Hemen zaude: Hasiera Blogak Orioko EAE-ANV udal-taldea Artxiboa 2008 February 14 EAE-ANVren jarduera etetea erabaki du Audientzia Nazionalak
Dokumentu Akzioak

Orioko EAE-ANV udal-taldea

EAE-ANVren jarduera etetea erabaki du Audientzia Nazionalak

Otsailaren 5. Egun krudela.

EAE-ANVren eta EHAKren jarduera politikoa 3 urtez etetea erabaki du Espainiako Audientzia Nazionak: ekintza publiko guztiak galaraziz eta Madrilgo Hauteskundeetan parte hartzeko debekua ezarriz. Horrez gain, EAE-ANVko 3 militanteei egozpen penala inposatu die.

Erabaki judizial horrek Euskal Herrian dagoen gatazka areagotu besterik ez du egiten. Jardueren etetea une politiko gordin batean eman da. PSOEk politikoki bultzatzen duen ekimena da eta epaileek jantzi juridikoa ematen diote. Erabaki horren garrantziaz eta larritasunaz jabetu behar dugu. Hori justu gertatzen da gatazkaren konponbiderako alternatiba politiko bat mahai gainean dugunean: Marko Demokratikoaren alternatiba.

Azken gertaera eta erabakiekin, herri honen independentzia nahia zapuztu nahi dute. Baina, ez gaituzte ixilduko. Ez horixe! Gure herria nazioa bat da eta estatu independiente izateko erabakitzeko eskubidea du.  Gure eskubideen aldeko aldarrikapena egiteko garaia da!

EUSKAL HERRIA AURRERA, DENOK KALERA!!

Orioko EAE-ANV udal taldea 2008/02/14

Pikabea

Txelis — 2008/02/22 15:09
http://www.20minutos.es/noticia/352976/0/txelis/pikabea/eta/

Pikabea

Txelis — 2008/02/22 20:02
Jose Luis Alvarez Santacristina Txelis eta Kepa Pikabea Ugalde ETAko buruzagi ohiek idatzi batean adierazi dutenez, "estrategia politiko armatuak ez du Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoari zentzuzko irtenbiderik eskainiko". Are, euren iritzian, borroka armatua "abertzaleen batasunerako oztopoa" da. Egungo ETAren zuzendaritza kritikatu dute, gainera, Alvarezek eta Pikabeak, azken su-etena hausteko "presoen gehiengoaren iritzia" kontuan hartu ez zutelako. Noticias taldeko egunkariek gaur kaleratu duten gutunean, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) joan den igandean kaleratutako oharrari erantzun diote bi presoek. EPPK-k orduan iragarri zuenez, biak ala biak kolektibotik kanporatuak izan ziren "Espainiako Gobernuak euskal preso politikoak banatzeko abiatutako estrategiarekin bat egin dutelako". ETAko bi buruzagi ohiek euren agirian iragarri dutenez, azaroan jakinarazi zioten EPPKri kolektiboaren parte ez zirela. "Estrategia politiko armatuaren" kontrako jarrera agertu dute biek, "hainbat urteko gogoetaren ondorio" gisa. Argudiatu dutenez, borroka armatuak ez dio gatazka politikoari "irtenbiderik eskainiko" eta "abertzalearen arteko batasunerako oztopo bilakatu" da. Diotenez, borroka armatuak "Euskal Herriaren etsaiei" bakarrik egin die mesede. Gutunean defendatu dutenez, euskal herritar gehienek, tartean ezker abertzaleko kideek, borroka armatuaren kontrako jarrera dute eta, horren ildoan, ezker abertzaleko erreferente politiko "kualifikatuak" aipatu dituzte: "Ozenki aldarrikatzen ari dira, oso aspalditik gainera, gatazka gizartiartu eta humanizatu egin behar dela eta, hartara, parametro politiko hutsetan kokarazi behar da". Azkenik, ETAren egungo zuzendaritzari azken su-etena hausteko "presoen gehiengoaren iritzia" kontuan ez hartzea egotzi dio.

