Orioko EAE-ANV udal-taldea
Deialdia
Herri batzarra Muntoko gaiari buruz
Orioko EAE-ANVko udal taldeko zinegotziek herri batzarrarerako deialdia luzatu dute, gaurko arratsaldeko 7etarako. Kultur etxeko aretoan izango da. Gaia monografikoa da: MUNTOko Plan Partziala, egun dagoen informazioa, egoera eta proposamenak. Gaia garrantzitsua denez, deialdi zabala egin da, nahi duenak parte hartu eta iritzia eman dezan. Bihar, Ez ohiko Udal Batzarra izango da Muntoko Plan Partzialari buruz (arratsaldeko 7etan). Puntu bakar hori izango da aztergai eta bertan eztabaidatu eta bozkatu egingo da.
Animatu eta etorri, denon artean Orioren etorkizunaz hitz egingo dugu.
Arrantza sektoreari buruzko mahai ingurua
Datorren asteartean, otsailaren 12an, arratsaldeko 18:30ean Orioko Kultur Etxean "Arrantza sektoreari buruzko" mahai ingurua izango da. Mahai horretan Orioko Arrantzale Kofradiko Lehendakaria Santi Peirok eta LABeko arrantza arloko ordezkari Leo Belaustegik hartuko dute parte.
Arrantza sektorea egoera larrian dago aspalditik, baina sektore horretan lanean jarduten duten eragile guztien iritzia plazaratzea eta egon daitezkeen konponbide alternatiboak eztabaidatzea interesgarria da. Horregatik, oriotar guztiei ekitaldi honetan parte hartzeko gonbita luzatzen diegu.