Hemen zaude: Hasiera Karkara Arauak
Dokumentu Akzioak

Parte hartzeko arauak

Herritarrek eta irakurleek albisteen gaineko iritziak eman eta komentarioak egin ahal izango dituzte karkara.com webgunean. Gainera, emandako notiziak osatu edo zuzentzeko aukera ere izango dute.

Printzipioz, albisteen gainean egiten diren komentarioak, iritziak eta informazio osagarriak moderatu gabe igaroko dira. Erabiltzaileei eskatzen dizuegu zentzuz erabiltzea aukera hau, errespetuzko iritzi trukea eta benetako adierazpen askatasuna posible izan dadin.

Eztabaidetan parte hartzeko arauak

  • Eskertuko dizugu izen-abizenekin idaztea.
  • Ez dugu onartuko irainik, eta errespetuz idaztea eskatzen dizugu.
  • Mugatu zure iritziak eztabaidatzen ari den gaira. Gaiarekin bat ez datozen parte hartzeak ezabatu egingo dira.
  • Ez dugu inola ere onartuko, anonimotasunean mozorroturik, edozer esatea edozein pertsonaren, enpresaren edota instituzioren gainean.
  • Mezuan pertsonaren bat aipatzen bada izen-abizenez, batez ere hari kritika egiteko baldin bada, mezu hori izenpetu egin behar da.
  • Intimitate eskubidea urratzen duten mezuak ez dira onartuko.
  • Publizitate mezuak ez dira onartuko.

karkara.com-ek eskubidea du edozein erantzun ezabatzeko, horrela erabakiz gero, eta hala egingo du goiko arauak betetzen ez dituzten mezuekin. Era berean, beharra ikusiz gero, karkara.com-ek eztabaidako mezuak editatu ahal izango ditu.

Oharrak

karkara.comek eta Karkara Taldea kultur elkarteak ez dute bere gain hartzen partikularrek webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Etorkizunean, karkara.comek arau hauek aldatu edota zabaltzeko eskubidea dauka, eztabaiden erabilpen zuzena bermatzeko helburuarekin.

Norbaitek karkara.cometik hartutako argazki edo informaziorik erabiltzen badu, iturria adierazi beharra dauka.