Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

  • Gunearen Mapa
  • Irisgarritasuna
  • Kontaktua
Bilaketa Aurreratua…

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria

Orioko eta Aiako orainkaria

Atalak
  • Sarrera
  • Albisteak
  • Karkara
  • Orio eta Aia
  • Argazkiak
  • Blogak
  • Agenda
  • Inkestak
Hemen zaude: Hasiera → Blogak → Orioko Ezker Abertzale udaltaldea → Artxiboa → 2008

Artxiboa 2008

  • Azaroa (2)
  • Urria (1)
  • Iraila (1)
  • Uztaila (1)
  • Ekaina (2)
  • Maiatza (2)
  • Apirila (3)
  • Martxoa (4)
  • Otsaila (3)
  • Urtarrila (7)

Emakumeenganako indarkeriari STOP!!

Emakumeak jasaten duen indarkeriak hamaika aurpegi dituela ikusirik,  salaketatik aparte, beste urrats bat emateko garaia da:

Nazkatua gaude  egunero-egunero egoera hau jasatearekin! Nazkatuta gaude erakunde eta politikoen hipokrisiaz!!

Hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea da! Zatoz gurekin eta parte hartu ondorengo ekintzetan!!

 

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dela medio, hainbat ekitaldi antolatu ditugu Ezker Abertzaleko zinegotzien eta Bilgune Feministaren artean.

 Egitaraua:
 
Azaroaren 25ean: "Emakumeenganako indarkeriari erantzun!" lemapean, kontzentrazioa 20:00etan, herriko plazan.

Azaroaren 27an (osteguna): Mahaingurua 19:30ean udaletxeko pleno aretoan.
Hizlariak: Amaia Leunda (gizarte laguntzailea) Nerea Altsu (berdintasun teknikoa) Edurne Epelde (Bilguneko kidea)


Abenduaren 13an (larunbata): Emakumea eta indarkerari buruzko tailerra. Tokia: 10:00etan kultur  etxean.
Hizlaria: Eider Goiburu. Tailerrean parte hartzeko izena eman behar da, udaletxean, 943-830346 zenbakian, eta galdetu Leire Zinkunegi zinegotziarengatik edo bidali mezu bat orioaber-udt@euskalerria.org
 
Animatu eta parte hartu!!!
 

Orioko Ezker Abertzaleko udal taldea 2008/11/25
  • gizartea
Erantzun kopurua 0

EAE/ANV eta EHAKren ilegalizazioaren aurkako mozioa Udalbatzak onartua

Urriaren 28an, Udalbatzak Ezker Abertzaleak aurkeztutako mozioa onartu zuen. Bertan, Udalak manifestazio/kontzentrazioa egiteko deia egiteko konpromisoa hartu zuen .

Horrela, laster izango den deialdia eta gurekin parte hartzeko konbitea luzatzen dugu.

Jarraian, mozioaren testua duzue:

MOZIOA: EAE/ANV eta EHAKren ilegalizazioaren aurrean

Ebazpenak:

"1. Udal honek indar politiko guztiek Euskal Herriko bizitza politiko, sozial eta kulturalean berdintasun baldintzetan parte hartzeko eskubidea eta beharra dutela azaldu nahi du.

2. Udal honek aukera politikoen aniztasuna errespetatu behar dela azaldu nahi du. Honela, alderdi politikoen ilegalizatzeko estrategia antzua eta antidemokratikoa salatzen du. Normaltasun politikotik urruntzen gaitu eta gatazka politikoa elikatzen du.

3. Udal honek azaldu nahi du ilegalizazio estrategia Euskal Herriaren eskubideen aurkako eraso bortitza dela, eta independentzia helburu duen herri-proiektua indargabetzea helburu duela.

4. Udal orok herritarren borondatea behar du oinarri, hortaz, herritarren borondatearen aurka egiten duten lege, epai edo erabakiei ez die inolako zilegitasunik aitortzen.

5. Udal honek herritarrek aukeraturiko EAE/ANV zinegotziak eta EHAK alderdiko parlamentariak, eragile eta mintzakide politiko gisa onartzen ditu.

