Hemen zaude: Hasiera Blogak Orioko Ezker Abertzale udaltaldea Artxiboa 2008 Uztaila 17 BIXIGU FESTA EDO HERRIARI IRUZURRA?
Dokumentu Akzioak

Orioko Ezker Abertzale udaltaldea

BIXIGU FESTA EDO HERRIARI IRUZURRA?

  Azken bolada honetan herritarrok ikusten ari gara nola Orioko herria, behin eta berriro, prentsa eta komunikabidetan  agertzen ari  den. Orain dela gutxi, “Orion! festa” emanaldia izan dugu (nahiz eta gero bertan behera geratu) eta orain, bixiguaren festa.

 Festa erakargarria izan daiteke, batez ere menuaren prezioagatik, egun bixugua 40 €-tan jatea txolloa baita.

Hala ere, gure kezkak beste bide batetik doaz: alde batetik, esango genuke festa hau ez doala benetan herritarrei zuzendua, ez baita herriaren partaidetza kontutan eduki antolatzerakoan, ez eta beste zinegotzi guztiona ere.  Nabarmena izan da nola Turismo Batzordeburua den Leire Zinkunegi baztertu eta gutxietsi duten, PNVko taldeak, alkatea buru duelarik, gauzatutako ekimen bat izan baita.

Bestetik, udaletxeko ahalmen guztiak jarri dituzte martxan ekimen horrek ahalik eta arrakasta gehien izan dezan. Zer eta nola uler daiteke, bestela, Donostiako Aquariumeko aurkezpenean edo-eta FICOBA azokan Oriok zuen standean, bixigua doan eskaintzea?

Baina badago beste datu bat guri harrigarria egiten zaiguna,  nola da posible zerrenda ireki eta segituan bete izana ?                            

Azpimarragarria 600 plazatik 370 izango direla kanpotarrak eta 230 oriotarrak, hau da, heren bat bakarrik izango da herritarra, eta bi heren kanpotarrak.

Zer gertatu da? Kanpotarrak herrikoak baino bizkorrago ote?

Hau  al da herriarentzako festa?

Argi dago Oriori ez dagokion eredu bat saldu nahi dutela. Eta… nori saldu nahi zaio? Nor dago ekimen guzti hauen atzetik? Inmobiliariak, agian?

Garbi daukaguna zera da : azkenean, herriak ordaindu beharko duela.

 Baina hau ez da dena, BERDINTASUNA aldarrikatuz,  ALKATEAK desberdintasunak agerian utzi ditu: bixigua dastatu ezin dutenek hor daukate marmitakoa euro batean, eta horrela, denok pozik.

Garbi gera dadin, guk, behintzat, marmitakoa oso gustukoa dugu, baina ez horrela.

Honexegatik idatzi honen izenburua,”bixigu festa edo iruzurra?” hau baita, azken finean, alkatearen eta PNVren jokoa: Bixigua aitzakiatzat hartuz, herriaren irudi faltsu bat saltzea, baina festa herrikoiaren itxura emanaz.

Idatzi hau sinatzen dugun Ezker Abertzaleko hiru zinegotziok ere gonbidaturik gaude festa honetara, baina aipaturiko arrazoiak medio, ez gara bertan izango, ez eta parte hartuko ere.

Besterik gabe:

 

KARMELE BELASKO, JOSEBA GOIBURU, LEIRE ZINKUNEGI

Orioko ezker abertzalearen zinegotziak

 

Orioko Ezker Abertzaleko udal taldea 2008/07/17

Otsoaren ipuina bezala.

Oriotarra X — 2008/07/20 19:56
Oraindik ez al zarete konturatu Udalak egiten duen guztia kritikatuz zuen kritikek balioa galtzen dutela?

...

mikel aranzabal — 2008/07/21 11:50
udalak zerbait ongi egingo balu ez litzateke dena kritikatu beharko. zure iritzia argudiatzen ez baduzu ere, zure erantzunak ez du baliorik.

:)

sand — 2008/07/26 19:02
Ba badakizue zer egin. Hurrengo hauteskundeetan, herritarrak bahitu edo kortejatu edo zuek jakingo duzue auskalo nola, baña irabazi. Izan gehiengoa. Orduan egin ahal izango dituzue nahi dituzuen babarrun jan, marmitako edo mollako ginkanak. Berdin dio zer! Modernizatzen ez bazara heriotza dator hurrengo. Hil nahi duzue? geto bihurtu? hor konpon! baina ez kexatu hainbeste, nik ez dizuet eta iada ezer sinesten. Ez nik ez beste inork. Herria sortzea da kontua, ez sortzen duenari kontran egitea. Hortan oso adituak zarete zuek. Ikusi nahi zintuzketet alkatetzan, ea zer eta nola egiten dituzuen gauzak. Sarrerak azkarregi saldu direla, niri ere iruditzen zait. Bestela, festa arrakasta itzela izan dela iruditzen zait. Ea noiz jartzen den herrian horrelako giroa!!!!

iruzurra

js — 2008/09/17 21:18
bueno berria nahiz hemen,baina entzundakoak entzunda behartu egiten nau idaztera.bixigu egunean gonbidatuak bakarrik 200 baziren,nork ordaindu zuen haien bixigua?40euro merkea bada bixigua jateko,zergatik 600ndik 200ek ez zuten ordaindu?eta horrelako ekintza batean ordainduta dena,zegatik herria galeran?gero beste ekintza batzuek egiteko garaian(hori baino garrantzitsuagoak niretzat) ez dagoela dirurik esan behar aldue?horrelako ekintza horren garrantzitsua bada gutxinez zorretan ez geratu,gutxiago herriari parte hartzen uzten ezbadiote

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea