Duela 35 urte Orio elurtuta

(Argazkia: @orioarraunean)

Atzera begirakoa egiten ari da @orioarraunean bere twitter kontuan, eta Orio, Aia eta ingurutako hainbat argazki zahar argitaratu ditu. Horietako bat da honako hau: 1985ko urtarrilekoa. Bertan, Orio agertzen da elurtuta, hiru argazkiko muntaia batean, zeinean itsasontziak ageri diren elur geruza lodiz estaliak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide