Hemen zaude: Hasiera Blogak Orioko Ezker Abertzale udaltaldea Artxiboa 2008 Urtarrila 25 Udalbatzarra izango da datorren asteartean
Dokumentu Akzioak

Orioko Ezker Abertzale udaltaldea

Udalbatzarra izango da datorren asteartean

Ohikoa denez, hilaren bukaeran, azkeneko asteartean, (urtarrilaren 29an, arratsaldeko 19:00etan) Udalbatzarra izango da. Hainbat punturen artean, Orioko EAE-ANVko udal taldeak hiru mozio aurkeztu ditu:

1. Arrantza sektoreari buruzko hausnartze eta sustatze proposamena.  LAB sindikatuak bultzatzen du arrantza sustatzeko kanpaina eta kostako herrietan eta kofradeitan lantzen ari da proposamena hau. Gu proposamen honekin ados gaude eta sektorea berpizteko ahaleginak egingo ditugu.

2. Torturen aurkako mozioa: Berriro ere, azken hilabetean  izan diren tortura kasuen larritasuna ikusita,  egoera hau salatzeko eta berriz ez gertatzeko, behar diren baliabideak jartzea proposatzen diogu Udalbatzarrari.

3. Prekarietateari STOP! mozioa: lan baldintza eskasak lan istripuak eragiten ditu. 2007ko urtean 117 langile hil ziren lan istripuetan, eta milaka zauritu izan ziren. Aurten, dagoeneko 5 langile hil dira istripuen ondorioz, horietako bat oriotarra.

Mozioek duten garrantzia ikusirik, oriotar guztiei udalbatzarrera etortzeko eta parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu.

 

 

Orioko Ezker Abertzaleko udal taldea 2008/01/25

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Orioko Ezker Abertzale udal taldearen bloga.

Azken erantzunak
iruzurra js, 2008/09/17
:) sand, 2008/07/26
... mikel aranzabal, 2008/07/21
Otsoaren ipuina bezala. Oriotarra X, 2008/07/20
filosofuai deskartes, 2008/06/13
Etiketa lainoa
Batzarra Deialdia Gertaera Jendartea Lan istripua Lanak aurrekontuak ekitaldia gizartea politika