Hemen zaude: Hasiera Blogak Orioko Gazte Asanblada Artxiboa 2008 March 05 KOMUNIKATU ZABALA EGINGO DUGU LASTER
Dokumentu Akzioak

Orioko Gazte Asanblada

KOMUNIKATU ZABALA EGINGO DUGU LASTER

atzo, martxoaren 4an, udaletxeko ezohiko plenoan eta honen ondoren gertatutakoari buruzko komunikatu zabala izango da laster blog honetan.

ala ere, argi utzi nahi dugu ahalik eta azkarren, OKK gazte asanbladako kide den inork ez duela orion udaltzainik agreditu, ez baita hori gertatu zena.

udaltzainen deklarazioen zain gaude, eta udaletxeko kamarak ere gure alde asko esan dezake, gu kritikatzen ari direnak ez bait ziren bertan izan.

laster azalduko dugu bertan gertatu zena, eta gure ekintzen arrazoiak. bitartean, bertan ez zirenei jakin gabe ez hitzegiteko eskatzen diegu, hitz horiek oso kaltegarriak izan bait daitezke.

bukatzeko, ostegunean 20:30etan kontzentrazioa izango da plazan orioko egungo egoera politikoa eta plenoak eraginda jasan behar izan genuena (eta ari garena) salatzeko.

 

mikel aranzabal

(OKK gazte asanbladako kanpo harremanen arduraduna)

OHARRA: idatzi hau mikel aranzabalek egina da, OKK gazte asanbladan onartua izan gabe. OKK gazte asanbladaren komunikatua gaur arratsaldean osatzea espero da. mila esker. 

Orioko gazte asanblada 2008/03/05

Komunikaturako

Ijito bat — 2008/03/05 15:47
Ikusi nahiko nuke komunikatu horretan zer esaten dezuten puntu hauen inguruan: 1) Legea hurratu zenuten pankarta plenora igota? 2)Zer gertatu zen, zuen esanetan, udaltzain eta pankarta zutenen artean? 3)Zuen ustetan zer egin behar zuten udaltzainek egoera horretan? 4)Autokritikarako gai zarete? Dena ondo egin zenuten?

beste galderarik?

mikel aranzabal — 2008/03/05 16:06
komunikatuan "ijito bat"ek eginiko galderei erantzungo diegu beste gauzen artean, beraz, norbaitek beste galderaren bat badu, ezagutarazi dezala blog honetan, eta erantzuten saiatuko gara. mila esker

Azkena

Ijito bat — 2008/03/05 16:09
5) Pankarta igo ez bazenute, jasan dezuten guztia jasan beharko zenuteke?

Badatoz putreak bazkara.

Animo gazteak. — 2008/03/05 16:33
Animo gazteak. Earki hari zarete lanean. Udaltzainen aurkako ustezko "eraso" edota "agresio" baten kontura hemen datoz putreak herriko jauntxoei aurpegia garbitzera, eta noski arazoa desbideratzera. Putre gixarajoak, herriko jauntxoen bazkako soberakinetatik bizi zarete eta etzarete konturatzen. Katean lotuta bizi den zakurraren modukoak zarete, bada ezpada zaunka kanpokoari nagusiak ala nahi du eta. Eta munipei zer esango diet ba; batit bat Kristinari, lasai egoteko, iñork ez du ezer bere aurka eta.

Animo Gazteak

Ijito bat — 2008/03/05 16:57
Animo gazteak, earki ari zarete lanean. Baina atzokoa ez da bidea. Kontutan izan zuekin ados ez dauden guztiak ez direla jauntxoei garbitzera etorri. Eta kateekin lotuta ez gaudelako, esaten dugula atzokoa ez zela ondo egon, eta zaunka bakoitzean dagokionari egiten diogula. Eta munipei, biei (batzuk besteak baina hobeak ote?), lasai egoteko. Norbaitek beraien aurka zerbait badu, besteen arazoa bait da.

Zain

Zain — 2008/03/05 19:04
Hi akaso akatsetan fijatuko haiz, garrantzizkoa edukian izango den bitartean. Txinatar esaerak dioen bezala, "Cuando el sabio señala la Luna el tonto mira el dedo".

Nahi baduk, izan ai gure idazkari!

Eñaut Martí — 2008/03/05 19:05
...Honekin permin izenpez idazten duen herritarrari, esan nahi diodan bakarra da, akats ortografikoez gain, bere inteligentzia duen pertsona bat behar dugula OKK-n, besterik gabe, pasa hadi nahi duanean asanbladan batetik, hire hizkuntza aberastasun eta jakintzez gain erakusteko, beharra badiagu ta!

permini

mikel aranzabal — 2008/03/05 19:08
hasteko, ez da nire komunikatua izango, OKK gazte asanbladarena baizik eta bukatzeko, lehenik ikasi euskaraz idazten eta gero hasi besteen akatsak zuzentzen. krispatzailea besterik ez zara.

ijitoari

Oriotarra — 2008/03/05 19:21
Galdera interesgarri bat bota duzu, eta nire iritzia emango dizut kalean jakin dudanaren arabera, Beñat Karrera atxilotua izan zenean, eta nire animoak berari ere, kontzentrazio "ilegala" arratsaldeko 20:00etarako konbokatu zuten, baimendu gabea halegia. Dirudienez, arazoa pankarta edo lema baten atzean egotea zen, kasu honetan alkatea ez zen tartean, eta aurrez identifikatuta zeuden bi gazteekin hitz egin omen zuen udaltzain batek, bilera pankartarik gabe egiten bazuten ez zegoela arazorik, eta bestela arazoak izan zitzazkeela, bi gazte hauek informatu eta beraiek hartu behar zuten erabia noski, pankarta jartzea erabaki zuten, eta ondoren arazoak egon ziren. Orduan ere, udaltzainak gazte hauek arazorik ez edukitzeko ahaleginak egin omen zituzten, nik jakin dudanagatik, eta horrela ez bada idatzi dezala interesatuak. Beraz, zure galderari erantzunez: ZER GERTATUKO ZEN PANKARTARIK IGO EZ BAZUTEN? EZERREZ!EZERREZ!EZERREZ!ETA EZERREZ!

batzarra

herritarra — 2008/03/05 19:26
Zuen iritzia irakurtzeko irrikitan nago, baina orion ditugun udaltzainak, multa asko jarri eta oso zorrotzak izan arren, beraiek dute nire babesa eta ez indarkeria (gehio edo gutxiago) erabili duzuen gazteok. ANIMO UDALTZAINEI

Biharko elkarretaratzea

ijito — 2008/03/05 22:09
Goian idatziak dio: "Ostegunean 20:30etan kontzentrazioa izango da plazan Orioko egungo egoera politikoa eta plenoak eraginda jasan izan genuena (eta ari garena) salatzeko".Eta HITZAn berriz diote: "Ertzantzaren eta udaltzainen jarrera salatzeko elkarretaratzea egingo da bihar 20:30etan plazan." Bi lekutan dago deialdia eta bilgune lema hain desberdina.Jarrerak salatzeko??? norenak???? beti bezala jarraitzea ere!!!! Gu ere ez gaituzue ixilduko!!!!!!

Nire empresa Zumaian dago eta gaizki dijoa. Udalak lagunduko al dit?

Permin — 2008/03/05 22:34
Lotsagarria da zuen jarrera XXI mendean. Donostian parrez ari dira, Orion Arkupen jarri nahi duen GETOarekin.

Permin lelokeriak esatera oa beste nonbaitera,

popatik hartzera. — 2008/03/05 23:16
Lehen ere esan diat ba Permin, holako lelokeriak idaztera oa beste nonbaitera. Parte hartu nahi baduk, eztabaidatu ezak ganora pixkatekin. Etzak gehiago hire burua kakastu motel.

OKK kargu-grina

Oriyotarra — 2008/03/05 23:45
Hau benetan earra dek motel! OKK-ren organigraman mikel aranzabal gaztea "OKK gazte asanbladako kanpo harremanen arduraduna" omen da... Kontxo! Zein duzue lehendakari, lehen idazkari, lehendakariorde, eta sailburuak? adibidez ekonomia, ingurugiro, kultura edo herrizaingo sailburu? Noski, gazteak bai baino oraindik berde-xamar zaudete geienak erakundearen organigramaren barruan, ezta? Lasai, gaztetasuna urteekin sendatzen den gaixotasun bakarra omen dek eta... Eta portzierto, alkatearen adinekoak garenok ere gazteak garela iruditzen zait. Txintxo ibili ta Aupa Orio!

AUPA ORIO-CANDY-EUSKOTREN....!!!

Eñaut — 2008/03/05 23:50
Gaztetasuna sendatu? Gaztefobia al duzu ba zuk? Benetan horrenbesteko beldurra ematen dugu? Berde egongo gara baina egia esan...kargu guzti horiekin baino...askoz hobeago funtzionatzen dugu,bestela asanbladako atea zabalik duzu, edozeinen kontseju eta irakaspenak onartzen baititugu. Aupa Orio-candy-euskotren-etab. bai! aupa! aer kontxa behintzat irabazten dugun, beste estropada guztiak galduak baititugu eta! Gazteon eta udalaren harmonia behintzat bai!

"OKK aru-grina"-re kontra

beste oriyotarra — 2008/03/06 00:00
barkatu oriyotarra, hire kometariyak etzaiak bate gustatu, ta ezbazaik gustatzen nola aidituken eramaten aurrera kontua oriyoko gatek, ba gutxinez utziyek naekena iten, nere ustez ondo aiditukta."Gogorro" baizeazte hobe,bestela udaletxe honekin etzeazte urrutia ayatuko. Ata gauz bat, iruitze zayak, nahizta alkatian edadekua izan, oandik gaixotasuna etzeikela jun, alkatia bezala.

animok OKKri

beste oriyotarra — 2008/03/06 00:07
Aupa gaztek!! Oso ondo ai zeatela, baina gatz pixkat falta zaizue. Baina segi ortan gor in udeletxiai ta alkatiai geyo,bekazuela itia.

Behintzat ez gara denontzat txarrak...

Eñaut — 2008/03/06 00:09
Eskerrik asko, egiten duguna ondo iruditzen zaion herritar orori, eta eskerrik asko laguntza eman nahi duenari ere! animatu jendia!

Enfin

Xerafin — 2008/03/06 00:10
Alkatian edadekok eztia ba izango gaztek Oriyotarra! Gazte asanbladan nik dakitela alkatian edadekok hasi zian lenengo pasok ematen! Ba hoixe besteik ez, informatzeko pixkat! Ayooo!

errepika

Zain — 2008/03/06 00:23
Permin, hire eritzia aitu diagu. Zenbat gehiagotan errepikatu behar dek? Benetan nekatzen hasia nauk. Hori defenditzea zilegi dek, baina disko raiatua dirudik...

AGIAN HAU ERE BAI

Eñaut — 2008/03/06 00:24
...Txori txiki batek esan didanez, laister beste ikasgai berri bat jarri ber omen dute unibertsitate prestigioso horretan...komo ser un txorizo! by permin. Egitan horrelakoa zarela ezin dut sinetsi, benetan adarra jotzen ari zarela nahi dut sinistu. Zu bezalakoak oraindik ere geratzen omen direla esaten zuen Harvard-go ANIMALES EXTINGUIDOS ikasgaiak, baina liburua ez zegoen oso ondo...oraindik bat geratzen da munduan...txorizus tremendus delakoaren azken indibiduoa!

Ni ere...

Eñaut — 2008/03/06 00:33
Permin, laguna, ni ere brometan ari nituan, espero dut barre pixkat egin duzula nere istoriotxoarekin, nik ere zureekin egiten baitut. karkarkar...oso txispa handia duk txo!

komunikatua

mikel aranzabal — 2008/03/06 00:33
konpromiso ezberdinak direla eta, gaur ezin izan dugu urgentziazko asanbladarik egin. beti astearte eta ostegun arratsaldetan egiten ditugu asanbladak, eta oraingo honetan ere horrela izan beharko du. barkatu itxaron araztea, eta eskerrikasko gezurrak isilarazten laguntzen ari zareten guztioi. nire ustez atzo gertaturikoa ez zen horrenbesterako izan, eta badirudi NY atentatu dugula.

