Artxiboa January 2008
Udalbatzarrean izandako mozioei buruzko gogoetak
Ohikoa denez, hilaren bukaeran, azkeneko asteartean, (urtarrilaren 29an, arratsaldeko 19:00etan) Udalbatzarra izan zen. Hainbat punturen artean, Orioko EAE-ANVko udal taldeak hiru mozio aurkeztu zituen:
1. Arrantza sektoreari buruzko hausnartze eta sustatze proposamena. LAB sindikatuak bultzatzen du arrantza sustatzeko kanpaina. Kostako herrietan eta kofradietan lantzen ari da proposamen hau eta Euskal Parlamentuan zenbait alderdiekin bildu dira, harrera ona jasoz. Gu proposamen honekin ados gaude eta sektorea berpizteko ahaleginak egingo ditugu. Gure mozioa ez zen onartu: alde ANV-3+EB/Arl 2, kontra: EAJ-EA-PSOE.
EAJ-EA alderdiek mozio alternatiboa aurkeztu zuten, LAB sindikatua deskalifikatuz eta betiko erantzukizun eza eta epelkeria azalduz. Ezin dugu ulertu zergatik LABek plazaratzen dituen ekimen eta plangintza zehatzei muzin egiten zaien. Horrelako posturak mantenduz, arrantza sektorearen etorkizuna eta bideragarritasuna ezin dugu ziurtatu. LABen proposamenetako bat, instituzioen artean mahaia osatzea da: “Bertan parte hartu beharko lukete Eusko Jaurlaritzak eta arazo hau zuzenean pairatzen duten udalek”; baita ekintza plana proposatu ere. Eta horri ere, ezetz esan zioten. Noiz helduko diogu benetan gaiari? Sektore horrek dituen arazo serioei erantzuteko garaia dela uste dugu eta Udalak, arrantzale herria izan, eta egun, dela eta, zer egitekorik badu sektorea bultzatzeko, epelkerietan geratu gabe.
2. Torturen aurkako mozioa: Berriro ere, azken hilabetean izan diren tortura kasuen larritasuna ikusita, egoera hau salatzeko eta berriz ez gertatzeko, behar diren baliabideak jartzea proposatzen diogu Udalbatzarrari. Mozio horretan ageri den bezala, tortura era sistematiko batean erabiltzen du Estatuak, Inkomunikazio legeak zigorgabetasuna eta eskubideen urraketa sistematikoa ahalbideratzen baititu. Zoritxarrez, Espainiar Estatuak, PSOEren gobernuak, Euskal Herriaren aurka darabilen estrategien artean, torturaren erabilera ahalbideratzen du. Gure mozioa ez zen onartu.
EAJ-EA alderdiek beste mozio alternatiboa aurkeztu zuten; Igor Portuk atxiloketan zehar jasandako lesioei buruzkoa, kasu puntuala balitz bezala. Gure ustez, azken kasu hau, bere larritasunean barne, ez da bakarra izan (Mattin Sarasolak ere torturak salatu zituen); eta EAJ-EA-EB/Aralar alderdiei ausardia gehiago eskatzen diegu torturaren erabilpena (fisikoa, psikologikoa, eskubide politikoen urraketa etengabea…) gure herrietatik erabat desagertzeko eta ahalbideratzen dituzten bide polizial, judizial eta legegileak gaitzesteko.
3. Prekarietateari STOP! mozioa: lan baldintza eskasak lan istripuak eragiten ditu. 2007ko urtean 117 langile hil ziren lan istripuetan, eta milaka zauritu izan ziren. Aurten, dagoeneko 6 langile hil dira istripuen ondorioz, horietako bat oriotarra. Mozio hau ez zen onartu, EAJ-EAk gaia politizatu egiten genuela eta horregatik mozioaren kontra botatuko zutela adierazi zuten. Alde: ANV-EB/Aralar 5 boto, kontra: EAJ-EA 5 boto, PSOE abstenitu egin zen. Berdinketa zenez, alkateak kalitatezko botoa erabili zuen mozioa ez onartzeko.
Gure ustez, egun langileriak jasaten duen egoera gordina, lan baldintza kaxkarrak eta segurtasuna eza salatzea eta horren aurkako neurriak jartzea eskatzea ez da gaia politizatzea. Gaiaren krudeltasuna agerian uztea eta dagoen arazoari aurre egitea bide zuzena dela uste dugu, eta ez EAJ-EAren jarrera arina eta hipokrita.
4. EAJ-EA alderdiek Juan M. Atutxari, Kontxi Bilbaori eta Gorka Knörr-i babesa emateko mozioa aurkeztu zuten, euskal erakundeen aurkako epaiketa zela argudiatuz.
Mozio horri ezetza eman genion: Alderdiaren Legearen aplikazioaren eragina zuzena izan da auzi horretan. Ezin dugu ahaztu, Atutxak, nahiz eta ez desegin Sozialista Abertzaleen taldea (Euskal Parlamentuaren erregelamenduaren zirrikitu legala aplikaturik), Estatuak eskatzen zuen bezala,talde horri zegozkion dirua ez ordaintzea erabaki zuela, talde horren lan politikoa oztopatuz eta era prekario batean murgilduz. Horri bi bandetan jokatzea deritzogu, ez besterik.
Baita ere esan dezakegu, euskal erakundeen autonomia oso ahula dela eta oso agerian geratu direla. Zeren, edozein elkarte “faxisten” ekimenek hankaz gora jartzen dituzte gure erakundeen “autonomia” eta ahalmena. Egoera hau gainditzeko garaia dela uste dugu eta Euskal Herrirako proposamen demokratikoa dugu mahai gainean, denon artean eztabaidatzeko. Baina, zorritxarrez, EAJ-EA-EB/Aralar alderdiak beste iruzur bat prestatzen ari dira Atutxa auzi horrekin; eta Euskal Herriaren lurraldetasunaren eta erabakitze eskubidearen (egun, benetako gakoa) gaia desbideratuz.
Orioko EAE-ANVko udaltaldearen ekitaldi politikoa
Azken orduetan EAE-ANV ilegalizatzeko mezuak ugaritu egin dira nabarmen. Ezker Abertzalea diana batean jarri dute berriz ere, eta PSOEk bere makina polizial eta judiziala aktibatu du zeregin horretarako. Dagoeneko EHAK alderdiaren aurkako ilegalizazio eskaera judiziala gauzatu da eta hurrengo egunetan EAE-ANVren kontra joango dira.
Horren aurrean, lehenik eta behin, esan behar dugu onartezina dela ANVren aurkako lintxamendu eta jazarpen hau. EAE-ANVren ilegalizazioa, PSOEk Euskal Herriaren eskubideen aurka daraman eraso eta errepresio estrategiaren baitan kokatzen dugu: 18/98 sumarioa, azken atxiloketak eta torturen salaketak...
Euskal Herriaren eta euskal herritarren eskubideak bermatuko dituen marko demokratiko baten alde lanean ari diren alderdi politiko, eragile, komunikabide, instituzio eta antolakundeak desagerrarazi nahi dituzte. Independentziaren aldeko egitasmoak ilegalizatu eta espetxeratu nahi dituzte.
ANVren ilegalizazioa herri honen eskubideen aurkako eraso zuzena da. Horregatik, dei zuzena egin nahi diegu gainerako alderdiei: zer egingo duzue Euskal Herrian egitasmo politiko guztiak, independentziarena barne, defendatzeko aukera egon dadin? Zer egingo duzue EAE-ANVren ilegalizazioa eragotzi ahal izateko?
Horren aurrean, Orioko EAE-ANVko udal taldeko zinegotziok Orioko herriarekiko dugun konpromezua berretsiz eta Euskal Herriaren Hitza eta Independentziaren aldarria azaltzeko asmoz, datorren larunbatean, otsailaren 2an, eguerdiko 12,30ean Orioko Herriko Plazan ekitaldi politikoa antolatu dugu.
Herri honek ez du ilegalizazio gehiago onartuko. Herri honek independentziaren aldeko hautua egin du, eta hori geldiezina da.
Horregatik, dei egiten diegu euskal herritarrei, gurekin batera, Independentziaren aldeko ekimenetan eta hurrengo egunotan izango diren ilegalizazioaren aurkako mobilizazioetan parte hartzeko.
Udalbatzarra izango da datorren asteartean
Ohikoa denez, hilaren bukaeran, azkeneko asteartean, (urtarrilaren 29an, arratsaldeko 19:00etan) Udalbatzarra izango da. Hainbat punturen artean, Orioko EAE-ANVko udal taldeak hiru mozio aurkeztu ditu:
1. Arrantza sektoreari buruzko hausnartze eta sustatze proposamena. LAB sindikatuak bultzatzen du arrantza sustatzeko kanpaina eta kostako herrietan eta kofradeitan lantzen ari da proposamena hau. Gu proposamen honekin ados gaude eta sektorea berpizteko ahaleginak egingo ditugu.
2. Torturen aurkako mozioa: Berriro ere, azken hilabetean izan diren tortura kasuen larritasuna ikusita, egoera hau salatzeko eta berriz ez gertatzeko, behar diren baliabideak jartzea proposatzen diogu Udalbatzarrari.
3. Prekarietateari STOP! mozioa: lan baldintza eskasak lan istripuak eragiten ditu. 2007ko urtean 117 langile hil ziren lan istripuetan, eta milaka zauritu izan ziren. Aurten, dagoeneko 5 langile hil dira istripuen ondorioz, horietako bat oriotarra.
Mozioek duten garrantzia ikusirik, oriotar guztiei udalbatzarrera etortzeko eta parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu.
60 lagun bildu ziren Iturralderen heriotza salatzeko
Iñaki Iturralderen heriotza salatzeko egindako elkarteratzean 60 bat lagun bildu ziren herriko plazan. Prekarietateari stop! lemapean, familiartekoak eta Hiru eta LAB sindikatutako ordezkariak bildu ziren, besteak beste.

