Hemen zaude: Hasiera Blogak Orioko sozialistak Artxiboa 2008 January 17 Agur sozialista
Dokumentu Akzioak

Orioko sozialistak

Agur sozialista

Orioko PSE-EEk bloga estreinatzen du mezu honekin

Agur sozialista,

Orri hau irekitzen dugu, Karkara aldizkariaren laguntzari esker, pentsamendu sozialista eraman ahal izateko herriko internautei, bai arituei eta bai hasiberriei. Orri hauetan aurkeztuko dizkizuegu Oriorako dauzkagun proiektuak eta, horretaz gain, saiatuko gara zuei jakinarazten zein den gure ikuspuntua euskal gizarteak eta espainiar gizarteak gaur egun dituzten arazoei buruz eta zein irtenbide proposatzen ditugun arazo horietarako.

Badakigu kritikatuak izan gaitezkeela; batzuek formak zainduz kritikatuko gaituzte eta beste batzuk, berriz, min ematen saiatuko dira edota iraindu egingo gaituzte. Arrisku hori geure gain hartuko dugu, badakigulako kritika guztiak, baita modurik desegokienean egindakoak ere, gure errealitate anitz eta iheskorrari buruzko ikuspegi bat dutela atzean eta gure errespetu osoa merezi duten sentimendu, ideia eta proiektuak dauzkatela oinarrian. Muga, sozialistontzat, pertsona guztien bizitza, duintasuna eta askatasuna errespetatzea da. Pertsona guztiena, jatorria, arraza, sexua edota beste edozein baldintza sozial edo pertsonal kontuan hartu gabe; horiek pertsonaren osagarriak baitira, norbait kalifikatzeko balio dezaketenak, baina pertsonaren funtsa osatzen ez dutenak.

Sozialistok hiritarrei buruz hitz egiten dugu, Greziako eta Erromako tradizio klasikoa jasoz; tradizio klasiko horretan gizakia eskubide eta betebeharren subjektua da eta ardurak dauzka errepublikaren kontuen bilakaeran; tradizio hori 1789ko iraultzaile frantsesen bidez eta XIX. mendeko idealista erromantikoen bidez iritsi zaigu. Sozialistok norbanakoa hobetzeko egiten dugu borroka, ez baitago gizartea hobetzerik ez badugu kontuan hartzen gizarte hori norbanakoz osatuta dagoela eta norbanako guztiak direla desberdinak, bakarrak eta baliozkoak, nor bere nahi eta arazoekin. Ideologia totalitarioek abstrakzioak erabiltzen dituzte, norbanakoa 'herria', 'kolektiboa' edo 'gizartea' bezalako kaiola semantikoetan ezkutatzen dutenak, eta pentsamendu sozialista modernoa oso urruti dago abstrakzio horietatik.

Azken urteetan Orio guztien ahotan ibili da; bai gauza positiboengatik eta bai gauza negatiboengatik. Sozialistak aspaldi gaude Orioko Udalean, nahiz eta ETA banda terroristako hiltzaileak saiatu ziren gu Udaletik kanpo uzten, Juan Priede zinegotzia hil zutenean. Udalean sozialistak gara kontra egiten duen ahots bakarra, urte luzez nahitaezko nazionalismoa nagusitu baita bertan. Baina sozialistak hiritar arduratsuak gara eta Udalaren erabakietan parte hartzen dugu, jarrera kritikoarekin, gure iritzia emanez, ideia berriak azalduz eta agerian jarriz Orio berena bakarrik balitz bezala jokatzen ohituta dauden talde politikoen erroreak eta gaitzak. Sozialistok, hala ere, ez ditugu trabak jartzen eta gure politika ez da suntsitzailea, horrek ez dakarrelako herritarrak politikarekin eta politikariekin nazkatzea baizik.

Orioko sozialistek gonbitea egiten diegu bertako herritarrei, parte har dezaten sortzen ari garen hirian; horretarako, harremanetan jartzea daukate Udalean ordezkatzen dituen zinegotziarekin, edo blog hauxe bera erabil dezakete, edo, hobe oraindik, auzo elkarteren batean egin dezakete beren ekarpena. Ordezkari politikoak ez gara beste inor baino hobeak edo jakintsuagoak eta ez gara, ezta ere, eskasagoak edo ezjakinagoak; kontua da guri dagokigula erabakiak hartzea eta gu geu bakarrik garela erabaki horien erantzuleak. Erabaki horien arabera juzgatzen gaituzte herritarrek, lau urtetik behin, gizarte demokratikoek eskura jarri dien arma indartsuarekin: hautestontziarekin. Garrantzizkoa da gure erabakiek herritarren ideia, proposamen eta nahiak islatzea. Ez dugu Orio bulegoetan egin behar, herritarren beharretatik aparte.

Orri hau prestatzen ari naizen bitartean, ETA banda terroristak berriro ekin dio, dakien modu bakarrean, Frantzian armarik gabe zihoazen bi guardia zibil gazte hilez. Badakit Euskadin jende asko dagoela benetako fobia diena Estatuko gorputz polizialei eta, bereziki, Guardia Zibilari. Ez naiz sartuko izan ditzaketen arrazoi zuzen ala okerrekoetan; baina inork ez du inori bizia kentzeko eskubiderik. Hilketaren salaketa egin behar da, kontuan izan gabe nor den hiltzailea eta nor hildakoa. Horregatik esan nahi diegu 'Euskal Herria' hitzekin ahoa betetzen duten horiei, biktima onen eta txarren arteko edota hilketa onen eta txarren arteko bereizketa egiten badugu, ez dugula inolako errespeturik merezi, ez herri gisa eta ez pertsona gisa; biktima guztiak dira onak eta hilketa guztiak dira txarrak. Gogorarazi nahi diet  Pirinioetara udan eta neguan joaten diren euskaldun guztiei guardia zibilak direla, baita ere, hango mendietan laguntzen digutenak, arazoak dauzkagunean erreskatatzen gaituztenak edota bizitza salbatzen digutenak, sekula galdetu gabe nongoak garen edota zein den gure ideologia. Seguru nago terroristek ez dutela xakean egiten; baina, hala ere, ez ditugu pertsonak partida odoltsu bateko peoi baliogabe bihurtu nahi, terroristek gure askatasunarekin eta gure bizitzekin jolastu nahi badute ere.

                        Orio, 2007ko abenduaren 4a

                        Jesús Rodríguez Pousa

Patxi Uranga 2008/01/17

ejerzitozaleak

nazka — 2008/01/17 23:25
Baina nora goaz, a ze panfletoa. Euskal Herritik "años luz-era" Pertsona hauek ez dute inoiz euskara, euskal herria onartutko. Hortarako daukate, ejertzitoa. Beraiek ez omen daukate askatasunik. Eta guk? Zerbait planteatu orduko, beraien ejerzitoa goitik behera, beraien juezak, beraien guardia zibila, beraien kontituzioa, eta beti, beti, beti, ejerzitoa gainetik. Ez al da hori gure muga?. Inoiz ezin dugu gure nahia planteau ere. Beti daukate ejerzitoa prest gu suntsitzeko. Eta beraiek omen daude askasunatik urrun. Gu bai, bagaude preso. Ezin gure askatasuna aldarrikatu. Nazkanteak. Gezurtiak. Espaiñol nazionalista hutsak. Inperialistak. Espaiñol nazkanteak. Ejerzitozaleak.

PSE-PSOE, ultranazionalista espaiñolen garante

ados — 2008/01/18 11:38
Bai motel, ejerzito zale purrukatuak. Erregea aurretik gainera. Galoi guztiak zintzilikatuta. España una y grande ozenki aldarrikatuz. Eta PSE-PSOE, sistema militar guzti hau goraipatuz. Eta zer esanik ez beste indar polizi guztiei ematen dieten laguntza. Eta judikatura espaiñol-nazionalista indartuz. Aitortu beharra dago. Ez dago espanola baiño nazionalistarik. Espaiñiaren garanteak. Eta PSE-PSOE lehena. Ez dute onartzen eta ez dute onartuko euskaldunen eskubiderik. Eta beraiek omen daude Euskadin askatasunarik gabe. Baino zerbait independentziaruntz abiatu orduko, hemen dator makinaria guztia asmo berriak zapuztuz. Eta beti, azkenean, azkenerako, Ejerzitoa zain. Indar militarra zain. Indar pistoleroa zain. Beraien juezak ezin baldinbadute, hor dago ejerzitoa. Beraien konstituzioa ez ukitu. Ukitu, aldatu ezkero, hor daude tankeak, merzenarioz josiak. "Indar demokratikoak" euskaldunen aldarrikapenak ezin baldin badituzte ixilduarazi, hor dago Ejerzito potentea zain. Prest guztia suntsitzeko. Por la patria ultra-nazionalista espaiñola garantizatzeko. Eta PSE-PSOE ados.

PSE-PSOE, guztiz ultranazionalista espaiñolak

urtarrilak 18 — 2008/01/18 14:17
"Orioko PSE-EEk bloga estreinatzen du mezu honekin. Agur sozialista. Saiatuko gara zuei jakinarazten zein den gure ikuspuntua euskal gizarteak eta espainiar gizarteak"... (ESPAINIR GIZARTEAK. ARGI GERATZEN DA) "Muga, sozialistontzat, pertsona guztien bizitza, duintasuna eta askatasuna errespetatzea da" ......(BA EUSKALDUN INDEPENDENTEAREN ASKATASUNA EZ DUZUE ERRESPETATZEN)(18/98 ADIBIDE) "Eta pentsamendu sozialista modernoa oso urruti dago abstrakzio horietatik. (BAI, SOZIALISTA MODERNOAK ULTRANAZIONALESPAIÑOLA BESARKATZEN DU)(ETA HORI EZ DA EZ ABSTRAKZIOA, OSO KONKRETUA DA. ESPAINIA NAZIOA,HERRIA OSO KONKRETUAK DIRA. BERAZ EZ KONTRAESANETAN ERORI. ZUEK ZARETE NAZIONALISTA HANDIENAK)(ESPAIÑOLAK JAKIÑA) "Azken urteetan Orio guztien ahotan ibili da; bai gauza positiboengatik eta bai gauza negatiboengatik. Sozialistak aspaldi gaude Orioko Udalean, nahiz eta ETA banda terroristako hiltzaileak saiatu ziren gu Udaletik kanpo uzten, Juan Priede zinegotzia hil zutenean. Udalean sozialistak gara kontra egiten duen ahots bakarra, urte luzez nahitaezko nazionalismoa nagusitu baita bertan". (BAI, NAHITAEZKO NAZIONALISMO ESPAINIARRA DEFENDATZEN DUZUE. ULTRANAZIONALISTA ESPAINOLAK ZARETE. ETA ZUEK ORAIN MADRILGO KONGRESURAKO EUSKAL INDEPENDENTISMO NAHIA KANPORATZEN DUZUE. JUEZAK, ETA INDAR ARMATUAK ATZETIK DITUZUELA.HIPOKRITAK. ) "Garrantzizkoa da gure erabakiek herritarren ideia, proposamen eta nahiak islatzea. Ez dugu Orio bulegoetan egin behar, herritarren beharretatik aparte. (BA ORION GEHIENGOAK, EUSKAL-HERRIA ESKATZEN DU. ETA HORI EZ DUZUE ONARTZEN) "Orri hau prestatzen ari naizen bitartean, ETA banda terroristak berriro ekin dio, dakien modu bakarrean, Frantzian armarik gabe zihoazen bi guardia zibil gazte hilez. Badakit Euskadin jende asko dagoela benetako fobia diena Estatuko gorputz polizialei eta, bereziki, Guardia Zibilari" (FOBIA eta NAZKA)(BETI DUZUE ZUEK ZUEN PROPOSAMEN POLITIKOAK BALIATUKO DITUZTEN INDAR ARMATUAK ATZETIK, POTENTEAK GAINERA, ERREGEA LEHENENGO FILAN DUZUELA)(HEMEN INDEPENDENTZIA ESKATU EZKERO, ETA POSIBILITATU EZKERO, ZUEN INDAR ARMATUAK, HOR GENITUZKE, GUZTIA SUNTSITZEKO eta KAKAZTEKO. ESPAINIA EZ DA PUSKATUKO!!!)(HORI DA ZUEN SOZIALISMO MODERNOA!!) "Ez naiz sartuko izan ditzaketen arrazoi zuzen ala okerrekoetan; baina inork ez du inori bizia kentzeko eskubiderik.Hilketaren salaketa egin behar da, kontuan izan gabe nor den hiltzailea eta nor hildakoa. Horregatik esan nahi diegu 'Euskal Herria' hitzekin ahoa betetzen duten horiei, biktima onen eta txarren arteko edota hilketa onen eta txarren arteko bereizketa egiten badugu, ez dugula inolako errespeturik merezi, ez herri gisa eta ez pertsona gisa; biktima guztiak dira onak eta hilketa guztiak dira txarrak. (SALAKETA EGIN BEHAR DA BAI, BAINO BERDINTASUN BATEN EGOERAN).(ESTATUAK BERE INDAR ARMATUAK MAHAI GAINEAN BALDIN BADITU, JAI DAUKAGU.) "Gogorarazi nahi diet Pirinioetara udan eta neguan joaten diren euskaldun guztiei guardia zibilak direla, baita ere, hango mendietan laguntzen digutenak, arazoak dauzkagunean erreskatatzen gaituztenak edota bizitza salbatzen digutenak, sekula galdetu gabe nongoak garen edota zein den gure ideologia. Seguru nago terroristek ez dutela xakean egiten; baina, hala ere, ez ditugu pertsonak partida odoltsu bateko peoi baliogabe bihurtu nahi, terroristek gure askatasunarekin eta gure bizitzekin jolastu nahi badute ere". (BAI PIRINEOTAN LAGUNTZA ESKAINI eta HEMEN "POR CULO EMAN", EUSKARA, EUSKALHERRIA ESKAERA GUZTIAK AKABATU,SUNTSITU. HORI EGITEN DUTE GUARDIA ZIBILEK)(ATZO GAUR ETA BIHAR) SEKO KEZKATUTA DAGOEN ORIOTAR BAT. 2008, Urtarrilak 18

Itzultzaile bat kontratatu al duzu?

Catalina — 2008/01/18 16:07
Jesus, Jesus, Jesus,.... Ez Jesus, ezetz Jesus... Zuk ez duzu textu hori idatzi ezinezkoa delako. Zuk ez dakizu euskara idazten ezta ez dakizu euskara hitz egiten ere. Euskararen kontra izanda, nola erabil dezakezu hizkuntz itsusi hori? Jesus, zoaz euskaltegira eta euskara ikasi... Nork itzuli dizu textua? Akaso Udaleko euskara teknikaria izan da? Zure adinarekin, badakigu ez duzu inoiz ondo hitz egingo baina gutxienez saiatu. Lotsagarria da zinegotzia izanda, "egunon" esaten dizun bakoitzean, "buenos dias" erantzuna besteak jasotzea.

PSE-PSOE beti española

betiko joera — 2008/01/18 16:53
Hara zer dioen, Espaiñiako egunkari batek. Ados nago. Bainan orain ez diete eman espaiñoletasun atake hori, betidanik dute joera hori. Beti ere ejerzitoa garantea atzetik, aurretik, atzerrian eta Espainian. ............................................................................... Últimamente parece que a Zapatero y su Gobierno les ha dado un repentino ataque de españolidad. Nos bombardean a todas horas con sus anuncios marca «Gobierno de España», sacan a pasear de nuevo a José Bono; muestran mano dura contra ETA; se plantean la posibilidad de ilegalizar a ANV, e incluso Zapatero se acuerda del Ejército español y visita a las tropas en el extranjero.

Topa! I

Ni — 2008/01/18 20:25
Ba, Ibarretxek horiekin egin nahi du iruzur berria, beraien konstituzio sakrosantuaren barnean, euskal herritarron kartzela dena, eta TOPA EGINAZ!( Hau da hau argazkia Ibarretxena erregearen saraoan,ene!)Adi hurrengo hilabeteetako jokaldi politikoaz! IRUZURRIK EZ! Marko demokratikoa da irtenbidea!

Jesús Rodríguez Pousa Jaunari;

Azken parrafoa — 2008/01/23 05:36
Zorionak bloga zabaltzeagatik baina ez zait diskurtsoaren norabidea batere gustatu. Ondo hasi zara baina haritik aldendu zara, ideia bat egin dezazun, Oriotik Algeciras-era salto egin dezu, eta itsasoa aurkitu duzulako, bestela Ceutan jarraitzen zenuen Afrikaruntz... Agur bat, agur bat da. Azken parrafoa ez dator bat agurrarekin, zertara dator mezu honetan ETAren aipamen hori? Ekintza hura salatzeko, ez al zen hobe beste mezu edo elkarrizketa bat zabaltzea? Beste galdera bat; Euskadiko Ezkerra denominazioa eramanda, zergatik ez duzue Euskara erabiltzen Katalunian Katalana erabiltzen den bezala? Euskal nazionalismoari zuen desadostuna erakusteagatik? Mesedez ez esan denbora edo bitartekorik ez duzuela..