Nobedadea

ANV — 2008/03/01 00:06
Hara ba, ez Araba. Berriya dugu ba berri hau. Nobedadea ezta ????? El grupo municipal de ANV de Derio ha emitido un comunicado en el que expresa su "más contundente rechazo" al atentado y transmite su solidaridad al PSE "como con todos sus militantes y todos los vecinos afectados" por la explosión. Sostiene que "este tipo de actos violentos no conducen a nada" y "lo único que consiguen" es un "alargamiento del sufrimiento" y "dificultan una resolución al conflicto que vivimos en Euskal Herria". Además, solicita "tanto a la organización ETA como a los gobiernos español y francés que den los pasos necesarios para poner fin a todas las acciones represivas y violentas".

Nobedadea-2

EAE-ANV — 2008/03/01 00:16
Bart gaueko ETAren atentatua arbuiatu du Derioko EAE-ANVren udal taldeak ETAk Derion (Bizkaia) PSE-EEren kontra egindako atentatua arbuiatu du Derioko EAE-ANVren udal taldeak. "Era honetako indarkeria ekintzek ez dute inora eramaten. Sufrimendua luzatu eta Euskal Herrian bizi den gatazka konpontzea zaildu baino ez dute egiten". Oharrean, Derioko EAE-ANVren udal taldeak dei egiten die ETAri eta Frantziako eta Espainiako gobernuei "errepresio eta indarkeria ekintza guztiak" amaitzeko. Era berean, elkartasuna adierazi diete Derioko PSE-EEri eta atentatuan kaltetutako herritarrei.

Nobedadea-3

EAE-ANV — 2008/03/01 00:18
ANV de Derio muestra su "contundente rechazo" al atentado y se solidariza con el PSE El grupo municipal de ANV de Derio ha expresado hoy su "más contundente rechazo" al atentado perpetrado esta madrugada contra la sede del PSE-EE en Derio y ha transmitido su solidaridad tanto a este partido "como con todos sus militantes y todos los vecinos afectados" por la explosión. Efe Bilbao A través de un comunicado, el grupo municipal de ANV ha remarcado que "este tipo de actos violentos no conducen a nada" y "lo único que consiguen" es un "alargamiento del sufrimiento" y "dificultan una resolución al conflicto que vivimos en Euskal Herria". La formación, que cuenta con un concejal en Derio que hoy no ha asistido al pleno del ayuntamiento en el que los demás grupos municipales han condenado el atentado, ha solicitado "tanto a la organización ETA como a los gobiernos español y francés que den los pasos necesarios para poner fin a todas las acciones represivas y violentas". ANV de Derio ha remarcado su "compromiso para seguir trabajando para que todas las personas y sensibilidades políticas que conformamos este municipio puedan expresarse y actuar sin ningún tipo de coacción ni amenaza, y entre todos", ha añadido la formación abertzale, "caminar hacia una solución democrática".

Nobedadea-4

EAE-ANV — 2008/03/01 00:22
EAE-ANV, Nobedadea-4 El edil de ANV en Derio muestra su "contundente rechazo" al atentado porque la violencia "no conduce a nada" El concejal abertzale ha afirmado que no acudió al pleno de condena celebrado en el Ayuntamiento, porque no fue "avisado" El concejal de ANV en Derio, Jon Ruiz, ha hecho público hoy un comunicado en el que muestra su "contundente rechazo" al atentado contra la Casa del Pueblo de esta localidad vizcaína, "porque este tipo de actos violentos no conducen a nada", según ha informado la radio pública vasca. En su nota, el edil hace un llamamiento a ETA y a los estados español y francés para den "los pasos necesarios" que conduzcan al fin de la violencia, y se solidariza con el PSE-EE de Derio y sus militantes y con todos los vecinos afectados por la bomba. Por otra parte, el concejal abertzale ha señalado que no acudió al pleno de condena celebrado en el Ayuntamiento de Derio, porque no fue "avisado".

