Artxiboa February 2008
EAE-ANVren jarduera etetea erabaki du Audientzia Nazionalak
Otsailaren 5. Egun krudela.
EAE-ANVren eta EHAKren jarduera politikoa 3 urtez etetea erabaki du Espainiako Audientzia Nazionak: ekintza publiko guztiak galaraziz eta Madrilgo Hauteskundeetan parte hartzeko debekua ezarriz. Horrez gain, EAE-ANVko 3 militanteei egozpen penala inposatu die.
Erabaki judizial horrek Euskal Herrian dagoen gatazka areagotu besterik ez du egiten. Jardueren etetea une politiko gordin batean eman da. PSOEk politikoki bultzatzen duen ekimena da eta epaileek jantzi juridikoa ematen diote. Erabaki horren garrantziaz eta larritasunaz jabetu behar dugu. Hori justu gertatzen da gatazkaren konponbiderako alternatiba politiko bat mahai gainean dugunean: Marko Demokratikoaren alternatiba.
Azken gertaera eta erabakiekin, herri honen independentzia nahia zapuztu nahi dute. Baina, ez gaituzte ixilduko. Ez horixe! Gure herria nazioa bat da eta estatu independiente izateko erabakitzeko eskubidea du. Gure eskubideen aldeko aldarrikapena egiteko garaia da!
EUSKAL HERRIA AURRERA, DENOK KALERA!!
Arrantza sektoreari buruzko mahai ingurua
Datorren asteartean, otsailaren 12an, arratsaldeko 18:30ean Orioko Kultur Etxean "Arrantza sektoreari buruzko" mahai ingurua izango da. Mahai horretan Orioko Arrantzale Kofradiko Lehendakaria Santi Peirok eta LABeko arrantza arloko ordezkari Leo Belaustegik hartuko dute parte.
Arrantza sektorea egoera larrian dago aspalditik, baina sektore horretan lanean jarduten duten eragile guztien iritzia plazaratzea eta egon daitezkeen konponbide alternatiboak eztabaidatzea interesgarria da. Horregatik, oriotar guztiei ekitaldi honetan parte hartzeko gonbita luzatzen diegu.
Orioko EAE-ANV udal taldearen zinegotziek hartutako konpromisoa berretsi dute
Joan den larunbatean, otsailaren 2an, Orioko herriko plazan Orioko EAE-ANV udal taldeko zinegotziek ekitaldi politikoa antolatu zuten. Bertan, EAE-ANV alderdiak jasaten dituen oztopo juridiko-politikoak eta ilegalizazio mehatxua salatzeaz gain, Oriorekiko duten konpromisoa berretsi zuten zinegotziek eta herriarentzat lanean jarraituko dutela gehitu zuten. 80 pertsona inguruk hartu zuten parte eta ekitaldia arazorik gabe ospatu zen.
