Hemen zaude: Hasiera Blogak Orioko Ezker Abertzale udaltaldea Artxiboa 2008 April 17 7 Gazte oriotar auziperatuak
Dokumentu Akzioak

Orioko Ezker Abertzale udaltaldea

7 Gazte oriotar auziperatuak

Izenburuak dioen bezala, horixe dugu, martxoaren 4ko Udalbatzan, gazte batzuk eta udaltzainek izandako tirabiren azken ondorioa. Zazpi gazte hauek Donostiako epaitegian aurkeztu beharko dute apirilaren 23an, udaltzainek berek egindako salaketaren ondorioz.

Udaltzainen errua da, edo Jon Redondo alkatearen agindu baztertzailea eta adierazpen askatasunaren aurkako aginduari jaramonik ez egitearen ondorio bat? Hori baita agindu horren funtsa.

Guzti honen helburua Muntoko gaia (baita herriari iruzur egitea ere) ahalik eta isilen joan zedin zen. Eta horretarako eman zuen agindua. Gazteek ez zuten onartu eta espero zena gertatu zen.

Hala eta guztiz ere, garbi adierazten dugu 7 horietatik batzu ez zirela iskanbila horretan zain. Hor dago bideokamera, baina, zer kasualitate! Egun horretan ez omen zuen funtzionatzen. Non geratzen da udaltzaingoaren sinesgarritasuna?

Gu saiatu ginen gaurko egoera hau ekiditen, gauzak aurrera joan ez daitezen eta bilera bat bultzatu genuen horretarako, alderdi guztiak, udaltzainak eta gazteak gonbidatuz. Bilera horretan bere borondate ona erakutsi zuen bakarrak gazte taldea izan zen. Horren lekuko izan zen martxoaren 31ko udalbatzarrean OKK gazte asanbladak aurkeztu zuen mozioa. Bertan, autokritika bat egiten zuten eta, aldi berean, berdina eskatzen zioten alkateari. Mahaian geratu zen eskaera hau:

5 bozka alde ( 3 EAE-ANV + 2 EB/ARALAR)

                                   5 bozka aurka ( 4 PNV + 1 PSOE)

                                   1 abstentzioa ( EA)

Bigarren eskaera bat ere izan zen: epaiketa honek ekarriko dituen gastuen kargu Udala egin dadila. Hemen ere berdin, bost alde, bost aurka eta EAren abstentzioa.

Azpimarragarria da nola, bai PSOEko ordezkariak eta bai EAko ordezkariak, berriro ere, bere morroi PNVri amen egin dioten. Jakin, badakigu PNVk PSOEri zer eskaini zion: liberazioa eta diru ordaina; baina… Eugenio Cotadori, EAko ordezkariari zer?

Hala eta guztiz, eta alkateak gertakizunaren hurrengo egunean, Hitzan egindako adierazpenen arabera, bera jotzen dugu Udalbatzan gertatutakoaren arduradun nagusi eta erantzule zuzentzat. Bere ankerkeriaren ondorioak jasaten ari dira 7 gazte oriotarrak.

“Aupa Orio!”esaten duzunean, zer Orioz ari zara?

Guk, oriotarrak( pertsonak) ditugu gogoko eta ez zuk/ zuek bezala etxeak, eraikuntzak eta adreiluak.

Orioko herriari adierazi nahi diogu, gertaera hauen harira, EAE-ANV udal taldeak udaltzainekin bilera bat eskatu genuela. Hilabete igaro ondoren, ez dugu haien berririk.

Gure borondatea auzi hau bideratzea da, eta horretarako lanean jarraituko dugu eragile guztiekin, gauzak behar den bezala argitu arte, horrelakorik berriz gerta ez dadin.

Bukatzeko, GURE  ELKARTASUNIK beroena Orioko gazte asanblada eta bertako kide diren 7 auzipetuei. Azken hauek apirilaren 23an, eguerdiko 12:00etan, Donostiko Epaitegian aurkeztu behar dira. Animo guztiei, ea laster arazo larri hau denon artean konpontzen dugu!

 

 

Orioko EAE-ANV udal taldea 2008/04/17

Egi zatia ez da egi osoa.

Zain — 2008/04/17 17:28
Egia izango da PSE-ko zinegotziak soldata jasotzen duela, eta ez naiz sartzen hori zilegi den ala ez juzkatzen. Baina hori esan ondoren, argitu ezak beste zinegotzi batzuek ere jasotzen dutela soldata. Tartean blog hau idazten duten taldekoak ere bai. Edo guztiak dira "azkarrak", edo batere ez.

Hau zilegi da? Karkarari zuzendua

Zain — 2008/04/17 17:34
Karkarak erantzunak moderatu egiten ditu ahal duen neurrian. Blogetako iritzi artikuluetan ordea edozer gauza argitaratu daiteke? "Jakin, badakigu PNVk PSOEri zer eskaini zion: liberazioa eta diru ordaina; baina… Eugenio Cotadori, EAko ordezkariari zer?" Honelako esaldiak zilegiak dira? Dana libre?

