Orioko Gazte Asanblada
Sanikolasetako balorazioa
Jai eginaz eta jaietan parte hartuz gozatzen dugunez, eta sanikolasetako erantzun bikaina ikusita, lanean jarraitzeko ilusioa areagotu zaigu. Herriko kaleak urte osoan alaitu nahi ditugu ekitaldiak nahiz festak antolatuz. Horretarako, ostegunero biltzen gara, 19:30ean, Gazte Asanbladaren lokalean, gazte mugimendua indartzeko eta herriaren arazoei aurre nola egin eztabaidatzeko. Ateak zabalik dituzu.
Festetan lan asko egin dugu, aurretik adina, eta balorazioa positiboa da. Salaketa bakarra: beste herrietan pankartek herriaren aniztasuna erakusten duten bitartean, Orion, alkateak informazio eta protesta eskubidea ukatzen digu. Bere esplikazioa: zerrikeria dira. Baina, jakina, banderen bedeinkaziorako jarritako pankarta eguna pasa eta ia beste bi astez zintzilik egotea… hori ez da zerrikeria, eta ez du kentzeko agintzen. Egindako lana, besterik gabe, zapuzteak min ematen du eta, ahal den neurrian, ez dugu onartuko.
Eta bestelako kexekin jarraituz, zera esan:
1. Informazio objetiboa nahi dugula herrian, ez alderdi baten aurpegia garbitzeko besterik balio ez duen panfleto bat. Hortaz, ez dugu Plaza aldizkaria nahi.
2. EAJren megaproiektu txikitzailearen (AHT) aurkako mobilizazioetan nahiz beren eskubideen alde borrokan auzitara edota zulora bidaltzen ari zaretenon aldeko ekintzetan parte hartzeko eskatzen dizuegula herritarrei.
ORIOKO GAZTE ASANBLADA

fuera pankartak !!
Orain baino pankarta gehiago ez da urte guztian egon.
Pankarta xelebreak gaina. Multiargidunak gaina.
Udaletxeko balkoian haundiena. Balkoitik sua dariola gainera.
Kontsumoa non nahi. Noren kontura?
Kale guztietan zehar gabonetako argitxoak, "dalefuego".
Lasai, ez eman SUA ehhhh!
Guztiak kentzeko agindua eman behar zenuteke.
Etzeok barrabilik-obariorik !!
Fuera adierazpen guztiak. Klase, mota, alderdi,...guztitakoak.
anarkia
Zerdalata gizontxo bat akaatu zutela orain dela para bat mende eta horrenbeste argi eta tramanKULO?
Kalez kale, balkoi balkoiz, sartu taladroz euskarriak pareta guztietan.
Permisoa baotezuten ?? Jakiña, asuntu ofizialak dituk hoyek eta, eliza eta udalak organizautakuak baitira. Jesus Maria ta Jose, elizakin ez sartzea hobe.
Ah hori bai, sekulako politena geldituok elizingurua azken obratxoak bukatu ondoren. Feligresak paatuko dituzte obrak ezta ??? eta argindarra guztia ezta??
Bestealdetik berriz eskuz egindako pankarta zuri-beltzak, jarri bai, bainan derrepente kenduak. Eta ez badira kentzen, haizek txikitu arte hor pla-pla-pla izkiña guztiak plastikoz beteaz. Hori nazkaarrikeya.
Zeesanik ez, plastikoa ordez spraiyez guztia pintauta agertzen denean gure herrixka hori-hori hau. Hori dek hori artea, arteederretako "free-paint" filosofia. Jakiña atzetik "perdiendoelkulo" kimikaz baliaturik dena borratzera. Bai borratu ere.
Alde guztietatik, herriya TUNEATUA. Ofizialtasunetik edo ta besteizkiñatik.
Ezin mantendu gure Oriyo, NATURAL-NATURAL.
Ezin NATURALTASUNEAN bizi.
oriotarra peto peto-ari
kaka egiñez
besteei esaten diek egin eta hik zer itendekba?
ea ba nondik habilen:
-pankartak jartzen, edo kentzen
-spraya erruz gastatzen,"free-paint" alegia
-edo kimikaria, tinta beltza kendu nahian,gobernatzaileen aginduetara.
-gabonetako tramanKULO zalea, etxeko pareta zulatua bilatu duna.
-guztia aldatuko duna, edota porru aldatzen dabilena, tabernatan alegia.
-batere inportarik ezduna, biba la virgen horietakoa.
edo ta naturaltasunez bizi nahi duna.
Pakia beyau!
Hire hitzek askoi nazka emate ziguek, ta hire anonimotasunen gustoa ai haiz, baño emantzak arpegiya bi potrokin ta ordun ia kapaza haizen esateituken danak esateko! Hoi dek jendiai errespetua faltatu berra motel! Pakia beyau!
naturaltasuna
Hi ezaiz ba kritika, kritikatzea, oso ona dela esaten duten horietakoa.
Makina bat jarduna haiz ba... hemen ari garenok bezalaxe.
Hiri nerea etzaiak gustatzen eta neri hirea ere ez, batez gainera.
"hire hitzek askoei nazka emate ziguek" esaten det.
Aplikatuyok lema berdiña hire buruari.
Nazka, nazka, hemen gauza,hitz eta ekintza askok ematen diyek.
Eta hortara ohitu beharrean (hago) gaudek.
Ezin diagu NATURALTASUNA TUNEATU.
Ezin mantendu gure Oriyo, NATURAL-NATURAL. Ezin NATURALTASUNEAN bizi.
Zer da naturala?
Orain, jada, ezin da Orio natural bati buruz hitz egin. Eta gainera, geratzen zaizkigun eremu eta gauza natural guztiak suntsitzen ari gara.
To naturala!
prepotentziya ta errespetueza
Paetak zulatzen al dira: Bai
Pankartak zintzilikatzen al dira: Bai
Pintadak egiten al dira: Bai
Eta borratzen al dira: Bai
Gabonetako tramankuloak jartzen al dira: Bai
Kontsumo elektrikoa geitzen al da: Bai
Porrua tabernetan barra-barra erretzen al da: Bai
ea, ea, ea,.......
Guztia hau ona ala txarra al da: AUSKALO
Guzti hori aipatzean, argi zagok, bateenbatek egiten dituela esan nahi dala. Oriotarrak dituk hori guztia egiten dituztenak. Izkiña batekoak edo bestekoak. Eta hori berraipatzea, ERRESPETU FALTA DELA ESATEN DEK. Koitaua hi!
Ze prepotentzia ta kaka. Hi bezalaxe ari nauk ni hemen. Iritzi batzuk idazten. Balekoak edo ez, bakoitzaren arabera. Ni herritar sinple bat nauk. Nahi badek oso sinplea eta nere prepotentzia hirea gaiñakoa dek geyenez. Ez geyagokoa. Akaso prepotentzi naturala.
Ezin diagu NATURALTASUNA TUNEATU.
Ezin mantendu gure Oriyo, NATURAL-NATURAL. Ezin NATURALTASUNEAN bizi.
...
Ta dana zeatik itek? Eztakakelako potroik zein haizen esateko!! Aspaldi esan nin, maximantxo@hotmail.com!!!! Nei horrek emate ziak nazka, jendiai errespetua faltatziak, nik oandik hiri eztit akusatu eze txarrataz, eztit esan eze zuzenen, hire jarrera bakarrik kritikatuyat ta nere iritziya eman, ta oandik'e esateit... Euki bi potro ta aurrez-aurreko diskusiyo bat eukikoyau, aprobetxaitzak bi aste hauek bestela eztiak eta oriyon billatuko hain errex!
maxipotolo
Porrua erretzia txarra edo ona denik nik ez dit esan. Hik hartzen dek akusazio bezala. Beraz, hik hartzen dek txartzat. Prejuiziyoak dauzkak latzak.
Ixilduai faorez! Pakia beyau!, hi haiaiz ordenak ematen han eta hemen. Anonimotik ateratzeko ere hik ordenatzen dek. Gaizki ohituta hago nonbait. Beti haintzen. Bainan, suertez, batzuk ez gaituk hi bezalakoak.
Gauza naturala dek hori motel. Desberdintasunean izan gaitezen naturalak. Maximantxo izenburu horrekin aurrez-aurre jarduteak ez dizkik gure pentsamoldeak aldatuko. Nahiko errotuak zaudek bion joerak. Ni jardun ta jardun ari nauk, gustora gainera, eta hik dena txartzat hartzen dek. Akusazioa dela, errespetufalta dela, prepotentziya dela, potroak agerian ez jartzea dela..ea.ea.ea..
Oraindik asko daukak ikasteko. Naturala.