6. Udal honek EAE/ANV eta EHAK alderdien partehartze politiko osoa ziurtatu ahal izateko konpromisoak hartuko ditu.

7. Udal honek euskal gizarteak nahi eta eskatzen duen benetako aldaketa politikoa, autodeterminazio eta lurraldetasun eskubideetan oinarrituko den aldaketa, gauza dadin bere ekarpena egiteko prest dagoela adierazi nahi du.

8. Udal honek, alderdi interesen gainetik, zazpi herrialdeetako euskal herritarrok Euskal Herriaren etorkizunaz erabakitzeko eskubidea ahalbideratuko duen marko demokratikoaren alde lan egiteko konpromisoa hartzen du.

9. Udal honek ilegalizazio estrategia salatzeko hurrengo..............manifestazio bat egiteko deia luzatzen du eta mobilizazio horretan herritarrek parte har dezaten gonbitea luzatzen du.

10. Onartutakoa herritarrei zein komunikabideei helaraziko zaie"

 

 

Orioko Ezker Abertzaleko udal taldea 2008/11/10
  • politika
Erantzun kopurua 0

ELKARRETARATZEA

ILEGALIZAZIORIK EZ!!! SALBUESPEN EGOERARI STOP!!! EUSKAL HERRIAK AUTODETERMINAZIOA.

         Ostiral honetan, urriak 3, herriko plazan eta arratsaldeko 8etan, Ilegalizazioak salatzeko eta “Salbuespen egoerari STOP, Euskal Herriak Autodeterminazioa” lemapean, kontzentrazioa egingo da.

 

         Larunbatean, Bilbon, lema berdinarekin egingo den manifestaziorako autobusak izango dira. Izena emateko Kolon-Txiki eta Unar tabernetan ostirala arte.

 

Orioko Ezker Abertzaleko udal taldea 2008/10/01
  • Deialdia
Erantzun kopurua 0

ILEGALIZAZIOEN AURREAN

Salbuespen egoerari STOP!

         Francok 1939ean bezala, Espainiako Epaitegi Gorenak, EAE-ANV alderdi historikoa legez kanpo utzi du, nahiz eta oso argi geratu den inolako argumentu juridikorik ez duela. Alderdi zaharrarekin batera, EHAK alderdia ere ilegalizatu egin du. Erabakia politikoa izan da. Epaileak politikoen jostailu besterik ez direla agerian geratu da.

 

         Ilegalizazioen helburuak oso garbiak dira: Euskal Herriaren eskubideen aitortzan oinarritutako aldaketa politikoa galarazi, zatiketa, ukazioa eta menpekotasuna iraunaraziz. Azken finean, ezker abertzalearen proiektu politikoa galarazi, eta aldi berean, beraien negozio eta txantxulloak bermatu.

 

         Orain arte bezala, Euskal Herriaren eskubideetan oinarritutako Marko Demokratikoa aldarrikatzen jarraituko dugu, ezker abertzalearen proiektu politikoari ateak zabalduko dizkiona eta gatazkaren soluziobide demokratikoa ahalbideratuko duena.

 

         Egoera larri honen aurrean, guk argi azaldu nahi dugu, oztopo guztien gainetik, jazarpen judizial, ilegalizazio, espetxeratze...-en gainetik, Orioko Herri Programa defendatzeko konpromisoa berresten dugula, eta ezker abertzalearen udal taldearen bulegoko ateak zabal-zabalik izango direla, orain arte bezala.

 

         Hau guztia, bizi dugun salbuespen egoeraren beste urrats bat gehiago da, beti ere Euskal Herriaren kalterako. Lanean jarraituz, denon artean lortuko dugu.

 

Orioko Ezker Abertzaleko Udal Taldea.

 

 

Orioko Ezker Abertzaleko udal taldea 2008/09/30
  • Jendartea
Erantzun kopurua 0

BIXIGU FESTA EDO HERRIARI IRUZURRA?