Lan istripua salatzeko elkarteratzea
2007ko urteko lan istripuko balantzea lazgarria izan zen: 116 langile hil ziren bere lantokietan lan baldintzak eskasen ondorioz.
2008ko urtea ez da hobeto hasi, dagoeneko 4 langile hil baitira lan istripuengatik. Azkena, Iñaki Iturralde oriotarra. Azken urteetan autonomo gisa lana egin bazuen ere, garraiolariek eta garraio sektorean lan egiten duten guztiek lan baldintza txarrak, ordutegi amaigabeak...jasaten dituzte.
Iñaki Iturralderen omenez eta bere lan istripua salatzeko asmoz, datorren ostiralean, urtarrilaren 11n, herriko plazan arratsaldeko 7etan, Ezken Abertzaleak elkarteratzearen deialdia luzatzen die oriotar guztiei.
Lan prekarietatek hil egiten du. Prekarietateari STOP!!
Torturarekin amaitu behar dugu
Gorka Lupiañezen testigantza ezagutu berri dugu: bost egunez luzatzen diren tortura basatiak. Orain, berriz ere, kasu beraren aurrean gaude, Igor Portu gazteak, hospitalean, egoera larrian, Guardia Zibilen eskutan 17 ordu igaro ondoren. Berarekin batera, atxilotua izan zen Mikel Sarasola, golpe nabardurak agerian zituela, Madrilera bidean Grande Marlaska epailearen aginduz.
Horrela erabaki du espainiar Estatuak, horrela agindu du PSOEren Gobernuak, horrela bete du Guardia Zibilak. Eta horrela ezkutatu dute komunikabideek, beste alde batera begiratuz, PNVren sokakoek, ezer gertatu ez balitz bezala.
Jakin, badakig,u zertara datorren orain, zehazki orain, tortura teknika basatienak berreskuratzea. PSOEren Gobernuak Independentismoaren aurka darabilen estrategiaren zati bat da, etengabe kolpatu, izua zabaldu, itxaropena lapurtu nahi digute. Eta badakigu zer ekartzen duen tortura salaketak isilarazteak, tortura kasu berriak.
"Saihetsa apurtua, birika zulatua eta gorputza ubeldua eta puztua, Igor Portu ETAko ustezko kidea tortura zantzu nabarmenekin ingresatu zuten atzo goizaldean, Donostiako Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean, Guardia Zibilak atxilotu zuenetik hamazazpi bat ordura. "
Donostiako Auzitegiko guardia epaitegiak ikerketa zabaldu du, aurretiazko eginbideen bitartez, Porturen lesioak direla eta. Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroaren arabera, atxilotu zutenean zauritu zuten Portu, ihes egiten saiatu zenez guardia zibilek «indarra erabili behar izan zutelako». Igor Portuk berak, ordea, gorputz osoan ukabilkadak eta ostikoak eman dizkiotela azaldu zuen ospitalera heldu zenean, txosten medikoak dioenez.
Martin Sarasola, ordea, Grande Marlaska epailaren aginduz, Madrilera eraman dute. Berak kontusio larriak azalten zituen gorputz osoan. (Berria. 2008-01-08)
Ezin dugu jasan basakeria gehiago. Ezin duzu onartu errepresio lazgarri hau.
Horregatik, gure esku dagoena egin behar dugu. Testigantza eta salaketa jarri behar dugu mahaiaren gainean, ikusi nahi ez dutenek ere ikusi dezaten, denon erantzukizuna baita. Inork ez dezala esan ezagutzen ez zuela. Tortura hauen atzean dagoen ardura kate luzea salatu behar dugu, baita beste aldera begiratzen dutenen jarrera ere: Torturaren aurrean zer egiteko prest zaude/zaudete?
Torturarekin amaitzeko bide polizial eta errepresioa oinarri duten estrategia guztiekin amaitu behar dugu.
Torturarekin amaitzeko eskenatoki demokratikoa behar dugu, gatazkaren konponbidea ekarri eta euskal herritar gisa gure eskubideak bermatuko dituen eskenatoki demokratiko bat.
Adi egon mobilizazioei! TORTURARI STOP!
Informazio gehiago nahi baduzu:
Ezker Abertzalearen batzar irekia
Urriaren 12an EAE-ANVk martxoan egingo diren Madrilgo Hauteskundeetan parte hartzeko asmoa azaldu zuen Euskal Herriari dagozkion eskubideak eztabaidatu eta defendatzeko:"Euskal Herriak nazio bat dela adierazi eta Euskal Estatua sortzeko bidean bat egiten dugun guztion ahotsa entzunarazteko".
Horregatik, egungo egoeraz eta hauteskundeez hitz egiteko, datorren ostegunean, urtarrilaren 10ean, arratsaldeko 19:30etan herriko kultur etxean izango den bilerarako gonbita luzatzen diogu abertzale eta nazio eraikuntzan sinesten duen edozein oriotarri.
Independentzia aurrera, Euskal Herria kalera!!