Nobedadea-5

EAE-ANV — 2008/03/01 00:43
EL PAIS. El grupo municipal de ANV de Derio (Vizcaya) ha expresado hoy su "más contundente rechazo" al atentado perpetrado A través de un comunicado, el grupo municipal de ANV ha remarcado que "este tipo de actos violentos no conducen a nada" y "lo único que consiguen" es un "alargamiento del sufrimiento" y "dificultan una resolución al conflicto que vivimos en Euskal Herria". La formación, que cuenta con un concejal en Derio que hoy no ha asistido al pleno del ayuntamiento en el que los demás grupos municipales han condenado el atentado, ha solicitado "tanto a la organización ETA como a los gobiernos español y francés que den los pasos necesarios para poner fin a todas las acciones represivas y violentas".

Nobedadea-6

EAE-ANV — 2008/03/01 00:46
LA RAZON. ANV de Derio muestra su «contundente rechazo» al atentado y se solidariza con el PSE El grupo municipal de ANV de Derio ha expresado hoy su «más contundente rechazo» al atentado perpetrado esta madrugada contra la sede del PSE-EE en Derio (Vizcaya) y ha transmitido su solidaridad tanto a este partido «como con todos sus militantes y todos los vecinos afectados» por la explosión. A través de un comunicado, el grupo municipal de ANV ha remarcado que «este tipo de actos violentos no conducen a nada» y «lo único que consiguen» es un «alargamiento del sufrimiento» y «dificultan una resolución al conflicto que vivimos en Euskal Herria». La formación, que cuenta con un concejal en Derio que hoy no ha asistido al pleno del ayuntamiento en el que los demás grupos municipales han condenado el atentado, ha solicitado «tanto a la organización ETA como a los gobiernos español y francés que den los pasos necesarios para poner fin a todas las acciones represivas y violentas». ANV de Derio ha remarcado su «compromiso para seguir trabajando para que todas las personas y sensibilidades políticas que conformamos este municipio puedan expresarse y actuar sin ningún tipo de coacción ni amenaza, y entre todos», ha añadido la formación abertzale, «caminar hacia una solución democrática».

Nobedosuai

Hurrengoako — 2008/03/01 22:49
Hurrenako lana aurreatzeko, errexo da linkak jarri ta nahi dunak ikustia. Alde batetik ezta hainbeste leku hartzen ta bestetik ezta hain kargantia iten. Hoixe besteik enun esan nahi! Ondo izan!

ea ba zer diogun

nobedosua — 2008/03/02 00:08
Kargantia, bai arrazoia dek. Bainan hain "nobedosua" irudititu zitzaian albistea, ba bilatu nituen guztiak jartzea pentsatu nuen. Barkatu pelmada. Ala ere, ea ba zer esaten duten honi buruz Oriyoko EAE-ANV taldekoek. Ados daude, asko, gutxi, inolaz ere ez, zatika, hau da bidea, ez da bidea, .....

Orioko EAE-ANV-ren Iritzia

Ijito bat — 2008/03/02 11:45
Ni ere irrikitan nago gai honen inguruan orioko EAE-ANV-ren iritzia jakiteko.

Orioko EAE-ANV-ren Iritzia,noizko?

Ijito bi — 2008/03/03 09:01
Ni ere irrikitan nago gai honen inguruan orioko EAE-ANV-ren iritzia jakiteko.

noizko?

Peli — 2008/03/03 11:58
Baita ni ere

herritar bat

Ze iritzi ta ze ostia! — 2008/03/03 15:57
Iritzia? orain EAE-ANVren iritziaz galdezka? Gogoratu iritzia emateko ere suspentzioa ezarria dutela. Ustet bai EAE-ANVk, eta baita Ezker Abertzale osoak,garbi asko esan izan dutela indarkeri guztiyakin bukatu behar dela. Idarkeri guztiyakin, baita E.T.A-renakin ere. Zuek zarete, eta gainontzeko alderdi politikoak dira alde bakarreko indarkeriya soilik ikusten dutenak. Eta modu batera edo bestera estatuaren gorputz errepresiboei (Ertzantza barne) bide ematen dietenak edozein barrabaskeri egiteko Ezker Abertzalearen kontra. Kontatu dituzue udatik ona izan diren atxilotuen zenbatekoa? Jakitun zarete atxilotu hauetako askori sofritu arazi dizkieten torturetaz? Badakizue hauetatik zenbat izan diren gartzeleratuak? Espaiñiako gobernuak Ezker Abertzaleak Loiolako prozesuan egin zion bake eskaintzari gerrarako estrategia hutsarekin erantzun zion eta bide horretan darrai. Bestalde, ze uste zenuten ba? Bide politikoak erabiliz ezin bada herri hau defendatu, ze beste bide gelditzen da ba?

