Hemen zaude: Hasiera Blogak Orioko Gazte Asanblada Artxiboa 2008 February 28 UDALAREN JARRERARI SALAKETA
Dokumentu Akzioak

Orioko Gazte Asanblada

UDALAREN JARRERARI SALAKETA

Idatzi honen bidez, Udalak OKK Gazte Asanbladarekiko duen jarrera salatu nahi dugu. Aste kulturala pasa berri dugu, baina jakinarazi nahi dugu, Udalak kartelak etengabe kentzen dizkigunez, egitaraua ezin izan diegula herritarrei behar bezala jakinarazi.

Horrez gain, ohartu gara Udalak gazteon arazoari konponbidea bilatzeko duen konpromisua nulua dela ondorengo arrazoi hauengatik:

1.- Gure ustetan herrian soberan den Orioko Plaza aldizkarian iragarritako aurtengo proiektuetan ez da gazteekiko aipamenik egiten, ez eta otsailaren 7an alkateak Herri Irratian eginiko deklarazioetan ere. Horregatik bildu ginen gazteak plazan kontzentrazio inprobisatu batean, gure haserrea adierazteko.

2.-Udalak ez du inongo nahirik erakusten OKK Gazte Asanbladarekin hitzarturiko elkarlana betetzeko, Gazteria teknikari den Mikel Izquierdo ez baita gurekin inoiz harremanetan jarri.

3.- OKK kultur astea antolatzeko oztopoak besterik ez ditugu izan Udalaren aldekin, lekuak aproposak ez direla esanez, baina interbiderik eman gabe, berengan ardurarik hartu gabe, eta honela eskuak garbituz.

Orioko gazte asanblada 2008/02/28

Agresibitatea

Paristik datorren... — 2008/02/28 23:27
Aupa Mikel (Aranzabal) eta OKK, hona portaera agresiboaren adibide bat (aurreko komentarioa). Badakit jasaten duzuena ez dela zilegi, baina formak garrantzitsuak dira. Jende askok horiengatik zuzenean baztertzen dute zuen jarduna. Ez iezaiezue horren erraz jarri. Segi positiboki gauzak eginez eta aurrera aterako zarete. Ondo izan.

agresibitatea

emayok buelta — 2008/02/28 23:34
Blog onera pasa nauk. Egokiagoa delakoan natxiok. Gaztezalearen forma etzaidak batera gustatzen, fondoa hain serioa eta garrantzitsua izan arren. Imaginazioa behar dugu, protesta eta aldarria beste era batera guztieei irixteko. Ni hortan nago ba.... Formak agian ez dira hain agresiboak, bainan horrenbeste aldiz alkatearen, udalaren, pnv-ren kontra jarduteak, segi ta segi ta segi, "aspergura" sortzen du-dit. Arrazoia izan dezakezue hainbat gaitan, baina beste modu batetara zuen kezka agertzea hobeagoa izango dela iruditzen zait. Nola ?? Hori bai zaila! Kontutan izan Oriyon, gustatu edo ez gustatu, botanteen gehiengoa pnv-koak dela, eta hain gogor, zuzen, tinko, frente-aurka egiteak, eta beraien izenak, joerak, han da hemen gaizkile bezala azalduz, atzera botatzen ditu, koraza batean ixten dira. Ondorioz oriyotarren arteko bizimodua presiopean dago. Eta alperrik da haindik eta hemendik gauzak aldatu nahia. Batzuk izkiña batean ezer aurreratu eziñik, kalez kale aldarrikapenak egiñez eta besteak ixil-ixilik nahi den guztia egiñez.

