Hemen zaude: Hasiera Blogak Orioko EAE-ANV udal-taldea Artxiboa 2008 April 07 Euskal Herriko IV. jardunaldi feministari buruzko hitzaldia
Dokumentu Akzioak

Orioko EAE-ANV udal-taldea

Euskal Herriko IV. jardunaldi feministari buruzko hitzaldia

Euskal Herriko Koordinadora Feministak  IV. Jardunaldi Feministak antolatu ditu apirilaren 12 eta 13rako. Euskal Herriko Unibertsitateko Nautika Fakultatean izango dira, Portugalete eta Santurtziren arteko mugan.

Aurtengo jardunaldietan landuko diren ildoak honako hauek izango dira:

1. Emakumeok herrian eta munduan.

2. Emakumeok indarkeri sexistari aurre eginez.

3. Emakumeok, gure identitateak eta gure gorputz instumituak.

Bilgune Feministak, EAE-ANVko udal taldearekin batera,  jardunaldi horiei buruz informazioa zabaltzeko asmoz, hitzaldia antolatu du, datorren asteazkenean, apirilaren 9an, arratsaldeko 7etan Orioko Udal Aretoan (goiko bilera gela). Interesatuta dauden emakume zein gizon guztiei, bertan parte hartzeko gonbita luzatzen diegu.

Informazio gehiago: www.jardunaldifeministak.org

 

Orioko EAE-ANV udal taldea 2008/04/07
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.