  Azken bolada honetan herritarrok ikusten ari gara nola Orioko herria, behin eta berriro, prentsa eta komunikabidetan  agertzen ari  den. Orain dela gutxi, “Orion! festa” emanaldia izan dugu (nahiz eta gero bertan behera geratu) eta orain, bixiguaren festa.

 Festa erakargarria izan daiteke, batez ere menuaren prezioagatik, egun bixugua 40 €-tan jatea txolloa baita.

Hala ere, gure kezkak beste bide batetik doaz: alde batetik, esango genuke festa hau ez doala benetan herritarrei zuzendua, ez baita herriaren partaidetza kontutan eduki antolatzerakoan, ez eta beste zinegotzi guztiona ere.  Nabarmena izan da nola Turismo Batzordeburua den Leire Zinkunegi baztertu eta gutxietsi duten, PNVko taldeak, alkatea buru duelarik, gauzatutako ekimen bat izan baita.

Bestetik, udaletxeko ahalmen guztiak jarri dituzte martxan ekimen horrek ahalik eta arrakasta gehien izan dezan. Zer eta nola uler daiteke, bestela, Donostiako Aquariumeko aurkezpenean edo-eta FICOBA azokan Oriok zuen standean, bixigua doan eskaintzea?

Baina badago beste datu bat guri harrigarria egiten zaiguna,  nola da posible zerrenda ireki eta segituan bete izana ?                            

Azpimarragarria 600 plazatik 370 izango direla kanpotarrak eta 230 oriotarrak, hau da, heren bat bakarrik izango da herritarra, eta bi heren kanpotarrak.

Zer gertatu da? Kanpotarrak herrikoak baino bizkorrago ote?

Hau  al da herriarentzako festa?

Argi dago Oriori ez dagokion eredu bat saldu nahi dutela. Eta… nori saldu nahi zaio? Nor dago ekimen guzti hauen atzetik? Inmobiliariak, agian?

Garbi daukaguna zera da : azkenean, herriak ordaindu beharko duela.

 Baina hau ez da dena, BERDINTASUNA aldarrikatuz,  ALKATEAK desberdintasunak agerian utzi ditu: bixigua dastatu ezin dutenek hor daukate marmitakoa euro batean, eta horrela, denok pozik.

Garbi gera dadin, guk, behintzat, marmitakoa oso gustukoa dugu, baina ez horrela.

Honexegatik idatzi honen izenburua,”bixigu festa edo iruzurra?” hau baita, azken finean, alkatearen eta PNVren jokoa: Bixigua aitzakiatzat hartuz, herriaren irudi faltsu bat saltzea, baina festa herrikoiaren itxura emanaz.

Idatzi hau sinatzen dugun Ezker Abertzaleko hiru zinegotziok ere gonbidaturik gaude festa honetara, baina aipaturiko arrazoiak medio, ez gara bertan izango, ez eta parte hartuko ere.

Besterik gabe:

 

KARMELE BELASKO, JOSEBA GOIBURU, LEIRE ZINKUNEGI

Orioko ezker abertzalearen zinegotziak

 

Orioko Ezker Abertzaleko udal taldea 2008/07/17
  • Jendartea
Erantzun kopurua 4

Bai udalbiltzari

                                       udalbiltza-bono

 

 

2003ko apirilaren 23an, Estatu espainiarreko agintariek polizi operazio bat agindu zuten, Entzutegi Nazionaleko Instrukzioko 5. epaitegi zentralaren zuzendaritzapean; horren ondorioz, UDALBILTZAko hainbat udal hautetsi eta langile izan ziren atxilotuak. Atxilotutako guztiei euren eskubideen suspentsioa eta inkomunikazioa ahalbidetzen duen legedia ezarri zitzaien, UDALBILTZAren jarduera terrorismotzat har daitekeenaren salaketa aintzat hartuz. Harrez gero, 22 pertsona instituzioko udal hautetsi eta langileak, auziperatzeko agindua eman zen.

Aurki, pertsona hauek guztiak, baita UDALBILTZA instituzioa bera ere, terrorismoaren akusaziopean epaituak izango dira. Pertsona hauek jarduera bidezko, publiko, aintzatetsi eta zilegiak egiteagatik salatuak izan dira, oinarri demokratikoak hautsiz.

Laster izango den epaiketa eta gastuei aurre egiteko diru laguntza beharrezkoa da. Denon laguntza behar dugu, bonoak dagoeneko salgai daude. Adi egon eta animo!

Bai Udalbiltzari

Bai Euskal Herriari

Orioko Ezker Abertzaleko udal taldea 2008/06/27
Erantzun kopurua 0

Beste montai polizial bat gehiago

Atzo iluntzean Guardia Zibilak bi oriotar atxilotu zituen Gartzon epailaren aginduz. Atxilotuei leporatzen dien arrazoia:  ETAri  "iraultza zerga" borondatez ordaintzea.

Beste behin, Euskal Herriko arazoak politikoki konpondu beharrean bide errepresiboa eta montai polizien bitartez bideratzen dira.  ERREPRESIOA EZ DA BIDEA, ATXILOTUAK ASKATU!!

Egoerari buruzko gogoeta egiteko eta salaketa azaltzeko, gaur, ekainaren 11n, arratsaldeko 20:00etan, Herriko Plazan batzarra eta kontzentrazioa egingo da. Oriotar guztiei luzatzen diegu deialdia.

 

 

Orioko Ezker Abertzaleko udal taldea 2008/06/11
  • Gertaera
Erantzun kopurua 1

Urtebete udalean

2007ko maiatzaren 27an Oriotarrok Ezker Abertzaleari boza emateko aukera izan genuen.

Beste 133 herri eta hirietan ez zuten aukera hori izan.

ILEGALIZAZIOA EZ DA BIDEA!

 

DEMOKRAZIA ZERO EUSKAL HERRIAN!

 

Orioko Ezker Abertzaleko udal taldea 2008/05/27
  • gizartea
Erantzun kopurua 8

Salbuespen egoerari STOP!


Ezker abertzalearen ustez "oso larria" da
Euskal Herriak bizi duen "defizit demokratikoa"

 

Atzo, Garzonek Portugaleteko EAE-ANVren egoitza itxi izanak argi uzten du "salbuespen egoera" batean dagoela Euskal Herria.

Aurreko astean, Arrasateko alkatea atxilotu zuen. PNV-PSOEren mozioak lortu ez zuena Garzonek egin du. Hamaika gazteren kontrako sarekadak...

Beste behin ere, Euskal Herriak Marko Demokratikoa behar  duela azpimarratzen dugu.

PNV-PSOE, ez gaituzue ixilduko!  INO ASKATU!!

 

Ostegunean, maiatzaren 8an, arratsaldeko 20:00etan, herriko plazan, konzentrazioa egingo dugu, animatu eta parte hartu.

                               Portugaleteko lokalaren itxieraren aurkako protesta

 

Orioko Ezker Abertzaleko udal taldea 2008/05/06
  • gizartea
Erantzun kopurua 40

Udalbiltzaren aldeko konzentrazioa

Gaur arratsaldeko 20:00etan Orioko Herriko Plazan Udalbiltzaren aldeko konzentrazioaren deialdia luzatzen dugu. Udalbiltzaren aurkako erasoaren bostgarren urtemugan dela medio euskal gizarteari mezua helazari nahi dio.

Bai Udalbiltzari, bai Euskal Herriari. Animo eta aurrera!

1999ko Irailean “UDALBILTZA, Euskal Herriko Udalen eta Udal Hautetsien Biltzarra”, nazio-instituzioa sortu zenean bost printzipio eta helburu bere gain hartu zuen, hala nola,

Ø      Euskal Herria nazio gisa aldarrikatzea, bai Euskal Herrian bai nazioartean

Ø      Beronen egituraketa politikoa eraikitzen laguntzea

Ø      Nazio eraikuntza bultzatzea

Ø      Eta udalerrien arteko harremanak eraikitzen laguntzea hizkuntzaren, kulturaren, kirolaren, ingurumenaren, lurralde antolaketaren, ekonomiaren garapenaren eta ongizatearen alorrean besteak beste.

