Inkestan galdera berria: 'Zein sare sozial erabiltzen duzu gehien?'

Karkara.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: Zein sare sozial erabiltzen duzu gehien?. Eman botoa honako lotura honetan. Aurreko inkestan, erabiltzaileei galdetu zitzaien ea beroari aurre egiteko zer zuten nahiago: hondartza, errioa ala igerilekua. 27 lagunek eman zuten botoa.

Inkesta berri du martxan Karkara.eus-ek: Zein sare sozial erabiltzen duzu gehien? Oraindik parte hartu ez duenak lotura honetan du botoa emateko aukera.

Aurreko inkestan, honako galdera hau egin zuen Karkara.eus-ek: Beroari aurre egiteko zer duzu nahiago: hondartza, errioa ala igerilekua? Guztira, 27 pertsonak erantzun zioten galdera horri, eta horietatik 14k (%51,85) hondartza erantzun zuten; bederatzik (%33,33), berriz, igerilekua aukeratu zuten; eta lauk, azkenik, (%14,81) errioa erantzun zuten. Hona hemen inkestaren emaitzak, osorik:

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide