Bertso eskola martxan!

Haurren bertso eskola ez ezik helduena ere martxan jartzera doa.

Datorren urriaren 3an, 19:00tan Kosta tailerretan, emango zaio hasiera helduen bertso eskolari. Bat-bateko koplak edo bertsoak izango ditu ardatz eskolak, eta bertso zaharrak ere kantatuko dira.

Haurrei dagokionez, hiru talde jarri dira martxan. Hasiberrienak bi, eskola banatan, Xabier Sukia eta Rosi Lazkanonen gidaritzapean; eta koxkorrena bestea Kosta tailerretan Egoitz Eizagirreren eskutik. Ikastolan, astelehenetan 13:25etik 14:25era; Zaraguetan, 13:30etik- 14:30era (eguna erabakitzeko), eta Kosta tailerretan, koxkorrenak, ostiraletan 17:30etik 18:30era.

Bestalde, Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusia hasi dela eta, Errikotxiakook adierazi nahi dugu, norbaitek saioren batera joateko kotxea konpartitu nahiko balu, kasu egin diezagula lasai. Kotxeaz gain, gozamena ere konpartituko dugu.