Helburu hauek zazpi lurraldeetako ia 1.800 udal hautetsik aho batez erabaki zituzten.

Helburu hauen gauzapenean, nazio eraikuntza praktikoan hainbat ekimen eraman ditu aurrera. Zailtasunak zailtasun, oztopoak oztopo, zatiketak, konpromiso maila eta atxikimendu maila ezberdin egonik ere, oparoa izan da UDALBILTZAk egindako jarduna eta aurrerantzean jorratu beharreko bidea erakusgai utzi du gure gizartean. Hor daude adibidez:

Ø      euskara eta hezkuntza arloan Kontseilua, Ikastolen Konfederazioa edota Sortzen-Ikasbatuaz-ekin sinaturiko elkarlan hitzarmen estrategikoak;

Ø      Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren sorrerari emandako bultzada;

Ø      Euskal Herriko Naziotasun Aitormena agiria;

Ø      Xiberoa Garatzen egitasmoa herrialdeak bizi duen despopulazioari aurre egiteko;

Ø      2002ko abenduan ospaturiko Herrien Eskubideen aldeko Nazioarteko Konferentzia, bost kontinenteetako ordezkariak bildu zituena;

Ø      Euskal Herriaren Eskubideen Karta;

Ø      ‘Euskal Herria demokraziaranzko eta bakeranzko bidean’ izeneko agiria;

Ø      Nazio Eztabaidagunea sortzeko proposamena;

Ø      Nazio Garapenerako Biltzarrarekin elkarlanean nazio planeko egitasmoak

Ø      eta beste abar luze bat.

Azpimarratu beharra dago guztion artean onarturiko bost printzipioen itzalean garatzen direla.

Bide oparo hau zapuztuta geratu zen 2003ko Apirilaren 29an Madrileko Auzitegi Nazionalak polizia nazionalarekin batera burutu zuen erasoagatik. Egun hartan UDALBILTZAk Astigarragan, Iruñean eta Bilbon zituen egoitzetan sartu, materiala eta ordenagailuak hartu, egoitzak prezintatu, kontu korronteak blokeatu, Zuberoaren garapen egitasmoak bultzatzeko herritarrengandik bildutako 400.000 euroak lapurtu, UDALBILTZA eta Euskal garapen eta Kohesio Fondoari suspentsioa ezarri eta 13 pertsona atxilotu eta espetxeratu zituen, UDALBILTZAko arduradunez gain bertako langileak ere bai. Nazio eraikuntzan, udalen arteko elkarlanean emandako urratsak geldiaraztea zen eta da beraien helburua. Horregatik UDALBILTZAren aurkako auzia bizkortu eta iada epaiketaren atarian gaude. Sumario honetan 22 pertsona daude inputatuta eta zigor eskaerak 10 urtetik 23 urtetara iristen dira. Sumario honetan jasotzen diren delituak goian aipaturiko ekimenak baino ez dira, besterik ez da azaltzen. Desitxuratu egiten da UDALBILTZAren izaera instituzionala, herri eta udal oinarria duela ezkutatu nahi dute. Euskal gizarteak aukeraturiko Udal-hautetsiez bakarrik osatua dagoela eta erabakiak zinegotzi zein alkateek bakarrik hartzen zituztela estali egin nahi dute.

Erasoaldi horren bosgarren urtemuga ospatzen den egun honetan zera adierazi nahi diogu euskal gizarteari:

1.                             Amets gaizto honetan harrapatuta dauden 22 hautetsi-ohi eta langileei gure elkartasuna eta berotasuna adierazi nahi diegu. Egun hauetan burutzen ari den mugimendu antierrepresiboaren aurkako epaiketan dauden pertsonei eta eskubide zibil eta politikoak zapuzten dituzten sumarioetan dauden inputatu guztiei gure elkartasuna eta berotasuna adierazten diegun moduan.