Mezu ezabatuak

Karkara — 2008/03/06 09:08
Eztabaida honetako mezu batzuk ezabatu egin ditugu, iraingarriak zirelako. Mesedez, bidaltzeko botoiari eman aurretik, irakurri ezazue berriro zuen mezua eta jarri zeuek filtroa, guretzat ez da gustagarri-eta inoren mezuak ezabatzen ibili beharra. Eta gogoratu: norbait izenez aipatu behar baduzue, kritikatzeko, zuek ere izenpetu egin behar duzue; bestela, ezabatu egingo dugu zuen mezua. Kritika egitea libre da; anonimatotik jendea iraintzea, ez. Barkamena eskatzen diegu mezu-kate honetan irainduak izan direnei, mezu iraingarriak lehenago ez ezabatu izanagatik. Karkara

Ipurdi bistan

Iñaki — 2008/03/06 10:30
Ez det ulertzen, seriyo. Han zeudenak bakarrik ikusi zuten gertatua, ta hainbeste jende aho handi ari da hitzeiten... zuek zer uste dezute zeratela, besteek baño gehiago. Tentsio unea zen eta gazteek bere aldera tiratzen zuten, munipek berera. ZE agresio eta ze kontxo! Eta gañera munipek ez dutela ezer egin esan, santuak izango dira. Erruduntzat jo behar badituzue (zuek, nik ez behintzat) biak izan ditezela zea! Besarkada bat gazteei.

iñakiri

herritarra — 2008/03/06 16:53
Oso ondo Iñaki, zuk animatu berriro ere gazteak indarkeria erabiltzera, munipak zuek deitzen diezun bezala, bere lana egin eta defendatu egin ziren. UDALTZAINAK ez ziren pankartaren bila joan herriko enparantzan zeuden bitartean, ez ziren gazteen aurka joan, GAZTEAK JOAN ZIREN BERAIEN KONTRA, nahiz eta dirudienez helburua hori EZ izan, baina hala ere, Mikel Aranzabalek zuzenketa asko egin ditu gaur arratsaldeko elkartaratzearen lema gora eta bera, hain arduratuta badago, badaezpada ez du kaltetuta izan den/diren udaltzainaren egoerari buruz gehiegi galdetu, eta gaur arratsaldean deskuidatzen bazarete, trafikoa zuzentzen UDALTZAINAK egon beharko dute herrian zehar. Hori da hori egin beharra, beste aldeko aurpegia jarri behar gainera. ANIMO UDALTZAINEI.

Danai

Iñaki — 2008/03/06 17:13
Propuesta bat egin nahi dizuet danoi. Ikusten danez, bakoitzak nahi duna nahi dun erara pentsatzen jarraituko du eta alperrik da honekin jarraitzea. Nik behintzat ez dut kontu honi buruz ezer gehiago idatziko eta hortara gonbidatzen zaituztet. Beste albiste batzuei buruz arituko naiz.

joxemari

Ijito bat — 2008/03/06 17:24
OKK, joxemari bezalako elementuekin ez zoazte inora. Kalte gehiago egingo dizue onura baino. Beste mezuan irainak, eta honetan mehatxua. Anonimotasunean babestuak, hori bai.

herritarrari

mikel aranzabal — 2008/03/06 17:48
ez dut udaltzainen egoerarik galdetu, badakidalako ondo daudela, inork ez baitziuen erasotu. guk behintzat ez.

Egoera

Ijito bat — 2008/03/06 17:56
Zihur nago zuek baino askoz okerrago ari direla pasatzen.

herritarrari 2

mikel aranzabal — 2008/03/06 18:01
gainera, esan duzun moduan udaltzainek guri trafikoa moztea gustatuko litzaidake (manifa izango balitz behintzat), beren lana ongi egiten jarraitzen dutela erakutsiko luke, asteartean egin zuten moduan.

ijito bat-i

mikel aranzabal — 2008/03/06 18:13
ez dakit "joxemari" moduan sinatzen duena OKK-ko kide den, eta uste dut zuk ere ezetz. beraz, ez leporatu guri beste inoren iritziak. "permin"ek ordea, adierazi du pnv-koa dela, eta hark bai botatzen dituela irain, mehatxu eta txorakeria ugari. bestetik, zuek denen artean gu kriminalizatu ondoren, esaldi hori erabat lekuz kanpo dago.

