Hemen zaude: Hasiera Blogak Orioko Ezker Abertzale udaltaldea Artxiboa 2008 Ekaina 11 Beste montai polizial bat gehiago
Dokumentu Akzioak

Orioko Ezker Abertzale udaltaldea

Beste montai polizial bat gehiago

Atzo iluntzean Guardia Zibilak bi oriotar atxilotu zituen Gartzon epailaren aginduz. Atxilotuei leporatzen dien arrazoia:  ETAri  "iraultza zerga" borondatez ordaintzea.

Beste behin, Euskal Herriko arazoak politikoki konpondu beharrean bide errepresiboa eta montai polizien bitartez bideratzen dira.  ERREPRESIOA EZ DA BIDEA, ATXILOTUAK ASKATU!!

Egoerari buruzko gogoeta egiteko eta salaketa azaltzeko, gaur, ekainaren 11n, arratsaldeko 20:00etan, Herriko Plazan batzarra eta kontzentrazioa egingo da. Oriotar guztiei luzatzen diegu deialdia.

 

 

Orioko Ezker Abertzaleko udal taldea 2008/06/11

kulpabilitatea osotasunean

Autosuntsitu — 2008/06/12 18:28
Beste behin, Euskal Herriko arazoak politikoki konpondu beharrean bide errepresiboa eta muntai polizien bitartez bideratzen dira..... Konforme, alde batetik horrelaxe egiten dute. Orain, bestekaldetik, ezker abertzaletik alegiya, zer nolako bidea jorratzen da ???. Bat dala, bestea dala, gaur egungo estrategia politikoek, batarenak eta besteenak, lurperatzera garamagu. Jasaeziña da euskal herriak bizitzin ari den egoera. Eta guztiona da kulpa. Ez alde batengoena bakarrik. Guztiona !!. Egoera primario batetara iritxi gara. Indarra nagusi !! Eta horrek adiaerazten digu nork irabaziko duen. Milaka euskaldun, "a" dela, "b" dela, "w" dela, "z" dela, lurperatuta, hilda, ihes eginda, bizkarzaiñez inguratua, kartzelan... Indarkeri basatiak suntsituta. Non dago gizakien zentsutasuna. Gaur egun inon ez! euskal herrian, are ta gutxiago. Autosuntsitu egingo gara!!

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea