Hemen zaude: Hasiera Blogak Orioko Ezker Abertzale udaltaldea Artxiboa 2007 Azaroa 30 Abenduaren 1eko elkarteratzearekin bat egiten dugu
Dokumentu Akzioak

Orioko Ezker Abertzale udaltaldea

Abenduaren 1eko elkarteratzearekin bat egiten dugu

18/98 sumarioko auzipetuen atxiloketen aurrean, gure haserrea adierazi nahi dugu. Eskubide zibil eta politikoen urraketa berri baten aurrean gaude, orain ere.

Hemendik, herritar talde batek abenduaren 1erako deitu duen elkarteratze, kontzentrazio deialdiari gure atxikimendua adierazi nahi diogu. EAE-ANVk ere, 20:00etan plazan egingo den ekimenerako gonbita luzatzen dizu.

Orioko EAE-ANV udal taldea 2007/11/30

Haserrea?

Ni — 2007/12/01 09:43
2 hilabeteetan 100 gora atxilotu ta zuek zuen haserrea adierazten???? Kopntentra bat egiten? Zuek ibili holan haserre beste batzuk ibiliko dira ta alai-alai euskal herritarrak espetxeratzen. Kondenatzea bakarrik falta zaizue, gerra gehio!

lotsagarria

ijito — 2007/12/06 11:26
zuentzako norbait hiltzen dutenean beti kulpa besteena da.Poliziarena harrapatzen duelako, Juezarena epaitzen duelako, PNV edo EArena babes politikoa ematen dielako...... zuena negargarria da!!!! zekula ez tiroa botatzen duen pertsonarena.
(gatazka politikoaren konzekuentzia da) Joan zaitezte popatik hartzea!!!!!!!!

lotsagarria, nor baina?

plakito — 2007/12/07 22:37
Hi ijito, ba al dakik/n zer izan den 18/98 auzia? Kartzelaratu bakoitzak zenbat tiro bota dituen? Ze ostia egien dute barruan, erantzuterik bai? "Estado de Derecho" deitzen dioten honetan, Euskal Herritarrek makina bat eskubide ditugu urratuta (hik ere bai, agian ez diok/n garrantziarik emango baina nik bai).
Dagoeneko ahaztu arazi nahi diguten (PNV eta EAkoak ere horien artean, hiri gustatu ala ez!!!) azken "bake" prozesuan argi geratu ziren non zeuden gatazkaren oinarriak (lurraldetasuna eta norbere buruaren jabe izateko eskubidea, hau da, autodeterminazioa). Horiek gainditzeko bidean jarriz gero ETAk behin betirako armak uzteko konpromisoa hartu zuen.(Frantziak eta Espainiak ez dute behin ere horrelakorik esan, portzierto)
Noski, ETAk esandakoari kasurik egiten ez dioten horietakoa izango haizela susmatzen diat. Irakurri ezan/k mesedez ondorengoa "desgraciadamente, en este país el único que cumple su palabra es ETA". Hori ez da nik esana, Atutxak baizik barne-saileko buru zenean.
Hik atera kontuak. Nahi baden/k alde bateko biolentziari bakarrik begiratzen jarraitu, segi horrela. Baina ez hasi moralitate klaseak inori ematen, ongiaren eta gaizkiaren marra norberarena bakarrik baita.
Gure eskubideen alde, gora euskal estatua!!!

Hoi dek plakito!

Amaiurko Zalduna — 2007/12/08 10:54
Jo, pentsatzen nin ez nila topatuko foro honetan gauzak hain argi dituen norbait, bejondeizula! Alta, datu bat ez dek zuzena. Esaten dekenen ETA erakunde armatuak bere koadro armatu guztiak desmantelatzeko proposamena mahai gainean jarri zuela Estatu espainolari jarri zion, prozesu honetan bera izan baita eragile zuzena, Frantziako estatuak ez zuelako nahi izan sartu negoziazio prosezuan (negozio txarra him dik ). Gauzak argituta ekin diezaigun gure bideari, Liverpooleko himnoak dioen bezala, INOIZ EZ ZARA BAKARRIK IBILIKO: euskal estatua orain! Animo !

pintadak

herritarra — 2007/12/08 23:07
elkarteratzea ondo dao, bakoitzak dituen eskubideak zapalduak ikusten dituenean kexa egitea ere bai. BAina ez dagoena ondo zera da. Orio asteazken goizean esnatu zen bezala esnatzea.Herria pintadas jozia, ta pelota guztiak besteen teilatuetara botatzen,kokoteraino gaude herritarrak zuen txorakerietas kexatu kexatu behar den tokian eta ez edozein lekutan eta eratan. Orain nork ordaindu behar ditu zuek egindako pintadak??? Herri osoak, udalak bere gain hartu beharko die gastuei. Pintadekin ere ez nago ados baina hori gutxienekoa da momentu honetan. Hurrengoan zuen etxeko fatxadei ere pintadak egin iezaiezue.

hori da listo pila

ezezaguna — 2007/12/10 11:26
Herritarra, niri ere gehiegizkoa iruditu zitzaidan herria hainbeste margotzea, baina nola dakizu zuk zein izan z(ir)en bada? Ikusi egingo zenituen, ezta?
Hala bada, arrazoia duzu.
Ez bada hala, isiltzea hobe. Suposatu egingo duzu zein den agian, baina agian oker izango zara. Ez ezazu zure eskua sutan jarri, badaezbada ere, erre egingo zara agian eta. Nire gomendioa besterik ez da. Askotan gauza askoa ziurtzat ematen ditugu, nik ere bai, eta erdietan ez da horrela izaten.

Listoa? Listoa heu!

Demetrio — 2007/12/10 15:16
Gomendioak ematen, aholkulari lanetan ezezaguna. PNV-ek egin zituen pintadak ez?.. Hau irakurri beharra ere.

Indarra ahotik galtzen dugula

Ezezagunaren laguna — 2007/12/11 13:07
Hara! Badirudi norbait mindu dela ezezagunak esandakoarekin. Gomendioak eta aholkuak ematea ere ukatu egin behar al du ba jendeak? Zuek eman ditzakezue eta beste batzuk ezin ditugu eman ala? Demetriok esan bezala, hau irakurri beharra ere...
Ezezagunak ez du esan pintadak PNVk egin dituenik, baina zergatik esan behar da ba beste alderdi batek egin dituela ez badakigu? Hanka sartu aurretik isilik egoteko ezezagunak emandako "gomendioa" ona eta egokia iruditzen zait niri. Baina, alperrikakoa ere badelakoan nago. Batzuek besteekiko duten ikusezin horrek, indarra ahotik galtzera eramaten duelako. Tristea da gurea, guztiona!

pintzatzaileak

denak oriotarrak — 2007/12/11 13:23
Hara, ba nik ikusi nituen pintatzaileak.
Toki baten ari zirenak bai behintzat.
Ez pintatzeko esan ere bai.
Eta, ezer erantzun gabe, lana bukatu eta ospa.
Oriotarrak peto petoak.
aiton-amona-guraso-anai-arreba-lagun.. denak oriotarrak.

Denok dakigu

Ni neu — 2007/12/11 14:32
Agian Demetrio berotuko zen hori esanaz baina ez dut uste arrazoirik falta zaionik. Berak ez dio PNVek egingo ote zituen, baina PNVri bozka ez diotela ematen pintadak egin zituen jendea. Alegia, apolitikoak ez zirela izango.
Gomendioak, gomendio, inork ezin du ukatu behintzat ez dela zerbait erreibindikatzeko modu politena. Inori ez zaio gustatzen bere etxeko paretak pintadez beteta ikustea, nahiz eta ideia horien alde egon.

komentatzeagatik

Nire iritzia — 2007/12/11 17:14
"Inork ezin du ukatu behintzat ez dela zerbait erreibindikatzeko modu politena".
Politena izan edo ez, ez da kontua, zein bide geratzen da ba kartelak....kentzen badira?? diot.
"Inori ez zaio gustatzen bere etxeko paretak pintadez beteta ikustea, nahiz eta ideia horien alde egon".Pintadak ez gustatzea ideia horien alde ez bazaude, normala deritzot, baina bestela? zu molestatzen zaituzte?Ni ez. Beharbada beste biderik ez da geratzen askotan gauza ezberdinak erreibindikatzeko.Bestalde,pintadak ez didatela molestatzen esan dezaket. Nahiz eta nire etxeko paretan izan.
Ongi izan guztiak eta ea lasaitzen garen foroan e? zeren hainbeste errespetu falta.... ez dakit nik!!

