Orioko Ezker Abertzale udaltaldea
2008ko aurrekontuari ezetza eman diogu
Guk, EAE-ANV udal taldeak, 2008ko Udalaren Aurrekontu Orokorrak ez onartzea bozkatu dugu. Hona gure arrazoiak:
• Gaur egungo udalaren osaketa ugaria kontuan hartuta, ez dugu behar bezainbeste denborarik izan taxuzko aurrekontuak egiteko, hau da denon artean osatutako ekitaldi ekonomiko bat isladatzeko denborarik ez dugu izan, eta honek ekarri dezakeena zera da: aurreko urteetan gertatutako kreditu aldaketa izugarri horiek ohitura bihurtzea. Gainera argi ikusten da betiko irizpideak bakarrik azaltzen zaizkigula aurrekontu hauetan ere, eta herriko hainbat esparru ez dira azaldu ere egiten, existituko ez balira bezalaxe.
• Aurrekontuan 2.000.000 euroko sarrera aurreikusten da futbol zelaiko aparkalekuen salmentaren ondorioz. Bere garaian, herriak firma bilketaz eta hainbat ekitaldi ezberdinez salmenta hauen ezadostasuna erakutsi zuen. Hau dena kontutan hartu behar dela deritzogu, herrian aparkatzeko dagoen arazoa ikusita, garaje hauek era pribatuan saltzea hanka sartze handi bat dela uste dugu. Zer esanik ez, jadanik, aurrekontuetan finantziazio iturri handi modura ikustea ere, zati handi bat kili-kolo jarri lezake eta.
• Dieta gastuak gehiegizkoak direla iruditzen zaigu.
• Etxebizitzaren arazoa aztertzeko borondaterik ez da agertzen.
• Orioko plaza aldizkaria argitaratzearekin ez gaude ados. Ditugun bi aldizkariak bultzatu behar ditugu, herriko eta inguruetako informazioa ezin hobeto iristen baizaigu hauen bidez.
Dietak
batentzat liberazio ekonomiko xumeak adostu ziren, eta EAko zinegotziarentzat gaindieta bat.". Beraz zuek ere gehiegikeriaren parte zeratenez, ez dut uste kexarik egin dezakezuenik. Lehenik utzi alde batera liberazioa eta ondoren haintzakotzat hartuko dut hori ere.
Lehen puntuaren arira, esparru horiek izendatuko bazenituzte hobe izango litzatekeela deritzot. Konstruktiboagoa, eta herritarrek eta gainontzeko alderdiek gutxienez jakingu genuke zeren inguruan zabiltzaten.
Bigarren punturako ere konstruktiboak izateko gomendatzen dizuet. Zein beste aukera ikusten dituzue? zer dute alde, eta zer kontra aukera bakoitzak?
Ezjakina naizen aldetik, beste galdera bat ere luzatzen dizuet. Aurrekontuak aurrera aterako ez balira, ze ondorio edukiko lituzke?
Azkenik, gomendio txiki bat egiten utziko didazue. Saiatu konstruktiboagoak izaten. Guztiontzat hobea izango da.
bai horixe!
ez, horixe!
udalbatzarrak
Bestalde, lehenengo Xabik dio ANVek aurrekontuen kontra bozkatu zuela ohi bezela. Batzarretara azalduko bazina alderantziz era gertatzen dela konturatuko zinateke. Politika medio, EAJak (EAren laguntzaz) azken 8 urtetan udalaren botere guztia izan du nahi duen guzti eginez, eta orain oposizioa duenez hori moztu egin zaio. Horregatik badirudi eztabaidaren bat sortzen denean beti kontra egin nahi dela. Urte askoren ondoren uste dut behingoz udalean herritarren ahotsa dagoela bost partidoek parte hartzen dutelarik: EAJ, ANV, EA, EB-Aralar eta PSOE.
Espainiako Auzitegi Nazionalak '18/98 auziko' 40 lagun atxilotzeko agindua eman du
Urgentzizko plenua YA!
xaltxerari