Muxutruk

Patxi — 2008/04/17 17:37
PSE-ko zinegotziak soldata jasotzea (udaletxetik) gaizki iruditzen, eta beste partidutako zinegotziek soldata hori kobratzea ondo iruditzen? Udaletxera muxutruk jun beharko litzatekeela esaten zuen zinegozi batek (pleno batean esan zuen)ere jasotzen du bere partea, horri zer esango zenioke? Neri gauza pare bat okurritzen zaizkit... alkateak jarritako sujerentzi buzoia erabili beharko gauza pare hori espresatzeko, bazpare igual karkarak mezua ezabatuko dit eta...

muxutruk ii

mikel aranzabal — 2008/04/17 19:15
egiten dutena eginda, bereizketarik gabe, denek lan egin beharko lukete muxutruk. edo etxean geratuta ere berdin, agian, ez baitugu antzemango. utzi ditzatela partidukeriak eta hasi daitezela herritarrongan gehiago pentsatzen, merezi dugu-eta (hau ere bereizketarik gabe, noski).

Arroxa kolorekoa

Ane — 2008/04/18 08:56
"Alkateak jarritako sujerentzi buzoia erabili beharko gauza pare hori espresatzeko, bazpare igual karkarak mezua ezabatuko dit eta..." Patxik esana. Web gune hontan arauak argi daude: ez da irainik onartuko eta ezingo da norbait izen-abizenez aipatu ezizen batez sinatuta. Hori betetzen ez duenak, ez du lekurik. Ez dago besterik. Eta alde eta pentsakera guztietako iritziak ari dira borratzen (gogoratu), arau horiek betetzen ez badituzte. Baina, zuek kexatzeko gogoa duzue eta alperrik da. Eta alkatearen sujerentzi buzoiarenak grazia ematen dit. Nik eta beste zenbaitek Orioko Plazarik etxean ez genuela jaso nahi idatzi genuen buzoi horretara botatako orri batean. Eta ordainetan, alkateak mezua bidali digu, esanez berak berdin berdin botako duela "aldizkari" hori gure buzoietan. Hartzak erorrek Patxi, alkatearen sujerentzia justizia egiteko.

Ane...

Patxi — 2008/04/18 09:50
Barkatuko didazu Ane, baiña karkararen arauak... en fin... arauak aplikatzeko garaian uste dut ez dabiltzala oso txukun (nere iritzi pertsonala da eta nahi duzun guztia esan dezakezu, ez duzu aldatuko. Azken hilabete hauetan karkara.com eta karkara aldizkariari egiñiko jarraipena eta gero sortutako iritzia da). Eta pozten naiz buzoiarenak grazia egin badizu, baiño are gehiago pozten nau jakiteak sujerentzi horiek irakurriak izaten direla eta erantzuna eta guzti jaso duzula, orain bai benetan probatu beharko dudala buzoiaren metodoa. Beste gauzatxo bat, buzoiaren helburua zure iritzia entzutea da, hori lortu duzu, entzuna eta erantzuna izan zara. Lastima erantzuna ez izatea zure gustokoa...

Patxik arrazoi, Ane

mikel — 2008/04/18 10:12
Patxik arrazoi du Karkarakoak oso txukun ez dabiltzala esatean. Bestela, erreparatu azken urteko Karkarei, berak egin duen bezela. Elkarrizketatuak: Hitzakoak, Txurrumuskikoak, Gorka Ugarte sukaldaria (Arrutinekoa), Gazte asanblada, Pako Arruabarrena idazlea, Iñigo Perona, Nerea Lopetegi kooperantea, DJ Illarras, Mister Gipuzkoa, Arantxa Satrustegi lorezaina, Herri kirol taldea, Orbea taldeko marketin zuzendaria, Loterietako Tere Jesus Carrera, Klakariko Miren Zinkunegi, Farmaziako Urrategi, Inmobiliariako Ima, Salatxo abesbazako zuzendaria, Futboleko neskak, Kepa Junkera, Esnal anaiak… Sospetxosoa, ezta? Eta ez gaitezen iritzi artikuloei begira hasi: Jon Redondo, Aiora Larrañaga, Mikel Izquierdo, Txurrumuski, Unai Manterola apaiza, Onetsine Arrizabalaga, Eider Salegi, Iñaki Zaldua, Fernando Ortiz de Guinea, Muntoko planari buruz aderdi guztiei orri bana… Ez dabiltza oso txukun, ez. Aniztasun gehiegi, ezta Patxi?

Mezu ezabatuak

Karkara — 2008/04/18 10:30
Eztabaida honetako mezu batzuk ezabatu egin ditugu, iraingarriak zirelako. Mesedez, bidaltzeko botoiari eman aurretik, irakurri ezazue berriro zuen mezua eta jarri zeuek filtroa, guretzat ez da gustagarri-eta inoren mezuak ezabatzen ibili beharra. Eta gogoratu: norbait izenez aipatu behar baduzue, kritikatzeko, zuek ere izenpetu egin behar duzue; bestela, ezabatu egingo dugu zuen mezua. Kritika egitea libre da; anonimatotik jendea iraintzea, ez. Barkamena eskatzen diegu mezu-kate honetan irainduak izan direnei, mezu iraingarriak lehenago ez ezabatu izanagatik. Karkara

Mikel, ondo irakurri

Patxi — 2008/04/18 10:45
Mikel, ondo irakurri nik idatzitakoa mesedez, eta ondo irakurri eta gero pentsatu. Nik inongo momentutan ez dut kritikatu nork idatzi duen karkaran, aniztasunik badagoen edo antzeko zerbait... ez naiz hortan sartu. Karkarak zenbait mezu, eta berdin zait ze aldetakoa den, ezabatzeko erabiltzen duen irizpide edo irizpide eza kritikatu dut. Alegia, nahi duena ezabatzen duela eta nahi ez duena ez, argi esanda. Prezisamente, aniztasunaren alde nago, Mikel.

Konforme, Patxi

mikel — 2008/04/18 10:50
Hala badiozu, pozten naiz, Patxi. Eta asko eskatzea ez bada, eskertuko nizuke irizpide horiek edo irizpide falta hori adibideren batekin adieraztea. Nire ustean ez dago horrelakorik eta oker banago, segituan errekonozituko dut.

ELKARGOA

NI — 2008/04/18 14:24
ETA ZE JENDE EDO TALDE DIRA BIHAR AURKEZTUKO DIRENAK PLAZAN?

Redondoren buzoia

Miren — 2008/04/18 14:38
Egia da alkate batek bizilagunekin komunikazio zuzena, zehatza, “umila” eta “ona” izan behar duela. Kasu honetan ez da horrela. Berarentzat aitzakia hutsa da egitasmo berriak ez egiteko, mementuz ez duelako ezer berririk martxan jarri. Badirudi esan duela obrak direla eta, oriotarrak nekatuta daudela. Horrek esan nahi du ez duela inolako intentziorik gauza berriak lantzeko. Oraindik aurreko legealdiaren proiektuak amaitzeke dauzka. Gauzak horrela izango balira, herria, berriro beste inguruko herriekin alderatuz, atzeratuta geratuko litzatekeela zeren Orion, oraindik, egitasmo asko egiteko baitaute. Hori bai, barregarria da egunero alkatea argazkietan azaltzea.

kantari frustratua naiz.

Permin — 2008/04/18 17:55
Mirentxu, zuk nahi al dezu atera argazkietan???. Cochita Velascorekin?

Permini

kanta — 2008/04/18 22:20
Kantara frustratua bahaiz, badakik, jo biharko kantu zaharren ikastarora! Ea zerbait ikasten duken!

jendea aspertua daukak

permin babaloreari — 2008/04/19 10:13
hik permin frustazio gehiago ere badituk bestela ez huan horrela jokatuko beti basterrak nazkatzen.

veteranos

chacolín — 2008/04/20 11:32
Harrapazak hori! ANV gazte asanbladako 7 kideen "epaiketak ekarriko dituen gastuen kargu Udala egin dadila" eskatuz! Seguru gazte horien artean punk musikaren jarraitzeileren bat, ba badek talde bat Lendakaris Muertos izenekoa ziur ezagutzen dikela eta baditek kanta bat horrela ziokena: "Somos veteranos de la kale borroka, exigimos compensación! aunque sea a media pensión!". Kale borroka baino desobedientzia gustokoagoa denez, molda dezagun kanta kasu honetara: "Somo veteranos de la desobediencia, exigimos compensación! aunque sea a media pensión!".

Udalak ordaindu??

Eli — 2008/04/26 15:08
udalak ordaindu????????????? aurretik pentsatu besterik ez zuten egitekotan zeudena. Gogora dezagun udaleko dirua herritarrena dela, beraz, sekulako astakeria izango litzateke hori horrela egitea. Eta gainera arrazoia eman beharko zaie!!!

Ezin da erantzunik utzi

Orioko Ezker Abertzale udal taldearen bloga.

Azken erantzunak
:) sand, 2008/07/26
... mikel aranzabal, 2008/07/21
Otsoaren ipuina bezala. Oriotarra X, 2008/07/20
filosofuai deskartes, 2008/06/13
kulpabilitatea osotasunean Autosuntsitu, 2008/06/12
Etiketa lainoa
Batzarra Deialdia Gertaera Jendartea Lan istripua Lanak aurrekontuak ekitaldia gizartea politika