Hemen zaude: Hasiera Blogak Orioko Ezker Abertzale udaltaldea Artxiboa 2007 Azaroa 29 2008ko aurrekontuak herrikoekin aztertu nahi ditugu
Dokumentu Akzioak

Orioko Ezker Abertzale udaltaldea

2008ko aurrekontuak herrikoekin aztertu nahi ditugu

2008ko aurrekontuak herriko elkarteekin konpartitu eta hausnartu nahi ditugu sor daitezkeen ekarpenak eta aldaketak eransteko.

Aurreko Udal Batzarrean 2008ko aurrekontuak onartu arren, guk ezetza borobila eman bagenuen ere, herritarren ahotsa Udalean behar bezala kontuan hartzeko lanean jarraitzen dugu.  

Aurrekontuko zirriborroa eztabaidatzerakoan, arlo desberdinei buruzko  proposamenak landu eta mahai gainean jarri ditugu, nahiz eta batzuek gure lana desitxuratzen saiatu diren.

Aurrekontu parte hartzaileak izan daitezen, herritar guztiekin harreman-errondak jarri ditugu martxan: joan den astean Ortzaikako auzokide eta inguruko bizilagunekin bildu ginen.

Orain beste erronda dator, ORIOKO KULTUR ERAGILE zein KULTUR ARLOAN LAN EDO INTERESA DUEN EDONOR datorren astelehenean, abenduaren 3an, arratsaldeko 19:30etan, Kultur Etxeko  aretoan egingo den bilerara gonbidatzen ditugu.

Animo, denon partaidetza nahi dugu!!

Orioko Ezker Abertzaleko udal taldea 2007/11/29

Aurrekontuak

Ijito bat — 2007/11/29 15:52
Onartutako aurrekontuak publikoak dira? Hala badira non eskura ditzaket?
Bestela, zergaitik ez dituzue hemen argitaratzen?

Lotsagarria!

Amaiurko zalduna — 2007/11/29 17:27
Abenduaren 3an batzarra? Ze egun da abenduaren 3a? zer ospatzen dugu euskaldunok? Zergatik Udalbiltzak jai nazionala aldarrikatzen du egun honetarako eta zuek zergatik deitzen dezue batzarra? Ta geo 6an festa egingo dezue ezta? Ez buruik ez hankaik, zuekin alperrik.
Gora nafarroako erreinua! Gora Xabier! Euskal Estatua Orian!

Amaiurko zaldunari

Kanpinera neo hippya — 2007/11/29 17:55
Aizu zaldun, nabari da urtetako borroketan zaildua zarela. Herritar bat gogorarazten didazu, hain jantzia, errebeldea… bueno bera eta bikotea, oain urte batzuk seko borrokalari bihurtua derepente.
Baina faborez, zuekin alperrik eta horrelako hainbeste deskalifikazio utzi eta egin zure ekarpena. Seguru gure aberri maiteak izugarri eskertuko dizula. Agertu batzarrera eta esan pentsatzen duzuna. Edo nahiago duzu itzalean mantendu, lanbro artean, isilik, ia sasian… beti gudarako prest?

Zein da zein?nor da nor?

Amaiurko zalduna — 2007/11/30 09:52
Gizonezkoa ala emakumezkoa? Bibotea du? Jantzita ala larru bixik? Morena da?... Zergatik tematzen gara ideiei aurpegi bat jartzen? Zergatik ez diogu garrantzia ideiei ematen eta ez pertsonari? En fin, ez dakit zeini gogoarazten dizudan baina bi hitz: Amaiurko Zalduna, Amaiurko Zalduna da.
Ah, ta ekarpenarena egina dao: abenduaren 3an festa egun nazionala Euskal Herrian, euskara ta xabierren eguna dalako ( Demetriok ikastolan irakatsiya).

euskal estatua orain!

Aurrekontua

Iñaki Iturain — 2007/11/30 11:40
Ijito bat ezizenez sinatzen duenak galdetu du ea aurrekontuak publikoak ote diren eta erantzuna zor zaio: bai, aurrekontuak publikoak dira, eskubide osoa duzu haiek ikusteko eta aztertzeko; udaletxean eskatuz gero, utzi egin behar dizkizute ikusteko. Oriora.com-en jarrita daude azken urteotakoak eta datorren urtekoak ere laster jarriko dira noski, ni saiatuko naiz ardura hori dagokionak lehenbailehen egin dezan, gaur bertan eskatuko diot.

ZORIONAK TXURRUMUSKIKOEI

sorgintxo — 2007/11/30 14:27
Zorionak Txurrumuski talde osoari egin dezuen lan haundiak bere fruituak jaso ditu eta udalak Ametsaren funtzionamendua zuei eman dizue.

Zorionak eta orain arte bezala jarraitu lanean.

Hau ospatu beharra dago.

ZORIONAK TXURRUMUSKIKOEI

sorgintxo — 2007/11/30 14:27
Zorionak Txurrumuski talde osoari egin dezuen lan haundiak bere fruituak jaso ditu eta udalak Ametsaren funtzionamendua zuei eman dizue.

Zorionak eta orain arte bezala jarraitu lanean.

Hau ospatu beharra dago.

aurrekontuak

ijito — 2007/12/06 11:21
ANVn ba al dago norbait numerotaz zerbait dakiena?.
Ze ANVko konzejalak ez dakite bi eta bi zenbat diren.......hau mundua!!!!!
Gora sozialismoa.........je, je.

aurrekontuak

Amaiurko kate txakurra — 2007/12/09 18:12
Ijito, potxoloa. Hi Eisten parean egonik zenbaki, kontu eta numeroetaz, zergatik ez dizkiken ANVko "gizajoak" laguntzen aurrekontuekin. Edo zure neuronen jario guztia txorradak eta deskalifikazio merkeak esaten agortzen al da?

Amaiurko kate txakurrari

Paul — 2007/12/10 11:54
Ijitoak arrazoi guztia du! bi ta bi zenbat dian ideik ez dakate, ta besteok lagundu? Ta geo beraiek konpartituko due hilen bukaeran kobratzen duena eo nola dijua asuntua?

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Orioko Ezker Abertzale udal taldearen bloga.

Azken erantzunak
iruzurra js, 2008/09/17
:) sand, 2008/07/26
... mikel aranzabal, 2008/07/21
Otsoaren ipuina bezala. Oriotarra X, 2008/07/20
filosofuai deskartes, 2008/06/13
Etiketa lainoa
Batzarra Deialdia Gertaera Jendartea Lan istripua Lanak aurrekontuak ekitaldia gizartea politika