demokrazia???

herritar bat — 2008/02/08 18:43
Oso ondo Jesus, zure alderdiak muga guztiak apurtu ditu. Espaiñiako gerra zibilean zuekin lubakietan borrokatu zen alderdiari "suspentzio kautelarra" ezarri diozue. Noren eta aurreko lubakietan zeuden faxisten laguntzarekin. Marka guztiak txikitu dituzue, zuek "sozialistak". Zakurran putsa. Baina jakizu, eta jada badakizu, zuen legea aipatuko ez dudan leku batetik pasako dugula. Behar den guztietan zutituko garela eta alderdi, partidu, plataforma edo dena delakoa antolatuko dugula. Zure alderdiak bultzatzen duen errepresioaren gainetik, beti topatuko duzue norbait, zuei faxistei, aurre egiteko prest. Baita Orion ere. Orion ere errepresioa salatuko dugu eta berriz antolatuko gara. Bai, eta zure aurrean egongo gara , udalean, kalean eta behar den leku guztietan zuen faxismoa salatzen eta borrokatzen. Beraz badakizu jesus, independentzia eta sozialismoaren bidean GORA EUSKAL HERRIA ETA ASKATASUNA! JO TA KE IRABAZI ARTE!

Jesus,Maria,Jose ta Izpiritu Santua

MAY DEI — 2008/02/08 19:52
Arrazoi dezu baino hemen ez ta ahaztu behar, PSOEk beste batzuen konberturarik gabe ezingo lukeela ezarri ezepzio egoera hau, hau da, Jesus,Maria (Redondo), Jose (Cotado) ta izpiritu santua (Iturain) eta beren alderdiko enparauak ere badutela zerikusia guzti honetan. Pasibitatea konplizitatea dela, ta hain demokratak badira eman dezatela urrats bat(gutxienez) aurrera eta ez naiz eskatzen ari deklarazio bat edota kondena bat, baizik eta proposamen argia ta zehatza egoera honi aurre egiteko. hau egin ezean legitimazio guztia galduko duzue nire begietan eta Jesus bezain faxistak izanen zarete. Ah, ta galdera inozo bat, zein bide geratzen zaigu gure eskubideak defendatzeko? Borroka da bidea!

Iturain, ta orain zer?

Ni — 2008/02/08 19:59
Hona hemen Aralarren dekalaraziok: Aralar ha tildado de "totalmente antidemocrática" la decisión de Garzón, porque en democracia es "inconcebible" la ilegalización de partidos. En ese sentido, considera que esa decisión "va en contra del derecho que tienen todas las personas de presentarse a unas elecciones y de la libertad de votar al partido que quieran", y ha apuntado que ello supone "un ataque inaceptable a los derechos humanos y enturbia aún más el contexto político que vivimos hoy en día". Oso ondo,ta ze ostia in behar dezu/e egoera honi aurre egiteko? "por ke si es un ataque inaceptable, habrá ke hacer algo, no?" Edota zuen nagusiek, PNVek, kate motzean lotuta al zaude/te? Zure erantzuanren zain, izan ongi

Hobeto aurrez aurre

Iñaki Iturain — 2008/02/10 01:14
Nik ez dakit nor zaren eta zuk berriz badakizu nor naizen ni, eta hori bentaja handia da zure alde, gai horretaz hitz egiteko, batez ere, zuk hasieratik darabilzun tonu horretan abiatuta. Ezagutzen nauzunez, etorri lasai niregana, eta hitz egingo dugu, aurrez aurre, horretaz eta nahi duzunaz, elkarrekin zerbeza bat hartuz. Hemen, blog honetan, hitz egitekotan, parez parez, alegia izen-abizenekin. Bestela ez. Ondo izan.

Ni

Kargu publikoa,erantzunkizun publikoa. — 2008/02/10 11:37
Zu kargu publiko bat zera ta publikoki nik eskatzen dizudana publikoki zure/zuen jarrera zein den argitzea da. Ez dut uste arazo pertsonala denik, baizik eta Orioko populoarean aurrean eman beharreko erantzuna dela. Badirudi bi kartakin jolastu nahi duzula, bata Iñaki Iturain gisa eta bestea Aralarreko kide gisa,baina horrek ez du balio. Niri berdin zait Iñakik indibiduo gisa zer pentsatzen duen, aitzitik ezinbestekoa deritzot Orioko Aralarreko buru gisa zer pentsatzen duen eta zer egiteko prest zauden/ten egoera honi aurre egiteko. Eskaera zintzoa delakoan nago ta publikoki egin beharrekoa.Zer diozu? Arazoa ez baita ni ta zure artekoa, arazoa publikoa da.

Beñat askatu!

Beñat askatu! — 2008/02/10 19:02
Bilboko manian Beñat oriotarra atxilotu dute. Hau da zuen demokrazia, nazkagarriak. Denok kalera,denok borrokara,redios!

Bilboko manifestazioa

Egunkarietan — 2008/02/10 21:32
2008-02-10. Manifestazioa Bilbon..... http://www.diariovasco.com/20080210/mas-actualidad/politica/asistentes-marcha-ilegal-provocan-200802101514.html .... http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/20080210/mas-actualidad/politica/ertzaintza-establece-amplio-dispositivo-200802101203.html ... http://www.eitb24.com/multimedia/galeria/es/politica/2008021014450419/Incidentes-en-la-manifestacion-de-Bilbao/ .... http://www.eitb24.com/noticia/es/B24_86056/politica/MARCHA-ILEGALIZACIONES-manifestacion-termina-cargas-e/ .... http://www.eitb24.com/multimedia/videos_flash/es/politica/2008021016243401/Incidentes-y-detenciones-en-la-manifestacion-de-Bilbao/ ....

aupa beñat

oriotarra — 2008/02/10 23:48
Aurrekoari erantzunez, nik ere Beñat estimatzen det baina batek ez du bestea kentzen. Gaur bilboko manifan eta orioko plazan zeuden ertzainak beraien lana egiten ari ziren zuri gustatu edo ez.Ni goizero ohetik jeiki eta lanera joaten naiz soldata baten truke eta zuk ere hori uste det. Gaur bezalako adierazpenetan bai musutruk egingo dituzu baina eguneroko bizitzan zuk ere soldata bila joango zara eta ez det uste zure burua mertzenariotzat duzunik. Eta espero det zuk aipatzen dituzun esopetak eta zuri apuntatze hori ea bukatzen den, denon kalterako bait da. Baina baita, gaur eguerdialdean bilbon gertatu den kale borrokak ere bukatu egin beharko luke. Guri ere horrek kalte egiten bait digu. Besterik gabe eta Beñat bihar arratsaldean orioko kaleetan pasian ikusiko dugu.

Zipaioak kargatu ditek aurrena

Aupa Beñat eutsi goiai. — 2008/02/11 00:54
Bilbon kale istiluak izan dituk. Baina aurreneko probokazioa zipaioena izan dek. Telebistan garbi ikusi dek istiluak ez zirela antolatuak. Aspaldiko urteetan ezker abertzaleak aurpegia erakusten dik kalean eta zipaioak dituk enkaputxatuak ibiltzen direnak. Manifestariak esku hutsik zeuden eta zipaioak ipurdiraino armatuak. Zenbat koktelmolotof ikusi dira, zenbat suziri ikusi dira manifestarien eskuetan... Istiluak zipaioek sortu dituzte. Zipaiorik azaldu ez balitz etzen istilurik izango. Hori begi bistakoa da. Eta beste kontu bat, Beñat kaletik lasai lasai zijoala atxilotu dute. Manifestatzen saiatu hondoren eta ezin izan dutela ikusita alde zaharrera zijoala atxilotu dute. Eta espero dugu laister Beñat gure artean izatea, baina zipaioek beren atestatuan jarri dezaketenarekin akaso audientzi nazionalera bidal dezakete. Eta horrek urte batzuetako kartzela ekar diezaioke. Espero dezagun oraingoan zipaoi hauek ez direla horren zakurrak izango, baina entzuten diren eta egiten dituzten kontuekin auskalo.

mertzenarioak dituk

langile bat — 2008/02/11 01:10
Polizia eta militarrak ezin dira langile normalekin parekatu. Nik nere lanean ez dut inor sapaltzen, ez dut inor iraintzen, ez dut inor txikitzen eta hori aginduko balidate ez nuke beteko. Ez beraiek bezala, beraiek ez dute lege injustu baten aurrean plantorik egiteko potrorik. Nola ba galduko dute kobratzen duten soldata eder hori, horregatik diot mertzenarioak direla.