2.                             Elkartasun dinamikek eraginkorrak izan behar dute, ezin daitezke hitz hutsean edo argazki hutsean geratu. Konpromiso eta esfortzu zehatzak eskatzen dituzte, Auzitegi Nazionaletik datorren bidegabekeria salatzeko, bere izaera antidemokratikoa agerian uzteko eta UDALBILTZA instituzioa gure ondare gisa defendatzeko.

3.                             Epaiketa honetan 22 pertsona hauetako espetxe zigorraz gain, UDALBILTZA eta Euskal Garapen eta Kohesio Fondoaren disoluzioa eskatzen da. Hau da, euskal instituzionalizatze dinamikak, eraikuntza nazionaleko dinamikak, udalen arteko auzolan ekimenak kriminalizatzea bilatzen du. Eta kriminalizatze honek bere eraginak zabaldu ditzake gaur egun salbu sentitzen diren alderdi politiko zein eragile sozialengan ere.

4.                             Horregatik horren garrantzitsua da aldarrikatzea: UDALBILTZA herri honetako gehiengo politikoaren babesarekin sortu eta ezaugarritu da; UDALBILTZA beharrezkoa da gure etorkizunean aurrera pausuak emateko; UDALBILTZA udaletatik abiatzen den euskal instituzioa da; UDALBILTZA euskal gizartearen eta udalen ondarea da, beste inorena ez; UDALBILTZAk Euskal Herria aintzat hartzen duten pentsamolde politiko guztien orubea izan behar du; UDALBILTZA ez da alderdi politikoa batzuen tresna, herri eta udal sustraiak dituen nazio instituzio bakarra baizik; UDALBILTZAK desadostasunak bere barnean jaso behar ditu, instituzioari berari errespetua zor zaion bitartean; UDALBILTZA defendatzea ezinbestekoa da.

5.                             Arrazoi guzti horiek kontutan hartuta, orain dela bost urte abiatutako sumarioan dauden 22 pertsonei babesa emateko eta ilegalizazioaren arriskuaren aurrean UDALBILTZA defendatzeko bide eraginkor bakartzat UDALBILTZA berrindartzea jotzen dugu. Eta alderdi ezberdinetako abertzaleak eta udal-hautesiak deitzen ditugu konpromiso sendoa hartu dezaten berriro ere UDALBILTZA zutitu dezaten, “UDALBILTZA gure euskal instituzio nazionala da eta gure ondarea, gurea bakarrik” aldarrikatu dezaten, eta kontsekuente izanik, eginkizun honetarako behar diren konpromisoak aktibatu ditzaten.

Euskal Herrian, 2008ko Apirilaren 29an.

UDALBILTZA

www.udalbiltza.net

 

Orioko Ezker Abertzaleko udal taldea 2008/04/29
  • gizartea
Erantzun kopurua 1
Hurrengo 10 elementuak » [1] 2 3

Orioko Ezker Abertzale udal taldearen bloga.

Azken erantzunak
iruzurra js, 2008/09/17
:) sand, 2008/07/26
... mikel aranzabal, 2008/07/21
Otsoaren ipuina bezala. Oriotarra X, 2008/07/20
filosofuai deskartes, 2008/06/13
Azken sarrerak
Udalbiltza auzia 2010/06/16
Udalbiltzako 22 auzipeturi elkartasuna 2009/11/24
Maiatzaren 21eko grebari buruzko herri batzarra 2009/05/12
UDALBITZAREN AURKAKO ERASOAREN 6. URTEMUGAN EUSKAL GIZARTEARI GUTUNA 2009/04/29
Aberri eguna 2009 2009/04/03
Etiketa lainoa
Batzarra Deialdia Gertaera Jendartea Lan istripua Lanak aurrekontuak ekitaldia gizartea politika
Honi buruz
Kontaktua
Artxiboa
Atom jarioa
Erantzunen RSS jarioa
 

Karkara aldizkaria

Eusko Gudari kalea, 26 - 20810 Orio (Gipuzkoa)
e-posta - Tfnoa: 943 83 15 27

Ohar legala - Arauak