Artxiboa Otsaila 2008
OKK asteren balorazioa eta esker ematea
badakigu talde guztiek egiten dituzten ekintzen balorazioa egitean beti positibotzat azaltzen dutela, baina egia esan, otsailaren 18tik 24ra gozatu berri dugun lehen OKK aste kulturala erabat borobila izan da alde guztietatik begiratuta: partaidetza ugaria, ezbehar fisikorik gabe, kalte materialik gabe, inguruarekiko errespetagarria... egitarauko ekintza ezberdinetara agertu zareten guztioi mila esker, zuentzat antolatzen baititugu horrelako gauzak eta zuen erantzuna betiko moduan bikaina izan da. hurrengo urterako saiatuko gara egitarau zabalago bat egiten adin ezberdinei egokitua, herri guztiak parte har dezan, nahiz eta kamiseta tailerrak umeengan arrakasta handia izan zuen.
besterik gabe, beste behin beren ezinbesteko laguntza eskaintzeagatik, mila esker bereziki ondorengo personajillo hauei:
joseba brit ta unai azkarate (musikos de palo); liga asanblearia antifaxista (gora egunkaria!!!); koko ta zorione (adierazpe-n askatasun-a) ; errikotxia (punteria txarreko globo jaurtitzailek); makatza, etxeberria ta koldo (egiya esan, makarroyak etzitxauden txarrak), unai apaiza (elizako ateak zabalik dituzue); erantzun! eta burux lee (hoi belarriko miña).
benetan eskerrikasko denori, eta gogoratu hurrengo zita handia maiatzaren 10.ean izango dela, urtero ospatzen dugun KUKUARRI GAZTETXE egunean. ondo segi.
UDALAREN JARRERARI SALAKETA
Idatzi honen bidez, Udalak OKK Gazte Asanbladarekiko duen jarrera salatu nahi dugu. Aste kulturala pasa berri dugu, baina jakinarazi nahi dugu, Udalak kartelak etengabe kentzen dizkigunez, egitaraua ezin izan diegula herritarrei behar bezala jakinarazi.
Horrez gain, ohartu gara Udalak gazteon arazoari konponbidea bilatzeko duen konpromisua nulua dela ondorengo arrazoi hauengatik:
1.- Gure ustetan herrian soberan den Orioko Plaza aldizkarian iragarritako aurtengo proiektuetan ez da gazteekiko aipamenik egiten, ez eta otsailaren 7an alkateak Herri Irratian eginiko deklarazioetan ere. Horregatik bildu ginen gazteak plazan kontzentrazio inprobisatu batean, gure haserrea adierazteko.
2.-Udalak ez du inongo nahirik erakusten OKK Gazte Asanbladarekin hitzarturiko elkarlana betetzeko, Gazteria teknikari den Mikel Izquierdo ez baita gurekin inoiz harremanetan jarri.
3.- OKK kultur astea antolatzeko oztopoak besterik ez ditugu izan Udalaren aldekin, lekuak aproposak ez direla esanez, baina interbiderik eman gabe, berengan ardurarik hartu gabe, eta honela eskuak garbituz.