Hemen zaude: Hasiera Blogak Orioko Gazte Asanblada Artxiboa 2008 March 20 OKK GAZTE ASANBLADA JUSTIZIA-JAUREGIAN
Dokumentu Akzioak

Orioko Gazte Asanblada

OKK GAZTE ASANBLADA JUSTIZIA-JAUREGIAN

2008ko martxoaren 4an muntoko planari buruzko ez-ohiko bilkuraren ondoren gertaturiko istiluak direla eta, OKK Gazte Asanbladako kide bat Donostiako Justizia-Jauregiko epaitegira zitatua izan da, "atentado agentes autoridad" salaketapean. Gazte honek 17 urte dituenez, bere guraso eta abokatuarekin aurkeztu behar du adin-txikikoen fiskalian martxoaren 27an. 

Momentuz, kide bat bakarrik deitu duten arren, besteok ere patu bera espero dugu, agiriak diligentziak ireki direla argi uzten baitu.

Hau guztiagatik, orain arte jendeak erakutsitako elkartasuna eskertu nahi dugu, bide batez, ondorengo egunetan izan daitezkeen mobilizazio ezberdinetarako gure gonbitea luzatuz.

ADIERAZPEN ASKATASUNA, errepresiorik ez!!!

Orioko gazte asanblada 2008/03/20

Iker Gurrutxaga

Erantzuna idatzi dunai — 2008/03/21 16:51
Barkatu, baño usteyat ez haizela Egoitz Dorronsoro nahiz ta bere izenen firmatu. Egoitz egun hartan gazte asanbladakin bat huan. Bakik, izen erreala erabili behintzat, ta ez jun miña itea. Deskalifikatzia baño gauza errexoik etziok. Animo gazte asanbladakoi! Ia dana ondo ateatzean!

Esan nun,nik

Esan nun,nik — 2008/03/21 18:03
Arazoa Karakarakoek jarritako filtroa da,nik jada esan nun zer gertatuko zan, beste baten izenean idatzi ta kitto zentsura. Je,je hau da hau desfasea forillo honena.Ah, ta Egoitz hartu lasai segi horrela ta ez utzi intimidatzen,animo gaztiak!

Graziya iteik!!

Eñaut Marti — 2008/03/21 22:05
Etzakit zein izan dan baño...oso graziosua...bi puntu balientiai!!!

MEZU EZABATUAK

OKK gazte asanblada — 2008/03/22 00:23
BLOG HONETAKO MEZU BAT EZABATUA IZAN DA BEREA EZ DEN IZEN BATEKIN IZENPETZEAGATIK. ERRESPETU PIXKA BAT MESEDEZ.

Ezin da erantzunik utzi

Oporretan gaude. Abuztuaren 25ean itzuliko gara.


Oporrak

Entzun MIROTZAK abestia.

Karkara 244 PDFn irakurri nahi baduzu klikatu hemen.

Gainontzekoak irakurtzeko, berriz,
klikatu hemen.
Azken erantzunak
JUNAI OKK-ÑEA!!! ANTI ABERTZALE SUTSUA, 2008/06/18
OKK POLITIKOA DA! ABERTZALE SUTSUA, 2008/06/18
Talde eragileak Patxi, 2008/06/03
MEZU EZABATUAK OKK gazte asanblada, 2008/03/21