Komentatzeagatik

Ni neu — 2007/12/11 17:41
Lehen puntuarekin ados nago. Kartelak kentzea lotsagarria iruditzen zait. Baina bigarrenarekin ez. Niri ez dizkidate pintadarik egin, eta ez litzaidake gustatuko nire etxeko paretetan ikustea edozer erreibindakatzen dela, berdin zait futbolaz, aita santuaz edo kasu honetan bezela politikaz izan. Ondo izan forozaleok!!!

¿?

Oriotarra — 2007/12/11 18:08
Iñongo dudaik gabe atzeraka goaz... PIntaden aldeko mezuak??!! Ez al gea ba pertsona zibilizatuak... nik egitan ez detela ezer ulertzen. Hemendik aurrera, zerbaitekin ez zaudela ados? Hartu brotxa eta protesta, onena hori da ta! Ez al gea konturatzen hori ez dala bidea? Denak berdina egingo bagenu... Baiño bueno, nik uste denok argi dakagula zeiñen metodoa den ezta? Ondo izan.

Pintadak

earra marka bai — 2007/12/11 19:11
"Bestalde,pintadak ez didatela molestatzen esan dezaket. Nahiz eta nire etxeko paretan izan." Esaiguzu ba zein den zure etxia (kalia eta zenbakiya), hola hurrengon eozeñek hor margotzia daka ta! YA KE ETZAIZUN IMPORTA... ordun ikusiko genikek importa zaiken o ez.

PANKARTA ETA PINTADAK

irakurle berria — 2007/12/12 15:59
Norbaitek dio pintadak egin dituztela kartela kendu dizkietelako, beraz suposatzen dut kartelak gaztetxearen aldekoak zirenez, orioko gazte talde horretakoak egin dituztela pintadak ere, baina noski, suposizio logikoa besterik ez da, eta beste batek erantzun baten dio oso gaizki iruditzen zaiola kartelak kentzearena, baina ni ez nago horrekin, pintadak bezalaxe molestatzen didate edozein lekutan jartzen dituzten pankarta horiek ere, eta okerrena zera da, jarri bakarrik egiten dituztela, nor egiten da eguraldi txarra dela eta egoera txarrean dauden kartelak kentzeaz, eta erantzuna ez da udaltzainek denborik ez dizuetela emanten, orainarteko pankarta ugari denbora luzez egon baitira N-634eko barandilan ipinita oso egoera txarrean, alde batetik askatuta eta haizeak hara eta hona ibiliaz, bidean doazen hainbat turismo eta moto oztopatuz, batzuei exageratzea irudituko zaie, baina zuzenena beti bezala, beraien etxeko balkoietan ipintzea da, berdin ikusiko dira, metro ugariko pankartak izaten baitira, eta gazte guztien etxeetan jarriz, lasai, herria ohartuko baita zuen egoeraz, eta udalak kasurik ez dizuela egiten adierazteko erarik egokiena ez dela uste dut. Zuentzat hain garantzitsuak diren eskubide horiek, besteok ere baditugula, gehiegi ahazten bait zaizue.
GAZTETXEAN GASTATU BEHARREKO XOXAK, FATXADAK GARBITZEN GASTATZEN DITUGU ORIOTARROK.

Harrigarriya da jendian jarrera...

kanpotik beira — 2007/12/12 20:50
Astakeri geyegi letzeia hemen... Ta beno, gauza pare bat bakarrik esan nahi ditut honen danan ingurun. Bata gaztetxian ingurun dijua. Nik aspaldi esan nun... Zauztarrak beti pijok iruitu zaxkigula ta baño, hayen adibidia zeatik ezteu segitzen? Gaztetxia zeatik ezta okupatzen? Okupatzeko mouko etxen bat eo beste ez al dao ba herri hontan? Hoi bai, udaletxiak bisto buenua eman berko luke... Akabo Gaztetxian aldeko pintada ta hixtori hoyek danak, laundu egoerai aurre iten ta kitto! Diru gastu haundiyik in berrik eztakau hortako!

