Orioko I. Bertsolari Sari Nagusia

Errikotxia Bertso Eskolak jaialdia antolatu du gaur arratsaldean, ekainaren 11n. Eguneko ekitaldi nagusia Bertso Txapelketako finala izango da, 22:30ean Etxeluzen, baina festa 13:00etan hasiko da, txikiteoarekin.

Eguerdian hasiko da festa. Herria girotzeko txikiteoa izango da. Kolon Txiki elkartuko dira 13:00etan eta trikitilariek lagunduta poteoa egingo dute herriko hainbat tabernetan. Ondoren, tripa beteko dute. 14:00etan mahaiaren bueltan elkartuko dira bertsolari eta bertsozaleak, bazkaltzeko. Aldapa elkartean izango da bazkaria. 

Bertsoak arratsalderako utzi dituzte. 18:30ean hasiko da bertso saioa Kolon Txiki tabernan. Final handia 22:30ean izango da, Etxeluze gaztetxean. Jarrian zuzeneko kontzertuak izango dira gaztetxean. Trapalia, Woodstockeko ikasleak, Mola eta Txanka ziztatzailea igoko dira oholtzara.

Egitaraua

13:00 Txikiteoa trikitilariekin
14:00 Bazkaria Aldapa elkartean
18:30 Bertso saioen hasiera, Kolon Txiki tabernan.
22:30 Bertso txapelketako final handia jokatuko da Etxeluzen.
Jarraian Zuzeneko kontzertuak Etxeluzea Gaztetxean. Hurrengo musika taldeek parte hartuko dute:

  •  Trapalla
  •  Woodstockeko ikasleak
  •  Mola
  •  Txanka ziztatzailea