Hemen zaude: Hasiera Blogak TXURRUMUSKI KAGE
Dokumentu Akzioak

TXURRUMUSKI KAGE

Badator Txurruka 2009

Txurrumuskiren eskutik, azken urteotan bezala, asteburu pasa joateko aukera!

Urtero bezala, aurten ere Txurrumuski martxan jarri da Txurrukara asteburu pasa joateko prestaketak egiten.

Irteera LH3tik LH6ra bitarteko gaztetxoei dago zuzendua. Azaroaren azken asteburuan izango da, azaroaren 27tik 29ra zehazki. Irteera ordua 18:00tan izango da, bikamiotan, eta itzulera ere bertan, igande arratsaldeko 16:00tan gutxigora behera.

Prezioa 35€koa da, zeinak Euskadiko kutxan ingresatu beharko diren 30350182181820021770 kontuan. Dirua ingresatzeko epea jada ireki da, baina ezinbestekoa da ordainagiria eta osasun txartelaren fotokopia urriak 22 ostegunean, 17:00etatik 20:00etara, Ametsa gaztelekuan entregatzea.

Kontuan eduki plaza mugatuak izango direla!!

Beraz, animatu zaitezte, giro aparta izango dugun asteburu bat pasatzera!

Txurrumuski K.A.G.E. 2009/10/13

Piratak altxorraren bila!!!!

Gazte festetan jolasak Txurrumuskiren eskutik!

Aurten ere iritsi dira Orioko 2. Gazte festak eta Txurrumuskik bertan parte hartuko du jolasak antolatuz.

Gaur, irailak 25, arratsaldeko 17:00etan hasiko dira herriko plazan; herriko haur eta gaztetxoei zuzendurik.

LH3-tik LH6-ra bitarteko gaztetxoak altxorraren bila arituko dira herriko bazter guztietan zehar, herriko pirata talde onena direla erakutsi ahal izateko. LH3-tik beherakoek, ordea, plazan pintatzeko tailerrak izan dituzte.

Gero, txontxongilo emanaldia eta merienda ere izango da plazan.

Beraz, Altxorraren bilan izen eman duzuenok eta plazako ekintzan parte hartu nahi duzuenok azaldu bertara 17:00etako!

 

ANIMATUUUU!!!

Aupa Txurrumuskii!!

Txurrumuski K.A.G.E. 2009/09/25

Txurruibilaldia 09

Aurreko urtean egin genuen Deba-Orio 3 egunetan, eta aurten Hondarribitik Oriyoa egingo degu hiru etapatan.

DBHko gaztetxoentzat zuzenduta egongo da. 
Izen ematea ostiralean apirilaren 24an bukatzen da eta beharrezko dokumentazioa hau da:

  • Izen emate orria (gaztelekuan dago)
  • Seguritate sozialeko txartelaren fotokopia
  • Baimen orria (gaztelekuan dago)
 
Behin izena eman eta gero, Txurruibilaldiari buruzko xehetasunak apirilaren 27an emango ditugu arratsaldeko 18:30etan ametsa gaztelekuan. Zer eraman behar den, nola egongo den antolatuta eta hori guztia.
 
Aurreko urtean egin genuen bezela, igandean bukera emateko, herriko plazan paella eder bat jango dugu.
 

Txurrumuski KAGE 2009/04/21

Ametsa gaztelekua Txuri Urdin izotz jauregian

Martxoaren 21ean, Orioko 22 gazte izan ziren Izotz Jauregian.

Gazte ugari bildu zen aurreko larunbatean, martxoaren 21ean, Ametsa Gaztelekuak antolatutako  irteeran. 22 gaztek hartu zuten parte ekintzan, non osasuna hilabeteko gai nagusia izanik, eguneroko bizitzan kirolak duen garrantzia aztertu zen.
Hezitzaileek adierazi dutenez, oso gustura daude irteera nola joan zen ikusita.

Ekintza gehiago egitekoak dira gaztelekuan hilabete honetan; Janari osasuntsuen prestaketa eta Libe Garmendia, nutrizion eta dietetikan adituaren ikastaroa.

Txuri Urdin izotz jauregian

Ametsa gaztelekua

Txurrumuski KAGE 2009/03/23

Badator Txurruka 08!

Azaroaren 28tik 30era Orioko 100 gazte asteburu pasa joango dira Txurruka Aterpetxera Txurrumuskirekin.

Datorren ostiralean, arratsaldeko 18:00tan abiatuko dira Txurrumuski eta herriko 100 gazte Txurrukara autobus geltokitik.
Bertan, LH 3-LH6 bitarteko gaztetxoak ekintza ezberdinetan parte hartu eta gozatzeko aukera izango dute asteburuan zehar.

Igandean, arratsaldeko 16:00ak inguruan iritsiko dira.

Gogoratu nahi dizuegu, asteburua egoki pasatzeko honakoak eramatea ezinbestekoa dela:

- Arropa erosoa

- Barruko erropa, galtzerdiak

- Zira, berokia,...

- Lo zakua

- Norberaren garbitasunerako elementuak: xaboia, hortzetako eskubila,  hortzetako pasta, esku oihala, txankletak, ...

- Linterna

 

 

 

Txurrumuski K.A.G.E. 2008/11/26

Bertsolaritza tailerra Ametsa gaztelekuan

ERRIKOTXIA bertsozale kultur elkartearen eskutik, BERTSOLARITZA TAILERRA izango da gaur, azaroaren 22an, Ametsa Gaztelekuan. Arratsaldeko 5etatik aurrera, 10-16 urte bitarteko gazteek parte hartzeko aukera izango dute.

Euskararen hilabetea gaztelekuko lan ardatz izanik, ekintza honekin gazteen arteko euskararen erabilera bermatu edota sustatu nahi da.

Orioko gazteek beraz, bertaratu besterik ez duzue.



AMETSA GAZTELEKUA



Txurrumuski K.A.G.E 2008/11/22
275
275. Karkara PDF formatuan irakurri nahi baduzu klikatu hemen.

Gainontzeko Karkarak irakurtzeko, berriz,
klikatu hemen.

Azken erantzunak
Txurruka!! Txurrumuski K.A.G.E., 2009/10/16
Ez ahazatu!! Beñat Solaberrieta, 2008/11/27
Etiketa lainoa
aisia