ez dago barkatzerik

duintasuna — 2008/02/11 01:16
Hori dek bai, jasaezinekoa. Ideak defendatzeko manifestaziora joan, eskuhutsik, aurpegia emanez, guztien aurrean eserita eta indar armatuek, zakurren gisa, odolaren zain. Eta odola ixuri araziko dute behien eta berriz. Eta Beñat zulora bidaltzeko kapaz dira. Ideiak defendatzeagaitik. Independentzia eta duintasuna erreklamatzegaitik. "Estado de excepción" ezurretaiño sartuta daukagun herri honen duintasuna defendatzen. Zer nolako putaseme pila. Orain, Beñatek irauliko zitun kotxe, zakarontzi eta banketxeak. Hori azalduko da bere kontra. Eta hor bidaliko dute Madridera. Eta handik zulora. Ez dago barkatzerik !!

AUPA BEÑAT hireki gatxaudek/n!!!!!!

Iñaki ituraini bezala gainontzekoei ere!! — 2008/02/11 15:52
Beste behin ere euskal herriko demokrata zintzoak heuren polizia bidali dute hortzetaraino armatuta eskubiderik gabe utzi nahi dituzten euskal herritarrak jipoitu eta atxilotzera. Oraingoan herritar bati tokatu zaio baina edozein izan zitekeen. Eutsi beñat!! Hau gertatu aurretik galdera interesgarria zegoen zabalik. Iñaki eta gainontzeko zinegotziei galdera bera luzatu nahi nieke orain ere. Eta orain zer?? ixilik eta besoak gurutzatzea soilik geratzen al zaigu zuekin?? ba... jai duzue!! erantzun bat zor diozue herriari eta herritarrei!! zuen erantzunaren zain geratzen gara ba.

Catalina-ri

Oriyotarra — 2008/02/20 23:11
Catalina, Catalina, Catalina,... Ez Catalina, ezetz Catalina... Ziurrena da Jesus-ek ez duela testu hori idatzi. Noski ezinezkoa dela euskaraz ez baitaki. Baina, norbaitek euskaratu baldin badio, ez al zaizu ondo iruditzen pausu hori eman izana blog euskaldun honetan mezua jartzeko? Beharbada euskara hizkuntz kontra egongo da baina... euskara hain sutsuki defendatzen dutenek ez al dute ba gaztelaniera erabiltzen? Adibidez, Gara ez al da ba gehienbat erdaraz kaleratzen egunero? Euskaltzale-sutsua ez den inor euskaltegira bidali baino lehen, euskatzale-sutsu erdaldunek ez al lukete joan behar? Jakina da, Gara euskera hutsean idatzia egongo balitz, gure herriko Karkarak adina ale atera beharko lituzkeela. Gutxienez "egunon" esaten ikasteko gomendatzen diozu Jesus-i... modu honetan ezker abertzale erradikaleko euskaltzale-sutsu baino erdaldunek bezain beste euskara jakingo lukeelakoan, ala? Txintxo ibili, eta Aupa Orio!

Oriyotarri

Catalina — 2008/02/21 14:59
Ados nago esan duzunarekin, pauso bat delako. Hala eta guztiz ere, ez da nahikoa. Orion, biztanle gehienek euskaraz hitz egiten dute eta Orioko ordezkaria izateko, nahitezkoa da, gutxienez, euskara hitz egiten saiatzea.Ez dut esan euskara menperatu behar duenik, baizik eta euskara hitz egiten "saiatu" beharko duela. Esate baterako, udaletxeko bileretan eta abar. Politikan "imintzioak" garrantzitsuak direlako.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Entzun MIROTZAK abestia.
Benito MIrotzak

Karkara 244 PDFn irakurri nahi baduzu klikatu hemen.

Gainontzekoak irakurtzeko, berriz,
klikatu hemen.
Azken erantzunak
Oriyotarri Catalina, 2008/02/21
Catalina-ri Oriyotarra, 2008/02/20
AUPA BEÑAT hireki gatxaudek/n!!!!!! Iñaki ituraini bezala gainontzekoei ere!!, 2008/02/11
ez dago barkatzerik duintasuna, 2008/02/11
mertzenarioak dituk langile bat , 2008/02/11
Azken sarrerak