Ta Oriyon xoxak eztaudela oso ondo banatuta danok dakigu... esateako, Salatxo abesbatzak eta herriko musika talde danek tamaña bereko lokala dake, kontutan hartuz zenbat talde dauden... ta karo, Salatxokok zuzendariyai patzeko urtero udaletxetik diru kopuru bat jasotzeue, ta gaztek berriz, eztue diruik jaso lokala egokitzeko're! arrautza kajekin insonorizatu, komuna musika jotzeko moun jarri, egurrakin paretak in gela geyo izateko... Hor dao herriko gazten lana! Kasualidadia, asko ta asko gaztetxian aldeko mugimendu hortan daudela! Ez al da normala herriko gazte jendia udalan jarreraz nazkatuta eotia? Portzierto, gaztetxia izanda're, herri oson eragin dexentia izango zun... Ze goatzeizuet, gaztetxiak bastanteko kultura-mugimendua izateula daon lekun daola're!

Ta hau dana herritik kanpo ikustea, herritarra izanda, grazik oandik enaizen mugimendu hauetan sartu... sartuko banitzake, adibidez, pleno danetan lata ematea jungo nitzan, ta karo, ordun'e ni izango nitzan gaxtua, udaletxekoi lana iten ez uzteatik... joder! ez izan hain PNVrok!!!!

"irakurle berriari"

psssssssssssss — 2007/12/13 00:14
"Norbaitek dio pintadak egin dituztela kartela kendu dizkietelako, beraz suposatzen dut kartelak gaztetxearen aldekoak zirenez, orioko gazte talde horretakoak egin dituztela pintadak ere, baina noski, suposizio logikoa besterik ez da" "GAZTETXEAN GASTATU BEHARREKO XOXAK, FATXADAK GARBITZEN GASTATZEN DITUGU ORIOTARROK". Irakurle berria izango aiz hemen baino neretzat IRAKURLE IGNORANTIA izango aiz. Hi bezalako jendiakin behintzat ez niek denbora galtzea, inongo arrazorik gabe Gazte asanblada seinalatu baidek pintaden errudun bezala.Hik uste dek asanblada iten ai dan lan pillakin ta jendia saiatzen ari danakin arriskatuko liakeela pintada batzungatik dana haizea hartzea bialtzea?hik ba aldakik (seuru ezetz)ze lan pilla daon gazte asanbladak indako edozein programa, kontzertu, ... atzen?enfin, enauk internetez gauzak diskutitzeko oso zalia, baino hire hitzek zain sensiblia ukitu zidatek ta konklusio bat atera diat:nahaste ederra dakakela burun ta informatzeko edozer gauza idatzi aurretik

pssssssssssssss-ri

Oriotarra — 2007/12/13 12:49
Zuek zeuen gauzak aldarrikatzeko eskubidea baldin baduzue, besteok ados ez bagaude ere izango dugu zer esanik ezta? Edo protestatzeko eskubidea zuena bakarrik da? Besteok ezin dugu esan pintadekin ez gaudela ados? Hoixe bakarrik behar genuke! Iñork ez du esan gazte asanbladak lanik ite ez dunik, inor ez da sartu horrekin. Igual zu zea informatu beharko lukena idatzi aurretik, edo besteei ignorante deitu baiño lehen

oriotarra

pssssssssss — 2007/12/13 20:46
ahaztu ingo zitxaian esatia, baino nire enauk pintaden aldekua, iruitzezaiak badaudela modu eraginkorragok gauzak adierazteko. nik ez ziot iñoi ukatu adierazteko eskubidea, baizik ta esan ziot iruitzen zaidala gaizki daola beak gazte asanblada seinalatzia jendarurren arrazoirik gabe

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Orioko Ezker Abertzale udal taldearen bloga.

Azken erantzunak
:) sand, 2008/07/26
... mikel aranzabal, 2008/07/21
Otsoaren ipuina bezala. Oriotarra X, 2008/07/20
filosofuai deskartes, 2008/06/13
kulpabilitatea osotasunean Autosuntsitu, 2008/06/12
Etiketa lainoa
Batzarra Deialdia Gertaera Jendartea Lan istripua Lanak aurrekontuak ekitaldia gizartea politika