Hemen zaude: Hasiera Blogak Orioko Ezker Abertzale udaltaldea Artxiboa 2008 Maiatza 27 Urtebete udalean
Dokumentu Akzioak

Orioko Ezker Abertzale udaltaldea

Urtebete udalean

2007ko maiatzaren 27an Oriotarrok Ezker Abertzaleari boza emateko aukera izan genuen.

Beste 133 herri eta hirietan ez zuten aukera hori izan.

ILEGALIZAZIOA EZ DA BIDEA!

 

DEMOKRAZIA ZERO EUSKAL HERRIAN!

 

Orioko Ezker Abertzaleko udal taldea 2008/05/27

ideya

balekua — 2008/05/29 17:32
Interesgarriaya izango dek Ibarretxeren "kontsulta" honi buruz duzuen iritziya. Ilegalizaziyua onartzeko ez dute hainbatek iñolako eragozpenarik izan. Orain, guztiya soluzionatuko omen dun (horrela aitortzen dute) "inbentua" jarri dute kalian. Balekua alda ??. Ilegalizaziyuarekin bukatuko al du Ibarretxeren ideyak ?? Salbuespen egoera hau bukatu al da, guztiya aurrera atera ezkero ??.

Inbentu kadukatua

bale de mamoneo — 2008/05/29 18:19
Orain dela 4 urte egoera berdinean jarri zuen Ibarretxek Ezker Abertzalea, eta orduan jokaldi magistrala egin zuten 3 baiezko ta 3 ezezko, ta azkenean proposamena Madridera joan zen. Han zaplasteko ederra eman zioten Ibarretxeri eta herriari hitza eman beharrean hauteskundeak deitu zituen. Zer aldatuko da oraingoan? Nik ez dut sinisten Ibarretxe eta EAJ espainiarekin konfrontazio demokratikoan sartuko direnik, 100 urteko historiak ala irakatsi baitigu, ez eta bere proposamenak normalizazio politikoa lortzeko balio duenik, izan ere, zergatik eman zion ezezkoa EAJtak Loiolan proposatukoari (orain dela urtebete)?Zer aldatu da ba? Ta orain Ibarretxe Loiolako elkarrizketen mamia berreskuratu nahirik! je,je. Hauteskunde kutsua du guzti honek ta holan sekula santan ez dugu inolako prozesurik egiteko baldintzarik sortuko, batzuk ez baitaude prest dituzten poltronak galtzeko. Proposamen honen amaiera idatzita dagoelakoan nago, ta zerikusi gutti du bizi dugun egoera konpontzeko nahiarekin

baliyua

eli — 2008/05/29 23:13
galdeketa honek ez du balio juridikorik. Bere balioa politkoa da. Autoodeterminaziyua ta...

Urtebete Udalean

Oriotarra X — 2008/05/30 15:58
Urtebete pasa da udalean zaudenetik. Urte honetako balorazio bat entzun nahiko nuke zuengandik (eta baita beste alderdi guztietatik ere), baina beste alderdien aipamenik egin gabe. Zer egin duzue urtebete honetan. Espero det erantzungo dezutela.

politika

ANARKISTA BAT!!! BERA ANV, PNV, PP, PSOE, ARALAR — 2008/06/10 16:29
Hasieran ezker abertzalekua banitzan de, ya nazkau in naiz zuekin de. politikari denak igualak zeate, ezta iñor salbatzen, ezta zueke. aa ta komeni zaizue autokritika pxkt de itia eh, bste partidu guztik bezela, kritikatu bai ugari, bñ zuek indituzuen akatsak iñoiz eztituzue onartzen! "Ser de la izquierda es, como ser de la derecha, una de las infinitas maneras que el hombre puede elegir para ser un imbécil: ambas, en efecto, son formas de la hemiplejía moral." ORTEGA Y GASSET ANARKIA BER DEU!!! PNV, PP, PSOE, ANV... KANPORAAAAA!!!!!!! HERRIA NAZKATUTA DAGO ZUEKIN!!! P.D. barkau euskeragatik.

Anark…zer?

Asrael — 2008/06/10 16:42
Kaixo anarkista agurgarria. Oso jantzita ikusi haut Ortega y Gasset aipatuz, baina… Baduk Kaxilda eta Likinianoren berri? Kuriositate hutsa duk, izan ere, anarkista asko zegok hortik suelto, anarkismoaz eta batere ideiarik ez duena.

POLITIKA HONI EZ!!!

Filosofo — 2008/06/10 20:32
Asrael, zertaz ai haiz??? Nik behintzat eztiyat ezer ulertu.
Ta anarkistai...Ortega beak esate ziyan, garaikok eztituken ideyak ezinditukela garain aplikatu, anarkia zaharra dek, zaharregiya, izan ai realista, ta behingoz sinistuzak ezinezkua dekela anarkia.
Baino behintzat puntu baten arrazoia dkak, EAE beste danan iguala dekela esaten...denak berdina bilatzeye, bide berdina ibiliz, baino kareta aldatuz...POLITIKA HONI EZ!!!

filosofuai

deskartes — 2008/06/13 16:15
ba billatu beste politika bat. Eztezu politikaik nahi, baño anarkismoik ere ez. Zu re zertzea, ezertaz enteatu gabe guztiya kritikatzen jardutean hoitakua?

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea