Hemen zaude: Hasiera Inkestak Mirotzak Espainiako selekzioarekin?

Mirotzak Espainiako selekzioarekin?

Euskal kirol selekzioen gaia pil-pilean dagoen honetan horri buruzko galdera egin dugu karkara.com-en

You can vote at most for 1 choice on the poll. If you vote again, your old vote is replaced by the new vote.

ORIOKO ARRAUNLARIEK JOAN BEHARKO AL LUKETE ESPAINIAKO SELEKZIOAREKIN?

Iritziak

eta Oiana, eta Galarraga, eta Esnaola...

arraunaberbi — 2010/01/07 13:45
eta Realeko Esnaola futbolaria (Liga, Kopa.. españako konpetizioak dira), eta Mateos neska, eta Galarraga pelotaria (olinpiadetara españako federazioarekin), eta Oiana Blanco, eta eskubalaoiko Salaberria, Unanue, eta saskibaloiko CAJA LABORALEN dabilen hori, eta Kanache eta Kamel korrikalariak eta... utzi pakean arraunlariak redios !!

Saltsa segituan

Iker Gurrutxaga Zubimendi — 2010/01/07 14:11
Galdera Espainiako selekzioari buruzkoa duk, ez Espainiako txapelketei buruzkoa. Hortik aurrera, nire iritzia Hartu hitza blogean daukak. Arraunlariak hautatzerako garaian, herrian olinpiadetan Espainiarekin gehien joandakoak ditualako izango duk... Baina erantzuna bera duk, arraunlari beharrean kirolari jarrita, iritzia aldatzea arraroa duk-eta.

diskriminizazioa

arraunaberbi — 2010/01/07 14:12
redios ! galdetu ezazue Orioko kirolariak Españako selekzioarekin parte hartu behar duten ala ez. Ez diskriminatu "negatiboki" arraunlariak.

niri dagokidana

eneko galarraga — 2010/01/07 14:21
eneko galarraga olinpiadetara espainiako selekzioarekin jartzek arraunaberbi.etzekit nundik allatu zaiken informazio hori,baino bide oso onetik ezua.nik egin deten bidai bakarra san frantsizkoa izanuan,eta euskal selekzioarekin.hortik aparte,pelota olinpiadetan ikusi aldek sekula?arrauna defenditu nahibaek defenditu,baño gezurrik eta bestengatik gauza txarrik etzak esan arrauna defenditzeko

barkatu gaizki ulertua

arraunaberbi — 2010/01/07 16:12
ez, ez nian esan nahi kirolari oriotar horiek (hi barne Eneko) Españako selekzioarekin joan direnik, baizik eta posibilitate hipotetikoa sortu ezkero joango al zineten zuei, Orioko kirolari guztieei, galdeketa egitea, ez arraunlariei bakarrik. Hortik joan dek nere kritika. Inondik ere ez hire eta besteerekiko gauz txarrik eta gezurrik jartzeko asmorik ez diat izan. Horrela ulertu bada, nere espresio kaxkarrengatik izan dek, barkatu !. Bai, arrazoi dek, pilota Bartzelonan-92 eta inbitatu gisa bakarrik izan dek olinpidatan. A! hori bai, inkesta hau, alegia euskal kirolariak, euskal eta españako federazioak.. guztia hau alperrikakoa iruditzen zaidak. Galdetu gizarte guztiari, ez esparru bati bakarrik. Kirolariak nahi izatea, edo ez nahi izatea, gizartearen gehiengoak hanka egiten badik, ezertarako ez dit balio. Biktima hutsak bihurtzen dizkiagu kirolariak. Galdetu alkateei ea udaletxe euskaldun hutsa nahi duten, enpresarioeei ea enpresa seko euskalduna eta independentea nahi duten, galdetu.. galdetu... gizarte osoari. Bainan galdeketatik bakarrik, jai zaukagu. Guztiona dek asuntua. Gaurko Karkaran Ayestaran andereak esaten dun bezela, euskara ere guztion beharraren zain dago, ez batzuena bakarrik. Beti kirolarien gain ezpata jarriaz, nazkatuta natxiok!

Kirolaria kirolari

John Smith — 2010/01/07 16:29
Kirolariek egin behar dutena kirola da, beraien maila gorena eman horretarako behar duten elastikoa jarrita. http://www.euskalherrikokirolariak.org/images/pdf/atxikimenduak-definitiboak.pdf Hemen agertzen diren kirolari guztien artean zenbatek izan dute benetako aukera selekzioari uko egiteko? Beste guztiek nahi dutena esan dezakete, baina erraza da idatziaren aldeko agertzea horrekin ezer jokatzen ez baduzu. Olinpiar jokoetara joatea baduzu amets, eta horretarako izerdia lepo botatzen ari bazara, espaniako edo frantziako kamiseta jarri behar duzula? Benetako aukera dutenek garbi dute: Egin eta kitto.

Aukera izan eta uko egiten dutenak baldin badaude, horiek dute benetako meritua, zerrendako gehienek ez bezela.

Politikariek egin dezatela politika, eta kirolariek kirola.

Euskal selekzioa

andoni campos — 2010/01/09 12:53
Hem argi dagoen gauza bakarra, Euskal selekzioa ofiziala ez dela da. Hori lortu nahian gabiltza, baina bitartean, arraulari izan, pelotari izan edo beste edozein kiroletan ibili, norberak gorena lortu nahi badu, espainiako selekzioari baiezkoa emango dio. Ez dut zalantza izpirik ere horretan. Bada, Euskal selekzioa ofizial bihurtuko balitz... noski euskal kirolari guztiok baiezkoa emango geniokela gurea denari. Baina bitartean zergaitik ez joan espainiako selekzioarekin? Espainol sentitu behar al dugu hori eginez gero? Nik aukera izanez gero baiezkoa emango nuke. Baina ni euskalduna naiz! Selekzioak kirol karreraren helburu bezala ikusten ditut nik; helburu edo azken gauza bezala. Hoberena edo hoberenetarikoa zarenaren seinale. Beraz, galderari nik baiezkoa erantzun diot. Euskal selekzioa ofiziala ez delako eta ofizialtasuna lortzeko besteari uko zertan egin ez daukagulako.

ados kanpox

arraunaberbi — 2010/01/09 14:22
ados kanpox

Nazio baten ordezkari haiz...

Iker Gurrutxaga Zubimendi — 2010/01/09 16:30

Kontua duk, gorena lortu nahi baduk, herrialde baten ordezkari gisan joan beharra dagoela, kolore batzuk defendatzera.

Espainiar sentitzen haizen ala ez? Hori norberaren baitan geratzen duk, baina jendearen begitan espainiar bat gehiago haiz, nire begitan bai behintzat. Gorena lortzeko trabak jartzen dizkiatela? Noski baietz! Hor norberak ikusten dik zein den hartu beharreko jarrera, baina batek benetan sentitzen badik euskal selekzio baten beharra eta urte askotan zehar ikusi zer nolako trabak jarri dizkiguten, neurri gogorragoak hartu beharra zagok.

Nik ez diat ikuste nahikoa denik urtean behin halako ekitaldi bat, ezta orain arte egin den moduan hainbeste sinadura biltzea... Uko egiten ez diagun bitartean, deitzen jarraituko zigutek eta zuek bezalako jendea dagoen bitartean, deitu eta joaten bada, euskal selekzioaren beharrik ez dela argudiatuko ditek.

Zirkulu itxi batean bihurtzen duk eta negar egin eta neurririk hartu ezean, ezingo diagu zirkulua ireki eta gure bidean aurrera egin.

Zuen jarrerarekin konparaketa bat egingo diat. Independentzia lortu nahi badiagu herrialde honentzat, EAJri bozkatzea bezala izango huke. Hainbeste urte diskurtso anbiguo batekin, baina tarteka independentzia defendatuz. Baina, Espainiak emango ez duenez... Ez zakiat ulertu duan ala ez, uste diat esan nahi diadan hori argi geratzen dela.


ulertu diat

andoni campos — 2010/01/09 17:30
Ulertu diat, bai; ongi gainera. Baina ez diat uste saskibaloiko espainiako selekzioari, eskeiniz gero, ezezko bat esango hioakenik. Eta nire partetik ez hintzateke espainiar bat izango, kirolari batek koloreak defenda zitzakek; baina baita bere karreraren gorena ukitu kolorerik defendatu gabe ere. Hori duk beintzat nik ikusten diadana. Eta seguru nagok, espainia eta estatu batuen arteko joko olinpikoetako finala ikusten egongo hintzela, eta Xabi Alonso ez dujela erdaldun bat bezala ikusiko (nahiz eta Real Madriden eta espainiar selekzioarekin jokatzen egon). Euskal selekzioaren ofizialtasuna politika kontu bat duk eta nik zekitela kirola ez duk politika. Ez gaituk ariko bada Euskal selekzioaren kontu hau erabiltzen Euskal Herriaren independentzia lortzeko? Hori horrela baduk, ez goazak inora... kirolarien bizitzetara kakak botatzera besterik ez; zikintzera eta dena hitz eta espresio merkeengatik trukatzera...

Ze demontre !

arraunaberbi — 2010/01/09 19:08
Egin diezaiogun UKO ikasketa-tituluei (nere batxiler tituluak, besterik ez dut, Españako erregearen ikurra darama, beraz espainola naiz) (hire unibertsitateko tituluak ere “Borbón y Borbón”en ikurra izando ditek, beraz española haiz). Egin diezaiogun UKO edozein ikasketa motari, tasak Españari ordaintzen dizkiogu ta. Egin diezaiogun UKO seguritate sozialari, española baita eta español egiten gaitu. Egin diezaiogun UKO “paro”ko laguntzari, Españak ordaintzen digu ta. Egin diezaiogun UKO edozein aktibitate politikoari, Españako konstituziopean baitaude. Egin diezaiogun UKO gure enpresako kontratuari, Españiako haziendari ordaintzen baitio dagokion % kopurua. Egin diezaiogun UKO gure gidatzeko karnetari, Españako trafiko zuzendaritzak gobernatzen du ta asuntua. Egin dieziogun UKO gure aktibitate guztieri, Españaren menpe baigaude ta. Earra errosayua! Etzeok potroik UKO egiteko!. Norbera kapaz ez dena, ez eskatu besteei. Eta utzi ditzagun pakean euskal kirolariak ze demontre!

Uko egiteari buruz...

Iker Gurrutxaga Zubimendi — 2010/01/10 02:51

Arrazoi duk, espainiarra nauk legez, hala behartuta nagoelako. Besteak beste, partidu ez independentista ugari dagoelako eta horiek zirkinik ez dutelako egiten nik nire herrialdean eskubide guztiak izateko. Baina ezberdintasuna duk, nik ez diadala inoiz Espainiaren izenean ezer egingo, ez diat Espainia defendatuko.

Eta Andoni, nahastuta habil, nik ez niake onartuko Espainiako selekzioaren deirik, Xabi Alonso ez diat euskaldun peto bezala ikusten, Espainia-AEB partida ez nian ikusi eta ikusi banian emaitzak bost axolako zidaan... Ez didak inoiz Espainia animatzen ikusiko, horretaz lasai egon.

Espainiar identitatea izateari uko egiterik ez zagok, ez, Orio administratiboki hala dagoelako eta kitto. Hori bai, niri sekula ez didak entzungo espainiarra naizenik esaten, ez eta España jartzen duen elastikorik janzten. Egin nahi duenak egin dezala, baina nire begietarako pertsona hori ez duk euskaldun petoa izango.

Beno... gehiegi hitz egitea ere ez zaidak komeni. Azkenik, aipatu ofizialtasunarena kontu politikoa dela ezbairik gabe eta sinadura horiek azken finean karga politikoa dutela, kirolariek berek hala nahi izanda, inork behartu gabe.

Independentzia lortzeko aitzakia bezala erabiltzen ari direla batzuk? Nik ez diat hala ikusten, baina bai bide horretan aurrerapauso bat bezala. Azken finean behingoz gure herria nolabait ere errekonozitua izateko modua duk eta.


Patxadan

John Smith — 2010/01/11 10:21
Ze erraza dan teklatu aurrean jarri eta lasai lasai besteek, helburu bat lortzeko burubelarri lanean izerditan blai dabiltzatenek, nola jokatu behar duten esatea, sinadura, inkesta edo komentario bitartez.
Orain arte zenbat izan dira aukera izan eta uko egin dutenak? Rugby jokalari bat bakarrik datorkit burura. Hau izango da EUSKAL kirolari bakarrarenetarikoa...

Niri beste izen bat ere badatorkit burura...

Iker Gurrutxaga Zubimendi — 2010/01/11 12:36

Mikel Aranburuk ere uste dut gauza berdintsua egin zuela azpiko mailako selekzioren baten deia jaso zuenean. Baina bada beste jokalari bat estatu espainiarrean uko egin ziona formak galdu gabe, Oleguer Pressas. Kontzentraziora joan bi hitz egin hautatzailearekin eta etxera itzuli zen. Ez zigorrik ez ezer... Bartzelonarekin guztia irabazi eta gero Ajax taldean dabil egun... Azken finean moduak zainduz gauzak egin daitezke, ezta?

Besteari dagokionean... Izerditan Espainiarekin jokatzeko prestatzen ari denari, bejondeiola hori badu helburu, nik ez dut halakorik salatu egun. Nik esan dudana da Euskal Herriko selekzioa ofizial egiteko oztopoa bat dela, eta hori errealitate izatea bilakatzeko gogoa daukanak, uko egin beharko liokeela beste herrialde batekin lehiatzeari.

Eta bestetik esan dudana da, Espainiarekin lehian dabilena ez dela euskaldun petoa nire begietarako, Patxi Lopezen euskaldun prototipoa da hori niretzat.

A, eta gurea erraza bada, errazagoa da aurpegia eman eta kritika zorrotza egin duenari anonimotasunetik kritikatzea.


bakardadean, munduaren kontra!

Mikel Aranzabal — 2010/01/11 13:04
Horren garrantzitsua bada euskal selekzioa aldarrikatzea, azkenean, zergatik ez zen jokatu futbolekoaren partida? Kirolariak berak kirolharria antolatzeko gai izan baziren, horren zaila al zen partida hori antolatzea? Iker, ez nauk ari kritika egiten, azalpena nahi diat, badakik ez naukela oso kirolzalea eta, horrela, enteratzen zaila. Animo, bakardadean, munduaren kontra! pd: nik baiezkoa bozkatu diat.

Ez jokatzearen arrazoia

Iker Gurrutxaga Zubimendi — 2010/01/11 14:26
2010ean zehazki ez zakiat arrazoia zein izan den, uste diat iazko bera dela. 2009an, Euskal Herriaren izenean ez jokatzea izan huen arrazoia, federakuntzak Euskadiren izenean jokatzea besterik ez zian uzten eta. Kontua duk, Euskadiren izenak hiru lurralde soilik hartzen dituela eta beraiek Nafarroa eta Iparraldea ere ordezkatzen dituztela, hortik izenaren eztabaida. Baina horri uko egitea ongi iruditu zaiek askori eta askori, eta gero Espainiaren izenean jokatzea zilegi duk? Ez zakiat nik zenbateraino... Kontraesan bat gehiago bide honetan agian. Eta bai, hemen bakarrik noak askoren iritziari buelta ematen, zer egingo diat ba!

badira gehiago ere

andoni campos — 2010/01/14 23:02
badira zenbait arraulari oriotar ezezkoa eman diotenak espaiñiako selekzioari, oso nahastuta ez banabil beintat: Iñigo Mujikak eta Aitor Olaskoaga Aizperrok esate baterako. Eta senior gehiago ere egongo dira tartean udan trainerua egin eta kontxa irabazteko aukerak ikusten zituzten eskusa tartean jarrita selekzioari uko egin ziotenak ere.

Hauei ere galdeketa mesedez.

arraunaberbi — 2010/01/19 15:48
GARA egunkarian gaur asteartea. Saskibaloia, españako selezioa eta euskal ordezkariak. Hauei ere galdeketa egitea ez litzateke gaizki egongo: "Cuatro vascos que aúnan veteranía y juventud..Aunque el balonmano vasco haya pasado por épocas más doradas, en el Europeo de Austria serán cuatro los jugadores nacidos en Euskal Herria que formarán parte de la selección española. Se trata de un cuarteto que aúna veteranía y juventud a partes iguales. El más experimentado es, sin duda, Iker Romero, lateral izquierdo del Barça con cientos de batallas a sus espaldas aunque todavía no haya cumplido los 30 años. Julen Aginagalde, pivote que milita en el Ciudad Real, también será pieza clave en el conjunto hispano. Junto a ellos los debutantes Mikel Agirrezabalaga y Eduardo Gurbindo (25 y 22 años) se estrenarán en una gran competición."

Aurretik bada jende ugari

Iker Gurrutxaga Zubimendi — 2010/01/19 18:03
Hasteko eta behin, eskubaloia da eta ez saskibaloia hauek egiten duten kirola. Jarraitzeko, hauek ez dute euren atxikimendurik eman euskal herriko kirolarien zerrendan -oraingoz behintzat-. Hortaz, hauen aurretik badira 2.139 izen galdeketa egiteko. Atxikimendua eman dutenenak alegia.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

275
275. Karkara PDF formatuan irakurri nahi baduzu klikatu hemen.

Gainontzeko Karkarak irakurtzeko, berriz,
klikatu hemen.