Komunikatuak

Ijito bat — 2008/03/06 18:26
Ados Permineri buruz diozunarekin. Joxemari bezela sinatzen duenak uste det beste mezu batean partaide gisa idatzi duela, baina karkarakoek mezua borratu dute eta ezin dizut zihurtatu. Jakin nahiko nuke komunikatu zabala kontzentrazioa baino lehen argitaratuko dezuten. Jakin nahiko nuke baita ere nork bidali duen Karkarak lehenik argitaratu duen deialdia, eta EAE-ANV bat datorren bertan zioenarekin (zehazki honekin: "adierazpen askatasuna, errepresiorik ez lemapean, pasa den asteartean udaltzaingoak eta ertzaintzak erakutsitako jokabidea salatzeko."). Azkenik, uste det nik etzaituztedala kriminalizatu. Gaizki egin zenutela uste dut, pankarta igotzean udaltzainak alde batera utzita, eta zuen eritzia jakiten saiatu naiz. Eta berriz esaten dizut zihur nagoela udaltzainak zuek baino okerrago ari direla pasatzen esaten dizudanean.

Pankarta

Orio herria maite dut — 2008/03/06 19:00
Nik dakidanez, Orion horrelakorik ez da inoiz suertatu. Udaleko batzar aretora, edozein joan da pankarta eta guzti. Nire uste apalean zoritxar gertakari hau ez da udaltzainen ardura, alkatearena baizik. Udaltzainek bakarrik aginduak betetzen dituztelako. Beste gauza bat izango litzateke udaltzainek erabilitutako formak. Dena den, uste dut alkateak zerbait esan beharko duela. "Buen rollito" deritzana ondo dago baina noizbehinka aurpegia eraman behar da batez ere herriko jendea hain kezkatuta dagoenean. Kezkak foro honetan begi-bistan daudelako.

KOMUNIKATUA

OKK gazte asanblada — 2008/03/06 19:42
OKK GAZTE ASANBLADAREN KOMUNIKATUA BLOGEAN DA DAGOENEKO. IRAKURRI ETA NAHI DUZUEN KONKLUSIOA ATERA. GU, 20:30ETAN PLAZAN IZANGO GARA, "ADIERAZPEN ASKATASUNA, ERREPRESIORIK EZ!"LEMAPEAN. ALKATEAREN ERABAKIA ETA JARRERA SALATUKO DITUGU. ANIMA ZAITEZ. ESKERRIKASKO.

nire azken mezua asteartekoari buruz

oriotarra — 2008/03/07 17:43
Mikel Aranzabali zuzendu nahi diot gai honetako nire azken mezua, Iñakik dion bezala, gai berari buruz bakoitzak pentsatzen duena ez baitugu aldatuko. Atzo mezu batean zuen komunikatuan idatzitakoa zoriondu nizun, baina berriro ere ZUZENKETA BAT BEHAR DUZULA USTE DUT. "Ez dut udaltzainen egoerarik galdetu, badakidalako ondo daudela, inork ez baitziuen erasotu. guk behintzat ez". Zuk nahi duzun bezala deitu diezaiokezu egin zenutenari, baina indarraren bitartez aurretik kendu izanak, ERASOTUAK izan direla adierazi nahi du, eta hala ere, jakin nahiko nuke zuretzat zer den ONDO EGOTEA, ingresatuak ez izatea. Eta bai, ZUEK IZAN ZIÑETEN, eta horren ardura hartu behar duzuela uste dut. GOGORRA IZAN DAITEKE ONARTZEA, BAINA EGINDAKOA, ERASOTZEA DA.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Entzun MIROTZAK abestia.
Benito MIrotzak

Karkara 244 PDFn irakurri nahi baduzu klikatu hemen.

Gainontzekoak irakurtzeko, berriz,
klikatu hemen.
Azken erantzunak
JUNAI OKK-ÑEA!!! ANTI ABERTZALE SUTSUA, 2008/06/18
OKK POLITIKOA DA! ABERTZALE SUTSUA, 2008/06/18
Talde eragileak Patxi, 2008/06/03
MEZU EZABATUAK OKK gazte asanblada, 2008/03/21