Ertzantzak Falangistak babesten ditu.

Ze iritzi merezi du horrek? — 2008/03/03 16:28
Asteburu honetan, PNVko Balza jaunaren mutilek, espainiako falangistei bidea zabaldu diete herri honen aurka erasoan jarrai dezaten. Ertzantzak euskaldunak babestu beharrean falangistak babestu ditu, euskaldunen artean saurituak eraginez. Noren alde egingo eta falangisten alde, 36-ko gudan herri hau bonbardatu zutenen alde alegia. ETA ORAIN NON DA ZUEN IRITZIA?????

Ta non da ANVko iritzia,noizko?

Herritar bi — 2008/03/03 16:48
Lasaia hartzak motel.ta zure iritzia ANVkoa bada perfekto, biolentzia legitimoa dela aldarrikatzen ari zara. hala ere, hemen arazoa ez da legitimoa den edo ez baizik eta zuen taldeko kideek kondenatu egin dutela. arazoa ez duzu gurekin arazoa zure kideekin duzu. ta oarin Orioko ANVren erantzuna nahi degu, beste batzutan beren bloga ederki astintzen dute ta.zeri ari dira itxioten M10ai?

Iritzi nobedosua

EAE-ANV — 2008/03/03 16:54
Ezker abertzaletasunaren kartzelaratzea, ez dek nobedosua. Aspaldiko bide jakiñetik zijoak espaiñiako nazionalisten estrategia, hemengo hainbat partiduen babesarekin. Suntsitu independentismoa, dek beraien leloa. Eta Falangeari txalainak babesa ematea ere ez dek berriya, urtero zezkau Euskalherriyan honelako ekintzak. Bale, konforme, hau ez dek berriya. Hemen nobedadia,nobedosua, berriya, Derion EAE-ANVko zinegotziaren esanekin zagok. Hortaz eskatzen da iritzia, besterik ez motel.

denetariko pentsakerak egotia ezker abertzalian

ez dek ba olako nobedadia — 2008/03/03 20:10
Biolentzian erabilera estatuek legitimatzen ditek. Beraien eskubide bezala bakarrik onartzen bait ditek biolentzia. Etxera etortzean aldiz, hor ditugu PNV eta gobernua sostengatzen dituzten alderdiak, eta hauek ere biolentzia erabiltzen ditek komeni zaien modura. Edota bestela ezaidak ertzantzak nola lan egiten duen, larrosak banatuz eta kriterio justuenak erabiliz uneoro? Ala turnoko politikariaren agindu alderdikoiei men eginez? Bestalde ezker abertzalian beti egon duk pentsakera zabaleko jendia. Eta beti izan dituk borroka armatuaren inguruko iritzi ezberdinak. Hemen denok esaten diagu ez dela zilegi biolentziaren erabilera baina zaplasteko bat jasotzean ez ditek ezta apaizek ere jartzen beste mazaila. Beraz, nere iritziz bortizki erasotua den herriak bitarteko guztiak erabiliz defendatzeko eskubidea du.

pentsakera zabaleko jendia

Ijito bat — 2008/03/03 22:54
Arrazoi dek, ezker abertzalian beti egon duk pentsakera zabaleko jendia. Nobedadia jende aurrean horrelako adierazpenak egitea da, betiko diskurtsoa alde batera utzita. Eta orioko ANV-EAE-k blog hau panfleto soil gisa baino gehiago erabiltzeko asmoa badu, orain dauka aukera egokia erakusteko. Herritarrei entzun, eta erantzun.

panfletoa

Ijito bat — 2008/03/03 22:56
Eta erantzuna jaso aurretik, blog hauek guztiek erabiltzen dituztela panfleto gisa esango det (OKK gazte asambladak izan ezik).

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.