Hemen zaude: Hasiera Blogak Orioko EAE-ANV udal-taldea Artxiboa 2008 March 07 EAE-ANVKO UDAL TALDEAK ORIOKO HERRIARI
Dokumentu Akzioak

Orioko EAE-ANV udal-taldea

EAE-ANVKO UDAL TALDEAK ORIOKO HERRIARI

Lehengo asteartean ez-ohiko udalbatzarra izan zen Orioko udaletxean. Ez ohiko gaia, ez ohiko jendetza, baina zoritxarrez, ohiko EAJren jarrera. Jada, zinegotziok eta herritarrok normaltzat ematen baitugu Jon Redondo alkatearen jarrera.

Berriro ere, alkateak muzin egin zion herritarren deiadarrari eta aurrera eraman zituen bere eta EAJren asmo atzerakoiak. Zeren, benetan atzerakoitzat jotzen dugu astearteko Udalbatzarrean onartutako “Muntoko Plan Partziala.

Baina, jakina denez, EAJk gustuko ditu adreiluak eta ez hain gustuko, herria eta herritarren beharrak. Horren ondorio zuzena herritarrek asteartean jasan behar izan zutena: hitz egiteko eskubiderik gabe, beraien haserrea adierazteko gutxi eta gainera kontrolatuak.

Hala ere, desagixatu honetan EAJ ez zen bakarrik egon, izan zuen bai beste bi alderdien laguntza ere. Alde batetik, EAJren sustatzaile tinkoa bihurtu den EAko ordezkari Eugenio Cotado, eta beste aldetik, legealdi honetan EAJk aurkitu duen morroi zintzo eta leiala Jesus Rodriguez, PSOEko ordezkaria. Biak ala biak, EAJren interesekin bat eginda, eta herritarren interesen  aurka. Makina bat ikusteko jaio gara!

Hala eta guztiz ere, ez ziren gauzak horrela amaitu. Zeren udalbatzarra bukatu ondoren, gazte batzuk pankarta bat jarri nahi zutela-eta (zer delitu dago?), udaltzainekin eztabaidak izan ostean, azken hauek Ertzaintzari deitu zioten. Ertzainak etorri, etorri ziren (beltzak eta gerrarako prestaturik) eta  hainbat gazte eta bi zinegotzi identifikatu zituzten taberna batean. Hori egin ondoren, ezer gabe, alde egin zuten. Alkateak bazekien zer gertatzen ari zen, baina azaldu al zen? Ba, ez. Nola ba? Azken finean, gazte batzuk besterik ez ziren.

Hau da, hau dugu, Orioko alkatearen jarrera irekia, hurbila eta demokratikoa.

Alkatearen azken adierazpenei erantzunez.

Azken egunean plazaratutako prentsa oharrean,  gertatutakoa manipulatu eta gezur borobila bota du gure alkateak Udalaren izenean: “oriotar batzuren” eta udaltzainen artekoa tirabira eta hika-mika gogor bat besterik ez zen izan; eta inolaz ere ez ziren bi zauritu egon. Egia esan behar badugu, alkate horren jarrera tiranikoa udaltzaingoa bere esanetara eta bere nahi pertsonaletara eramaten ari da azken boladan, polizi pertsonala balitz bezala eta ez herrikoia. Ondorioz, oharrean dioenez, udalbatzarrean gertatutakoa berriro ez gertatzeko behar diren neurriak jarriko ditu. Zein neurri? Polizia gehiago? Ateak gehiago itxi herriari? Noren izenean? Udala ez da alkatearena bakarrik, alkatea bera, soilik,  ez da Udala. Aginte gosea bururaino igo zaiola eta gerente prepotente bezala (udala enpresa pribatua balitz bezala) jokatzen duela uste dugu. Hori ez da bidea, horrelako jarrerarekin herrian dagoen egoneza eta haserrea areagotzea besterik ez du lortuko. Errespetua aldarrikatu beraientzat (EAJrentzat eta beste zinegotzi laguntzaileentzat) eta herriari zor zaiona ahaztu. Argi dago noren interesak kudeatzen dituten eta hauek guztiak herri honen aurkakoak dira. Eta gero guri azalpenak eskatuko dizkigute! Eta gero, gure bozka eskatuko digute!

 

Orioko EAE-ANV udal taldea 2008/03/07

xxxxxxx!

herritarra — 2008/03/07 21:35
Alkateak udaltzainak erabiltzen homen ditu, bere polizia pertsonal bezala, diozute zuek..... Zuen bide berdina jarraituz, ez al dituzue zuek ANV k, gazteak erabiltzen zuen erara? Ze elkarteratzerako komunikatua karkarak dionez zuek emandakoa idatzi zuten. Eta gazteak diote hori ez zela izan pentsatua zeukaten lema... Hemen nor dabil nor manejatzen?

EZ!!!

Eñaut Martí — 2008/03/07 21:47
1) ANV-k bere laguntza eskeini zuen eta guk onartu genuen, beraiek, baimenak eskatzeko eskeini ziren, eta guk, ezin genuenez eskatu, denborarik ez genuelako inork, baimena onartu besterik ez genuen egin. 2) Gazte asanblada apolitikoa da, bakoitzak ikusiko du zeinen alde dagoen, ANV, PSOE, PP... nahi duena! Askatasuna dago. Eta mesedez, horrelako komentariorik ez, ni pertsonalki ez baitnago ANV-ren alde, eta ez dut beldurrik hori esateko, baino bai eskertzen diodala eman izan diguten laguntza guztia, nahiago nuke PNV-k hori egingo baluke, pankartak kentzen egon beharrean.

muzin zuri ere...

mikel aranzabal — 2008/03/07 22:08
erabat ados nago eñautekin. gazte asanblada apolitikoa da eta ez du EAErekin inongo loturarik. ni ezkerrekoa eta abertzalea naiz, eta ez EAEkoa. ekintza sozio-kultural gehiago eta politika gutxiago.

arrazoi

pana — 2008/03/07 23:18
amorrua ematen didan gauzetako bat horixe da... ANVrekin ez dugu inongo erlaziorik eñautek esan bezala apolitikoak baikara. gainera uste dut apolitikotasun hau praktikan jartzen dugula, inori ez baitiogu ez hitza ezta ere negoziatzeko aukera ukatu. bide batez eskerrak ANV ri orain arte gurekin izaten ari diren jarrera positiboagatik.

EAE-ANV-ri galdera

Ijito bat — 2008/03/07 23:29
Beste blog eta berrietan jarri dut, baina hemen errepikatuko dut. Jakin nahiko nuke nork bidali duen Karkarak lehenik argitaratu duen deialdia, eta EAE-ANV bat datorren bertan zioenarekin (zehazki honekin: "adierazpen askatasuna, errepresiorik ez lemapean, pasa den asteartean udaltzaingoak eta ertzaintzak erakutsitako jokabidea salatzeko."). Espero det OKK-k bezela erantzungo dezutela.

Gaitsezpenik ez?

Oriyotarra — 2008/03/09 19:28
ETA-ren azken atentatuak pertsona bat akatu du. Ez al du ANV-k gertaera nazkagarri honen aurrean ezer esan behar? Edota berriro ere ikusi behar dugu ETA-k akatzen duenean ezker abertzaleak nola amen eta ixo nola egiten duen? Gaztelaniaz "quien calla otorga" esaten zaiok honi...

oriyotarrai

herritar1 — 2008/03/10 21:20
Barkatu baño zuk esan bezela ETA-ren atentatuak akatu du pertsona bat eta ez ANV-k asike ez hasi hemen ANV ta ETA nastutzen,hemen baten batek zeoze esanberbau oi ETA da ta utzi ANV-koi pake paken.

herritar1-i

Oriyotarra — 2008/03/11 22:13
Barkatu ezak hik, baina guztiok zaukagu zer esan ETA-k norbait akatzen diken bakoitzean. Ez al du ba ANV-k presoen egoera salatzeko ekimenetan gainontzeko alderdiak biltzeko saiakerak egiten? Gainontzeko alderdiek ez dituzte presoak kartzelan zartzen... Hire logika ilogikoa hemen daukak/n bueltan. Badakik/n hik ere ANV-k ETA-ren terrorismo zentzugabe eta basatiaren gainean zeresana baduela. Txintxo ibili ta Aupa Orio!

oriyotarrai berrize

herritar1 — 2008/03/11 22:36
Gañontzeko alderdiek ez dituztela presoak kartzela sartzen???nik dakitela ibarretxe ta zapateron politikak sartzeitue presok kartzela, hemen oantxe danak dia terroristak ta eztao gauza askoik inberrik jendia kartzelan sartzeko,ikusi besteik eztao zenbat gazte jende sartuituen kartzela, 18/98 sumariyuan daon jende pilla, mahai nazionalen eotegatik ikeragarrizko kondenan zai...oi da pnv,psoe ta pp-n politika, hoyek haidia eukal herriko gazteriya kartzela sartzen.

Txintxo ibili ta Aupa Orio!-ri.

Zeresana. — 2008/03/12 16:23
Nonbait ahaztu egin zaik nork diseiñatu zuen dispertsio politika, bai bai, PNV-k bere garaian. Eta guk erabaki politiko horren hondorioz hilotzak zeuzkeagu gaur egun gure etxeetan oraindik ere. Zenbat adierazpen egin dituzue zuek? Zenbat malko isuri dituzue zuek? Bai, ETAk pertsona bat hil du, eta gixarajoa bera, baina zenbat hilketa bultsatu dituzte PSOE eta PNVren erabaki eta aginduek azken urte hauetan? eta ETA treguan egon den garaian? Ongi kontatu ezkero hilotz gehiago dira ezker abertzalearen baitan ETAren jarduerak sortutakoak baiño. Beraz nor da terrorista? nor da benetako hiltzailea? Zuek, PNVkook, ahoa betetzen duzue giza eskubideetaz hitzegiten, bakeaz hitzegiten, herriaz hitzegiten, baiña ederto bizi zarete zuen batzokietan zuen poliziaren zaintzapean. Akomodatuak zuek, ez dezute nahi benetan ezer aldatzerik, interes gehiegi dituzte zuen buruzagiek eta. Ah, eta bukatzeko, jakizu 1500 km baiño gehixeago egin behar ditudala errepidez asteburuan lagun bat ikusteko, espero dut zure alderdiak hartutako erabakiak ez nauela hilko.

Zu gehiago

Zain — 2008/03/12 18:04
Zu gehiago! Ez zu gehiago! Ba zu oraindik eta geyo! Ezetz, zu geyo...

Arrasate

EAE-ANV-k — 2008/03/12 21:14
http://www.gara.net/azkenak/03/67128/es/EAE-ANV-afirma-que-trabajara-firmemente-para-superar-conflicto-consecuencias

Arrasate-2

EAE-ANV-k — 2008/03/12 21:18
Arrasateko ANV: "Gaitzespena ez da irtenbidea". Inocencia Galparsoro alkateak "mina eta tristura" agertu ditu Isaias Carrascoren hilketaren aurrean. Baina azaldu duenez, gaitzespen eskaerarekin "ez da gatazka politikoaren sustraira jo nahi". Arrasateko ANVren udal-taldeak "mina eta tristura" agertu du Isaias Carrasco PSE-EEren zinegotzi ohiaren hilketaren aurrean. "Oso ekintza larria" izan zela azaldu du, baina "alde baten gaitzespena" ez dela "arazoaren irtenbidea" ohartarazi du. Inocencia Galparsoro Arrasateko alkateak agiri bat irakurri du gaur arratsaldean ANVren gainerako zinegotziekin batera. PSE-EEren zinegotzi ohiaren senide eta gertukoei "elkartasuna eta dolumina" eman ostean, azaldu du bere alderdiari iragan ostiraleko atentatua gaitzesteko egiten zaion "exijentziak" bere kriminalizazioa eta "jokoz kanpo" uztea soilik bilatzen duela. Galparsororen esanetan, "ez da gatazka politiko eta armatuaren sustraietara jo nahi", "gaur, inoiz baino gehiago, sustraietara jotzea beharrezkoa denean". EB-Zutikek udal-gobernua uzteko hartu duen erabakia errespetatu bai, baina ez duela ulertzen adierazi du. Gainera, gobernua osatzeko akordioa osatu zutenean "gatazkaren inguruan egiten genuen irakurketa bera" egiten jarraitzen dutela esan du. Atentatua gertatu zenetik, ANVren zinegotziak ospitalera bertaratu zirela , baina kaleratuak izan zirela gaineratu du Galparsorok.

zeresanari

herritarra — 2008/03/12 22:19
Zuk diozu 1500km egin behar dituzula espetxean duzun lagun bat ikusteko. Zuk esan duzu IKUSTEKO. Beste batuk bere sendia eta lagunak gertuago dauzka, KATXIÑAZPIN eta horie ezin zaie ikusi. Hori da hori diferentzi galanta. Besterik gabe!!!!

Denok ditugu hildakoak.

Edota batzuk bakarrik hartu behar dituzue kontuan? — 2008/03/12 23:57
Herri honetan denok ditugu bortizki eraildako senideak, ez ahaztu!!!. Eta diferentzia nabarmenena da guk gureei ezin diegula negarrik egin, ze memoriatik ere ezabatu egin nahi dizkigute, terroristak zirela, terroristen lagun zirela, etzutela kondenatzen... beti dago arrazoiren bat. Zuek aldiz estatu oso bat duzue losintxa emateko prest, sofrimendua errentabilizatzeko prest, omenaldiak ordaintzeko prest... pentsa Melinton Manzanaz izena zuen torturatzailea ere omendu zutela orain dela gutxi. Baiña ala ere, bai nik, eta bai gartzeletan edo ta ihesean daudenak ere, badakigu akordioa eta erabakitzen denarekiko errespetua dela herri honen etorkizuna bermatuko duena. Aldiz zuei losintxa ematen dizueten horiek horretarako prest al daude? orainartean ez dute olakorik erakutsi.

Arrazoi

herritar1 — 2008/03/13 14:55
Hemen emateu batzun hildakok inportantzi geyo dakaela bestenak baño. Karreteratan beayen launai eo familiarrain bixitatzen hildianak aztu iteia ta aber hoyei zeñek emateyen babexa, zuek bai bizi españa osua laguntzeko prest. Eta torturan bizi dian preso hoyei?zeñek laguntzeye, errexena beste aldea beiratzia, holaxe bizi zeate zuek, gustoa gustoa patrikak besten kontua betetzen

Arrazoi?

Zain — 2008/03/13 15:06
"Holaxe bizi zeate zuek" esaten dek. Zuek? ze zuek? ANV-ren aldekoak ez diren guztiak? Politikari guztiez nazka nazka eginda gaudenak ere hor sartzen al gaituzue? Nik ere orain edozein alderdiren alde ateratzen zaretenak poltsa berean sartuko zaituztet, eta zera esaten dizuet: Autokritika egiten ikasten ez dezuten bitartean GUZTIOK, joku politikoan zabiltzatenak eta ez gabiltzanak, jai dugu. Oraindik ikusteko nago zein alderdi izango den berea alde batera utzi eta pauso ausart bat aurrera emango duena, besteei errua bota beharrean.

ezta ola

herritar1 — 2008/03/13 23:15
Aber barkaukoiazu molestaubaizut, politikari guztiez nazka nazka inda zaudetenai errespetau iteizuet ta autokritikan asunto horrekin arrazoyik etzaizu falta, hemen danok iteitugu gauzak gaxki. "zuek" esatetenen agintian dauden politikariez ainaiz, gu danon diruakin aberasten dianataz.Esan nahinuna da biktimak biktimak diala, bai dispersiyuagatik sufritzeuen familik, presok eta baitare ETA-k akatzeitunak eta elukela bereizketaik eonber biktima batzutik besteta ta eztaola eskubideik batzuk babexa jasotzia ta bestek ez.

Goatzen Anjel Berruetaz ????

Memoriatik ezabatu digute. — 2008/03/14 00:45
Biktimetaz hizketan gabiltzan honetan, ejenplu praktiko batetaz goatu naiz. Argi ikusi dezagun denok nola maila ezberdiñeko biktiman dauden, edo boterean dauden politikariek sortzen dituzten. Denok ikusiko genitun telebistan M 11-ko Madrileko atentatuetan hildakoen omenezko ekitaldiak. Iñork ikusi al du M 13-an polizia espaiñol batek tiros bere okindegian lanean hari zela hil zuen okin nafarraren omenaldiko irudirik? Polizia hark okin hori hil zuen bi preso politikoren aita zelako, eta politikariek, nazionalista espaiñol zein euskal autonomistek, jo puntua ezker abertzalearen baitan jarri zutelako egun haietan. Eta guzti hori jakiñaren gaiñean gezurra esanez. Eta bai biktima guztiak berdinak izan behar lukete, baiña zoritxarrez badirudi batzuk ez direla eziztitzen. Eta hori Madrileko gobernuak zein Erkidego Autonomoko gobernuak bultzatzen dituzten hildo politiko zekenen hondorioak dira. Ikusi nahi duenak milaka adibide ditu.

apolitikoa?

apolitikoa? — 2008/04/04 20:39
nire iritzi xumean jendeak politikaren esanahia ez du oso ondo ulertzen. eta, beraz, ezta apolitiko hitzarena ere. politikak hiria antolatzeko modua esan nahi du. eta politika ez da EAE, EA, EAJ, PP, ARALAR... baakrrik? gazte asanbladarekin askotan ados banago ere, gazte asanbladak nola esan dezake apolitikoa dela? gazte asanblada, gazteen asanblada eta bilkura bat sortzea politika da. eta zer du politika egiteak txarretik?

apolitikoari

pana — 2008/04/05 09:09
apolitikotasuna hitzarekin bakoitzak bere politika propioa duela esan nahi dugu, eta batez ere taldeak ez duela politika konkretu bat jarraitzen. aniztasunaren aldekoak gara. agian ez gara zu bezain jakitunak izango eta gure lexiko maila zureaz oso azpikoa izango da. baina uste dut, hala ere, kontzeptuak argi ditugula, ez beste askok bezala...

podiuma

ei — 2008/04/07 21:53
Iepa, podiumerako azafatan bila omen dabiltza, ea nor animatzen den, animo!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.