adierazpen eta propaganda askatasuna

mikel aranzabal — 2008/02/29 01:01
hasteko, zergatik jartzen du hor gorako iritzian mikel (aranzabal) eta OKK? ni OKK gazte asanbladako kide naizenez, OKK idaztearekin nahikoa zen, nik nire iritzia ematen baitut eta gazte asanbladak berea komunikatuetan. jarraitzeko, badirudienez gure kexen zergaitian ados gaudela, baina zuen ustetan ekintzen formak agresiboegiak edo kritikagarriak direla, goiko esaldiaren adibidea jarriko dut. konturatu al zarete FAXISTA DA beharrean FAXISTATZAT HAR GENEZAKE jartzen duela? esaldiak ongi irakurri behar dira ezer idatzi aurretik. kaleetatik kartelak kentzean, adierazpen askatasuna eta propaganda askatasun eskubdeak ukatzen dizkigute, eta eskubide hauek eskubide zibiletan onarturik direnez, hauek ukatzea jarrera faxista da. ez dut esaten horregaitik udala faxista denik, ez eta EAJ, ez eta herrian EAJri demokratikoki bozka eman dioten herritarren kolektiboa. baina kasu honetan izan duen jarrera bai. mila esker paristik datorren...i (zu ere artista al zara?) zure animoengatik, eta emaiok bueltari mila esker zure gomendioengatik, kontuan izango ditugu. eta lasaiago hitz egin nahi baduzue, bihar, ostirala, lanean izango naiz kalakari tabernan 12etatik 17tara, batenbatek lanik egiten dudan ere zalantzan jarri baitu. pd: eskerrikasko karkarako langileei beste blogren batean agertu diren komentario mezprezugarri horiek ezabatzeagatik, horrelako indibiduoek elkarrizketaren eskaera etengabe ohiukatzen baitute eta gero praktikan jartzeko kemenik ez.

Argitzeko

Paristik datorren... — 2008/02/29 09:21
Aupa Mikel. Aurrekoan zure izena eta OKK jarri dut, beste elkarrizketaren harira zetorrela jakin zenezan, besterik ez. Gainera, zu zara izen eta abizenez aurpegia ematen duen bakarrenetarikoa, eta hori ere adierazgarria da. Bestalde, agresibitatearen inguruan, aurreko mezua nahiko agresiboa iruditzen zait (faxistatzat, esbirroak, diktadura...). Idatziz ezadostasuna erakusteko beste erak badaudela iruditzen zait, ironia adibidez. Blog hontan egin dezuen bezala gertatutakoak soil soilik agertzea hobeagoa dela iruditzen zait, gero jendeak epaitu dezan ondo dagoen ala ez. Azkenean denborak bakoitza bere tokian jartzen du.

Azkenik

Paristik datorren... — 2008/02/29 09:24
Azkenik, espero det zuet jakingo dezutela blogari etekina ateratzen, ez beste blogek bezala, jendearen eritzia entzun, erantzun eta kontutan hartzeko. Eta ekintzaren bat egitekotan zaretenean, lehenago hemen agertu jendeak zuen bileretatik pasa gabe ere ekarpenak egin ditzakeelako. Animo!

OKKren jarrerari salaketa

Herriko gazte bat — 2008/02/29 12:04
Aupa gaztek! Aber izorratzeko asmorik erakutsi gabe, kritika pixkat itea natorrek. Ondo ziok gaztek eta iraultzaileak izatea, edo kontsideratzea zuen burua eta zuen ideologiak, baina ez pentsa horregatik beti arrazoia izango duzuenik. GAuza askotan arrazoia izango duzue, baina beste gai askorekin alperrik ariko zarete arrazoia ez baituzue gauza guztietan izanen. Baña beno, ondo zegok kritikatzea beti ere onerako denean! Aber zuen komunikatu honen inguruan badiat zerbait azaldu nahia nik ere. Lehenengo puntuan, Orioko Plaza zuen ustez sobera dagoela esaten duzute. Zergatik ez duzute esplikatzen zergatik iruditzen zaizuen sobera dagoela? Sobera dagoela esanda, jendeak kritikak egitearren egiten dituzuela esan dezake. Argitu gauzak, esan benetan zergatik ez zaudeten "Orioko plaza"ren alde! Portzierto jartzen dituen gauzak jartzeko, niri ere ez zait iruditzen udalak 44.000Euro gastatu behar dituenik aldizkari txar hori ateratzeko. Eta udalak ateratzen badu, gutxienez hitz egin dezala udaleko kontuez, eta ez kaleko kontuez, horretarako urte mordoan Karkarak zerbitzu ezin hobea eman izan baitu! Puntu berean jarraituz, etzaidak iruditzen herrian dagoen arazorik haundiena gazteen egoera, ez eta gaztetxe baten beharra denik. Zuei horrela iruditzen zaizue eta horren aurka ez dut ezer esateko. Baina alkateak ez duelako ezer jarri ez Orioko Plazan eta ez duelako Irratiko programa batean, gazteen arazoari buruz ezer esan ez duelako, ez zait iruditzen nahikoa arrazoi denik konzentrazioak egiteko. Badaude gauzak salatzeko modu gehiago ere! BIgarren puntuan, Udalak zuekin ezer ez duela jakin nahi diozue. Nola? Eta gaineratzen duzue, Mikel Izquierdo ez dela zuekin inoiz harremanetan jarri ezertarako. Beno egia izango da Mikel Izquierdo ez dela inoiz zuekin bildu ezertarako. Baina eduki dituzute bilerak udalarekin. NOemi Ostolaza udalekoa dela uste dut behintzat, ezta? Hauek ere ez dira bildu zuekin? Ez bota pertsona bat zuekin bildu ez izanaren aitzakia udaletxe osoari. Izan ere, Udal honek beste inork baino gehiago egin du gazteen egoeraren aurrean. Nire ustez, behin baino gehiagotan, zuek merezi baino gehiago onartzera iritsiz. Eta hirugarren eta azken puntuan diozue, Udalak ez dizuetela batere lagundu kultur astea antolatzerako orduan. Arazoak eman dizkizuetela alde guztietatik, lekuak egokiak ez zirela argudiatuz. Gauza bat esango dizuet, kontzertua eman zenuten lokala udalarena da, beraiek utzia zuei! Bai, ezta? Beraz, zerbait utzi dizuete! Eta lekuak egokiak ez direla esaten dutenean ez da beraiek horrela nahi dutelako, baizik eta lekuak benetan ez daudelako horrelako ekitaldiak hartzewko prestaturik! Baina jarri al zarete horretan pentsatzen inoiz? Badaklizue zer insonorizazio neurri behar dituen areto batek kontzertuak ematea posible izan dadin? Ze altuera minimo behar duen? ETa beste hainbat gauza? Ez pentsa udalak kontra emateagatik ematen dizuela kontra. Inoiz baina udaletxe irikiagoa eta zabalagoa dugu. INoiz baino gehiago bustitzen ari dena gazteen egoeraren aurrean eta halere ez zaudete pozik. Zer nahi duzue bada?

herriko gazte honi

mikel aranzabal — 2008/02/29 15:38
mila esker zure kritikak horren ongi argudiatzeagatik blog honetan, horretarako baitago, zuen kritikak edo animoak idazteko eta guk erantzuteko. arrazoi duzu "orioko plaza"ren puntuan. gure kontrako posizioa aurkeztu dugu bainan ez zergaitia. saiatuko gara hurrengo komunikaturen batean argiagoak izaten. ez dut uste guk beti arrazoia dugula esan dugunik inoiz, eta are gutxiago gure iritzia beste gazteei inposatzen saitu garenik (badakit zuk horrelakorik ez duzula aipatu). ez gara perfektuak eta gure akatsak onartu izan ditugu. aipatu dituzun gauzekin jarraituz, gu ezkara gaztetxearen aldarrikapenera bakarrik mugatzen, etxebizitzen egoera eta aht-a ere salatu izan ditugu. kalera irten ginen baita ere talde politiko baten ilegalizazioa salatzeko eta gaztelekuaren adjudikaziorako txurrumuskiri ere eman genion gure babesa. ala ere, gazteriaren arazoa herrian dagoen arazorik handienetakoa dela esango nuke, beste batzuekin batera. alkateak "orioko plaza"ko eta "herri irratia"ko komentarioetan ezer ez esatea saltzen dugu, irailean beraiekin bildu ondoren elkarlana (udalak san nikolas jaien ondorendik betetzen ez duena) eta mahai inguru baten sorrera (urtarrilean eratu behar zena)hitzartu genituelako eta udalak honi buruz ezer esan ez duelako. gutxienez hauek jakinarazi bazituzten propaganda ederra izango zen berentzako, gazteen alde zerbait egiten dutelakoan. udal honek inoiz baino gehiago egin duela gazteen arazoaren aurrean? behin baino gehiagotan? guk merezi baino gehiago? hori jartzen du benetan? behin eta berriz irakurtzen dut zure esaldi hori, eta gero eta harrituago geratzen nahiz. aipatuidazu udalak lagundu digun kasu bakar bat, eta agian iritziz alda nezake, bainan ez dut uste. gainera, egia da bai udaleko ordezkariren batekin bilerak izan ditugula, eta baita alkatearekin ere, baina beti baimenak eskatzeko da, ukatzen dizkiguten baimenak eskatzeko, eta beti ere hitzordua guk eskatuta. horregatik diogu udala ez dela gurekin harremanetan jartzen, gu baikara beraiekin harremanetan jartzen garenak. eta jon redondok, edo noemi ostolazak, edo mikel izquierdok udala ordezkatzen dutenez, zuzenean udala erruduntzat jotzea zuzena dela iruditzen zait. eta kontzertuaren kasuan, badakigu lokala ez dagoela kontzertuetarako egokitua, nik goi mailako soinu teknikaritza ikasi dut eta herriko aparejadorearekin harreman oso estua daukagu. ala ere herrian ba al dago kontzertuak hemateko leku egokiturik? kultur etxeko aretoa ez dago insonorizatua, plazan ez dago kumunik (bertan egin ditugun ekintza gauztietarako, baita jaietan ere, kumun kimikoak eskatu dizkiogu udalari eta beti ukatu egin digute), frontoian ez dago larrialdi irteerarik... beste lekuren bat bururatzen bazaizu? ala ere ez da kontzertua galarazi ziguten bakarra. bideo emanaldia, kontzertu akustikoa, hitzaldia, kamiseta tailerra, bertso afaria, ... zein arrisku dago ekitaldi hauetan? eta lokalaren jabetzaz estabaidatu nahi baduzu, lehenik jakin ezazu kosta tailer osoa gipuzkoako aldundiarena dela eta udalari utzi ziola eraikinaren kudeaketa. udalak ordea ez du bertan dauden gertaeren berri, bertan gauden kultur taldeok kudeatzen baitugu. beraz ezta udala lokala utzi gaituena, txurrumuski baizik, gerta zitekeen edozein ezbehar guregain hartuz. antolakuntza egokiaren ondorioz, edo ta sortez agian, ez da inongo ezbeharrik izan, eta dena txukun eta garbi geratu da. simitarioaren kasuan, lehenengo herriko apaizarengana joan ginen baimen eske. honek, arazorik ez zegoela esan zigun baina udalanera dela. udalera baimen eske joan giñenean, bertan baimena eman behar ziguna eliza zela esan zituten, eta guk baimena bagenuela esatean, baimena ukatu ziguten garbitzeko oso zaila zela argudiatuz. ala ere, afaria egin genuen eta bertan ezer egon ez balitz bazain garbi geratu ze. hori ez al da kontra egitea kontra egiteagatik? hori al da udal ireki bat izatea? nik gazteen antolakuntzarekiko deskonfiantza handia erakusten dutela esango nuke. eta zer nahi dugun? herriko kultur erakunde ezberdinen artean kultur batzordea eratzen ari gara, kosta tailerrean behar den moduko kultur zentru bat egiteko, udal ordenazioen arabera eraikin hori horretarako bakarrik erabili bait daiteke. hau horrela egingo balitz, gazteen aisialdiaren arazoa eta herrian dagoen kultur ekintza eskasia konponduko bai lituzke. horretarako eskatu dugu mahai ingurua udalarekin eta jakinaren gainean daude hau egin ezkero ez dugula gaztetxerik behar. ondo iruditzen?

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Entzun MIROTZAK abestia.
Benito MIrotzak

Karkara 244 PDFn irakurri nahi baduzu klikatu hemen.

Gainontzekoak irakurtzeko, berriz,
klikatu hemen.
Azken erantzunak
JUNAI OKK-ÑEA!!! ANTI ABERTZALE SUTSUA, 2008/06/18
OKK POLITIKOA DA! ABERTZALE SUTSUA, 2008/06/18
Talde eragileak Patxi, 2008/06/03
MEZU EZABATUAK OKK gazte asanblada, 2008/03/21