ere, etorkizuna egon badagoelako eta horrek : Euskal Estatua izena du !
Nire Zaldunari
Muxuak, nire zaldun heroikoa.
Joxe Auxkin-i erantzunaz
ta hoixe, ni ere prentsa askatasun eta adierazpen askatunaren alde nagoenez, esan dezaket, nire ustez, Karkara ez dela objetiboa ("nire ustez" ipiñi det gañera).
Ete beste gauza bat, nik ez ditut prentsa askatasuna eta ekintzaren kondena konparatzen: baizik eta ANV-ri esan nahi diot, besteei "inkisidore" deitzen diola, beraiek holako ekintzak gaitxezten ez dituztenean. Zein da ba inkisidorea???
Beste ikuspuntu bat
Dena den, 44000 euro beste aldizkari batean xahutzea astakeria hutsa da zeren benetako xedea ez da Orioko informazioa ematea, alkatearen irudia bultzatzea baizik. Ez dago zalantzarik egungo alkatea trepa hutsa dela eta bere lanbide politikoa besterik ez zaiola inporta.
Egin beharrekoa
Nire aldetik, zuhaitzak gastatze hutsa eta kultura apenas ematen duen aldizkari zentzugabe bat iruditzen zait!!
Dir,dir,dir
"Gizakiaren lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea.
Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,
bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz,
ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea."
Euskal Estatua orain!
Mariari
Aiiiii… zeinen erraz hitz egiten dugun. Bageneki ze kalte egiten dugun askotan…
"Ateak zabaliK" eguna Karkaran
1. Aiako ezker abertzalekoek kristonak esan zizkieten Aiako alkateari elkarrizketa egin ziotenean.
2. EAJkoek, berriz, garbi omen dago nondik "kojeatzen" duten.
Nere ustez, galdera ez da ea beste aldizkari bat behar den baizik ea merezi duen herri aldizkari batean lana egitea halako esker txarra jasotzeko.
Agian "Jornada de puertas abiertas" bezalako bat egin beharko lukete herritarrok Karkararen funtzionamentua ikusi eta kritika txatxu gehiago ez egiteko.
Animo Karkarako langileoi! Hamabostero aldizkariaren zain izaten naiz!
Josuari
Bost minutu baldin badauzkazu, hartu edozein Karkara, aztertu "irtitzi atala" eta gero erantzun iezaiozu galdera honi:
Nork idazten du "iritzi atala"? Bestetik, ez zara inoiz konturatu gai batzuei buruzko artikuluak ez direla sekula agertzen? Nire uste apalean, neurri batean, Karkarakoek udaletxeko oposizioa egiten dute eta hori ez da herriko aldizkarietarako helburu egokiena.
Azkenik,nik ez dut minik egin nahi, baizik eta nire iritziarekin gauzak hobetzea.
Guztiz ados asrael
Egurra alde guztietatik jasotzen duzunean, erdian zaudenaren seinale, edo inorekin ezkontzen ez zarenaren seinale.
Nik irakurtzen dudan karkara beti saiatu izan da objetibotasuna jorratzen. Beste gauza bat da izen eta abizena duten pertsonek idazten dutenean. Hauek ez dira karkararen iritziak!
Hauen ados edo aurka egon zaitezke, eta gainera nahi izan ezkero, lana hartu eta erantzun. Ez dut uste zentsuratu eta ixilduko zaituztenik.
Karkara, zati handi batean, herritarrek egiten dugu, edo egin dezakegu.
Animo hemendik karkarako talderari, eta segi horrela.
Iritzi atala
Mariari BERRIRO
Tira, Maria!
lotsagarri
Mireni
Josuri BERRIRO
Nik uste oso ale gutxi aztertu dituzula. Dena den, baikorra izateko esango nuke Karkarakoak euskararen alde oso lan ona egin dutela zeren aldizkariaren euskara estiloa oso ulergarria baita.
Berriz?
Mariari AGAIN
Manu Etxeberria, Mikel Izquierdo (berriro), Iñaki Zaldua, Manu Etxeberria (berriro), Onetsine Arrizabalaga, Aiora Larrañaga, Ibon Agirrezabalaga, Iñaki Iturain, Xabier Sukia, Iona Rekarte, Iker Martinez de Lagos, Jon Amenabar, Jokin Salsamendi, Eider Salegi, Iñaki Iturain (berriro), Mirari Arruabarrena (berriro), Patxi Sarasua, Aiora Larrañaga (berriro), Aitziber Indart, Ibon Arrizabalaga (berriro), Arantxa Solaberrieta, Iker Brit, Eukeni Santamaria, Ainhoa Fernandez, Jokin Salsamendi (berriro), Antton Gomez, Jon Agirresarobe, Leandro Azkue, Jokin Uranga, Aitor Iruretagoiena, Andres Garmendia (+), JF Lukas, Ruth Etxeberria,
Jokin Amilibia…
Gehiago nahi? Karkararen ale gehienak etxean ditut. Zuk aztertu beharko dituzu ondo aztertu izenak eta ondoren esan iritzi batzuk tokirik ez dutela.
objetibotasuna? gardentasuna? gertutasuna?... udalak?
karkaran bahin bahino gehiagotan eman didate aukera iritzi artikuluak idazteko, eta plaza aldizkariko azken atalean niri eginiko elkarrizketa bat ere argitaratu berri da. horrez gain gazte asanbladako partaide naizen aldetik udaleko agente ezberdinekin ere harreman zuzena dut, beraz, jakintza osoz nire iritzia emateko aukera hau ez dut alferrik galduko.
objetibotasunari dagokion eztabaida honen inguruan, karkararen aldeko posizioa hartu beharrean aurkitzen naiz. batetik, karkarako langileek gaste asanbladari buruzko artikuluren bat idazten dutenean, udalaren iritzia ere biltzen saiatzen direlako, eta gutunen bat idazten dugunean bidali bezala publikatzen dutelako. bestalde, plazako kazetariak elkarrizketa egin zidanean, argi adierazi zidan eaj-pnvren aldizkaria zela, herrian egiten dituzte proiektu eta hanka sartzeak (ez direla gutxi) justifikatzeko, herritarren iritziek ez dutela bertan lekurik, eta ale bakoitza argitaratu baino lehenago udalaren oneritzia behar duela bertan idatzitako guztiak. nik honi zentsura deituko nioke.
beste gai batzuk jorratuz, benetan lotsagarria iruditzen zait udalak agindu duen gardentasun eta gertutasun politikarekin egiten ari diren azpijokoa. plazako azken atalean, adibideren bat jartzeagatik (eta gehiago aipa ditzaket), udalaren iniziatiba gisa, jai herrikoiak antolatzen saiatu direla aipatu zuten. GEZURRA!!! herriko talde ezerdinak izan gara iniziatiba martxan jarri dugunak; gazte asanblada, txurrumuski, harribil, herri kirol taldea, orioko herri ikastola, herrio natur taldea, pilotari elkartea eta agian bat edo beste ere ahaztu dudalakoan nago, barkatu. san nikolas jaiak antolatzeko unean udala prest zegoen kanpo agente, promotore edo manager ezberdinek proposatutako ekintzak onartzeko bertako aurrekontuak astronomikoak izanik ere, eta herritarren festa batzordea (eta ez udaleko kultura, festak eta gaztediako komisioa) izan zen prozedura hori oztopatu zuena herriko talde ezbardinen elkar ekintza bultzatuz.
beste adibide gisa, udalak gazte aisialdiaren arazoari aurre egiteko elkarlan mahai bat sortzeko burutapen itzela izan omen du. hori ere GEZURRA!!! prozedura honi gazte asanbladak eman dio hasiera udala orain artean eskutatzen saiatu den harren, eta orain guk eginiko lana beregatu nahi dute udal berriaren produktibitate eza mozorrotzeko. hau frogatzeko hemen duzue abuztuaren 27an udalean aurkeztu genuen idatzia:
"Orioko udalari:
Badira bi urte udalak sarituriko gazteriaren egoeraren inguruko diagnosia aurkeztu eta onartu zela, eta hasieran udala esku zabal aurkeztu zen arren gazteon beharren aurrean, ez dugu udalaren aldetik hau betetzeko konpromezurik ikusi, gazteok ekintzak egiten jarraitu dugun bitartean.
2005ko ekainaren 25 eta 2006ko maiatzaren 19an gaztetxe egunak ospatu genituen Kukuarrin, gazteon arteko afari, bertsolari eta kontzertuekin eta 2007ko ekainaren 28an berriz bildu ginen Skate Parkaren inguruan kontzertu bat eginez. Bilkura hauez gain, logo lehiaketa, herri ezberdinetako gazteen arteko olinpiadetan eta gazte martxan oriotarren ordezkaritza, azken bi urte hauetako San Nikolas jaietako egitarauan parte hartze zabala (herri bazkariak, jolasak, mozorro festak, kalejira koloretsuak, kontzertuak,...) eta beste hain bat ekintza jorratu ditugu. Esan beharrik ez dago eginiko ekitaldi guztietan parte hartzea ugaria eta zuzena izan dela, ez baita inoiz, inor ez eta herriko inongo lekurik kaltetua izan. Beste ekintza batzuk gauzatzeko ordea ez dugu ahalbiderik izan, honetarako leku egokirik ez dugulako.
Horregatik, udalarekin elkarlanerako bilerak eskatzen ditugu, behingoz, inguruko beste herri askotan bezalaxe, udalak babesturiko gaztetxe baten sorrerarako, honek gure behar guztiak asetuko bai ditu.
Legealdi berriari hasiera eman zaionez, eta orain arteko elkarrekiko komunikazio eza moztu gogoz, gure eskaera kontuan hartuko duzuelakoan gara itxaropentsu."
udalaren alde zerbait esateagatik ere, gure eskaera kontuan hartu zutela jakin arazi beharra daukat, nahiz eta ekimen honek ez zuen izan guk espero bezalako arrakastarik. alkateak berak eman zigun bere bulegoan bilera beten bitartez gure proiektuaren berri emateko aukera, eta iraila bukatu haurretik, kultura, festak eta gazteriako arduradunekin bilera batera konbokatu gintuzten, guk proposatutakoari buruzko beren erantzuna ezaguteko. bertan orioko gazteriaren aisialdiari konponbidea bilatzeko elkarlan hitzarmena egin genuen eta autokudeatutako gaztetxe baten sorrera ere ez zuten begi txarrez ikusi. ordutik hona, ezkara oso gustora izan udalaren pasibotasunaren ondorioz, baina, bapatean... gure heburu nagusietako biri erantzuna eman diote. lehenik txurrumuskiri ametsa gaztelekuaren kudeaketarako hautaketa (zorionak txurrumuskiko lagunei) eta bigarrenik, herriko gazteriak gurekiko duen konfidantza eta babes zabala ikusirik urtarrila amaieratik aurrera gaztetxearen sorrerarako bileretan hasteko udalaren deia.
uste dut hau dela esateko nuen guztia, eta esandakoari buruzko edozein erantzun, galdera edo duda argitzeko prest nago, kontuan harturik beti ere, hau nire iritzia dela eta ez gazte asanbladak eginiko komunikatu bat. gazte asanbladaren bloga ahalik eta azkarren martxan jartzea espero dugu, komunikatuak egiteko eta herritarren iritzi ezberdinak ezagutzeko.
HERRIARI BIZIA EMAN ETA ASKE IZAN, GAZTETXEAN!!!