Prejuizio artean hago murgilduta. Aginduak ematen hago trebatua. Sargentoa ematen dek. Gustatzenetzaikena entzuten ez hago ohitua. Lasai motel. Bizitza horrelakoxea dek. Egun guztian gustatzen etzaizkiken historiak entzuten. Anonimatoa naturala dek motel, maximantxo jauna, edota maxipotolo@hotmail.com-era idatzi behar det.
Lasai, potoloa izatea ere natural hartu zak eh!!
Akusazio, errespetufalta bezala hartzen badek... jai zeukau
Hain naturala dek potoloa izatea. Ikearriiiiiiiii naturala.
Ondo izan.
Pufff...
Enfin.. azken mezu hau ondo ulertu badut behintzat, lehen gutxi ez eta oso-osoan ageri da ORIOTAR PETO-PETOAren inteligentzia -intelektuala eta emozionala-: lehenago esandako tontakeria guztiak nahikoa ez eta plano pertsonalean sartu Arraunlari Oyarekin. Bejondaikela! Oriotan peto-petoa bezalako pertsonek pena ematen didate, beste ezer baino gehiago. Bizitzan ezer izateko gai ez eta horrelako lekuetan Sandios direlakoan agertu.
Okerrena da berez iritzi-trukaketarako izan litekeen tresna bikain hau (eskerrik asko Karkarari, bide batez) lehertzen ari garela arrazoi funtsik gabe eta eraso gutxi-gehiago pertsonalen bidez. Hau foro bat izan balitz honezkero BANEOA eskatua nuke Oriotar peto-petoarentzat.
Agur
Alde batetik ez zaidalako iruditzen berak ere dakienik zer idazten duen. Anarkia aldarrikatzen du eta denari mugak jarri nahi dizkio( nola ulertu?).
Ta beste aldetik kontsumoaren aurka dabil, eta gaur egun gehien kontsumitzen den produktoa(inernet)-ri ezin dio uko egin.
Besterik gabe on dagikela oriotarra peto petoa ta ondo segi.
Karkara atentoooooooooo
Hemen dituk inkisidoreak, zentsuradoreak. Oriotarrak dituk bai. Puff… BANEOA hi, tomaaaaaaaaa. GARZONen gisa, oriotarra peto petoari, EZ UZTEKO KARKARA ERABILTZEN HI. EZ ERANTZUTEKO ESKAERA. ISOLATZEKO AGINDUA. Hau ere ahitu behar niyan. Batek isiltzeko, besteak ez uzteko. Zer nolako katxorrilloak zeuzkau Oriyon.
Hemen ari gaituk jotasu Arraunatik hasi, nondik hasi behar ba, eta, diru-laguntzak, herriko pankartak, pintatak, azkar kentzearenak, zikinkeriak, pasotak, porrua barra-barra erretzearenak, herriko erakundeen lanak, solfolekoarenak, Talai-Mendiren lanak…ea,ea,ea,ea,ea,ea,ea, jorratzen jardun gaituk eta tontakeriak, astakeriak, direla zioek, Sandios parejatuz.
Ai ama hori miña. Hau dek onena. Tontua naizela zioek, (hau ez omen dek plano pertsonalean sartzea eh!, hau kritita kontrustiboa dek, beraz hau ez baneatu faborez, besteena bai baino hau ez mesedez). Ta nire inteligentzia emozionalarena, ederra benetan, phisikiatrak ere azaldu zaizkiguk eta..
Haizak saxiletrau, Sandios, phisikiatra, leno gustora orain disgustora hagoena, inkisidorea, zentsuradorea, hi ere ez hago batere ohituta kritikak entzuten. Arraunlari oya bezala. Zer esan da ba eman? Zer esaten ari gaituk ba hemen. Iritzi-trukaketa hutsa, alaere, hik esaten dek, menosmal.
Eta hori ezin jasan. BANEATZEARAINO joan haiz? Baaldakik zer inteligentzi-emozionaleko joera den hori? ZENTSURA ESKATU DEK ! GARZONtxo hi !!
Hemen natxiok ni, lasaiasko. Hari zerate kristonak esaten, bainan zer eeingodit ba nik. Entzun, irakurri eta erantzun. Era berean euskeria pixkobat landu, Karkarari martxa pixka bat jartzen lagundu eta ahalegindu. Lasai motel, Olentzero dala, Erregeak direla, hor ibiliko gaituk gure umetxoak bizkarren ditugula. Ondo pasa !!
Agur
zorionak eta urte berri on !!
Ikus dezazuen nik kasu egiten badakitela:
Ixildu egingo naiz. Nahikoa jardun naiz eta...
Guztioi,
Zorionak eta Urte Berri On !!
Zorionak eta Urte Berri on.
Igarri omen diyok zein naizen...
Azken akusaziyua, potolo deitu izana da, ba oan potroik baek, etorri POTOLO honengana ta esan arpegia POTOLO naukela... sari POTOLO bat dakak zai... Besteik gabe, oriotar peto-petoari ne azken mezua.
Beste bat arte
EUSKAL ESTATUA ORAIN!
Amaiurko Zaldunak txamuskina usaya dario
Ala ere 2 gauzataz badeukat zeozer esateko.
Bat, gure alkateari buruz etengabe jardute hori. Segi eta segi eta segi. Gaya bat dela, bestea dela, beti alkatea hankaz gora. Nere iritzi apalean, errekurtso oso errexa da hori. Hemen, Karkaran, komunikabidetan, gure artean, errespetoari buruz dezente hitzegiten da, bainan errexegi galtzen ditugu paperak. Alkatearen tema hau oso erreta dago, TXAMUSKINA usaya du dagoeneko. Eta ezdakit ba atzo parregurea eragin ziguten aktore guztiyak, berayei buruz egin ezkero honelako sayua, nola errekzionatuko zutekeen.
Bigarrena, Karkarako foruari buruz egiñiko sayua. Hirukoteak, seriyo seriyo, Karkarako forua kaka zela adierazi zuten. Eman diote kalifikatibua. Eman dute beraien erabakiya. Zententziya emana dago. Oriyotarrok ez dakigu nunbait horrelako erremitak beharbezela erabiltzen. Anonimatuaz baliyatuz, kaka egiten omen dugu. Zergatik ote? Berayek nahi dituzten gayak jorratzen ez direlako? Edo ta berayen pentsamoldetik kanpoko iritziyak jasotzen direlako? Edo ta berayen militantziyarekiko aldentzen diren iritziyak azaltzen direlako? Anonimotasunak badu bere garrantziya, positiboa gainera. Hemen, guztiyok ezagutzen gaituk, eta ahua irikiordurako, segun eta zein den, seko kasu egiten diyau edota kasu zipristiñik ere ez. Prejuiziyoz beteta gaudek. Eta Karkarako foruan maskara jartziak, kasu honetan lagundu egiten ziguk. Ideia, kritika, eztabaida klase guztitakuak ageriyan jartzen dituk. Bai anonimatuan, ta zer, nork ez ditu makiñabat gauza bere bizitzan izkutuan egiten.
Ez dago pazientziyarik. Utzi lasai foruari, jorra dezala bere bidea. Etorriko da bere egonkortasunera. Momento batzutan kaka egiten dala, normala. Besteetan ondo eztabaidatzen dala, normala baitaere. Hori bai, beti norberak entzun nahi duna ez dula entzungo, hori seguru!. Eta hor nago ni kezkatuta. Atzoko hirukote aktoreak, ez dute nunbait bere gustoso gauzik aurkitu foruan eta kakatzat izendatu dute. Segituan gaiñera. Derrepente. Guztion aurrean gaiñera. Hori dek hori errespetua. Zententziyatuta dagoeneko. AMAIURKO ZALDUNAK TXAMUSKINA USAYA DARIO.
Herribil + Urtezarra
Alkatian lana kritikatzeko ba beno, berdin du, ta beste eozein lan kritikatzeko're beno... Baño ya akusaziyo partikularrak itia ta bati potolo deitzia ixkututik ba etzait ondo iruitzen!
Azkenik, aitatu, urtezarretakua pasada bat izantzala udaletxian partetik. Barkatukoie EAJkok baño... ke kagada!!! Nola dake tabernei 5etako itxiaztia, parranda gutxi geyo ordubata ingurun hasteanen?? Festetan'e ezta halakoik ikusten, ta hori gaur gutxi batzuk bakarrik zakenik lana! Besteik'pe urteberrion danoi!
herribil
EAJ eta urte zaharretan tabernak 5eta itxeak zer zerikusi du? (nire ignorantziaz eginiko galdera... inork badaki erantzuna...)
eta beste gauzatzo bat: taberna guzti guztiek ez zuten itxi 5etan eh...
Pianistak sarituak