Hemen zaude: Hasiera Blogak Orioko Gazte Asanblada Artxiboa 2008 February 29 OKK asteren balorazioa eta esker ematea
Dokumentu Akzioak

Orioko Gazte Asanblada

OKK asteren balorazioa eta esker ematea

 

badakigu talde guztiek egiten dituzten ekintzen balorazioa egitean beti positibotzat azaltzen dutela, baina egia esan, otsailaren 18tik 24ra gozatu berri dugun lehen OKK aste kulturala erabat borobila izan da alde guztietatik begiratuta: partaidetza ugaria, ezbehar fisikorik gabe, kalte materialik gabe, inguruarekiko errespetagarria... egitarauko ekintza ezberdinetara agertu zareten guztioi mila esker, zuentzat antolatzen baititugu horrelako gauzak eta zuen erantzuna betiko moduan bikaina izan da. hurrengo urterako saiatuko gara egitarau zabalago bat egiten adin ezberdinei egokitua, herri guztiak parte har dezan, nahiz eta kamiseta tailerrak umeengan arrakasta handia izan zuen.

 

besterik gabe, beste behin beren ezinbesteko laguntza eskaintzeagatik, mila esker bereziki ondorengo personajillo hauei:

joseba brit ta unai azkarate (musikos de palo); liga asanblearia antifaxista (gora egunkaria!!!); koko ta zorione (adierazpe-n askatasun-a) ; errikotxia (punteria txarreko globo jaurtitzailek); makatza, etxeberria ta koldo (egiya esan, makarroyak etzitxauden txarrak), unai apaiza (elizako ateak zabalik dituzue); erantzun! eta burux lee (hoi belarriko miña).

 

benetan eskerrikasko denori, eta gogoratu hurrengo zita handia maiatzaren 10.ean izango dela, urtero ospatzen dugun KUKUARRI GAZTETXE egunean. ondo segi.

Orioko gazte asanblada 2008/02/29

ESKERRIK ASKO ZUEI!!!

Antxon pirulero — 2008/02/29 16:38
Ba horixe, eskerrik asko, herriai bizi pixkat ematen saiatzeagatik! Eta uste dut gainera, oraingoan lortu duzuela, eta hori kontuan hartzekoa da, oriori bizia ematea ez baita errexa!! ESKERRIK ASKO GAZTEOK!!

tabernei ere eskerrak

OKK gazte asanblada — 2008/03/02 03:50
Egia esan ahaztu egiten zaigu beti herriko tabernek eskaintzen diguten laguntza eskertzea. mila esker kalakari, unar, koln txiki, gabon eta sarasuari, egin izan ditugun jaialdi guztietan laguntzeko prest izateagatik.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Entzun MIROTZAK abestia.
Benito MIrotzak

Karkara 244 PDFn irakurri nahi baduzu klikatu hemen.

Gainontzekoak irakurtzeko, berriz,
klikatu hemen.
Azken erantzunak
JUNAI OKK-ÑEA!!! ANTI ABERTZALE SUTSUA, 2008/06/18
OKK POLITIKOA DA! ABERTZALE SUTSUA, 2008/06/18
Talde eragileak Patxi, 2008/06/03
MEZU EZABATUAK OKK gazte asanblada, 2008/03/21