Basurdeekin kontuz ibiltzeko seinaleak jarri dituzte Zudugarai gainean

Basurdeekin kontuz ibiltzeko adierazten duten trafiko seinaleak Zudugarai gainean. (Onintza Lete Arrieta)

Egun hauetan agertu dira seinaleak, bai Zarauzko noranzkoan, bai Orioko noranzkoan. Azken urteetan goraka doa animalia horren populazioa, eta horrekin lotuta egon daiteke trafiko seinaleak jartzea errepideko puntu horretan.

Zudugarai gainetik Oriora, Aiara nahiz Zarautzera doazen gidariek ikusiko zuten seinale deigarri berriak daudela jarrita errepidearen alde banatara. Basurdeekin kontuz ibiltzeko dioten seinaleak dira.

Egun hauetan jarri dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiko langileek, bi noranzkoetan: Zarautzera aldera, eta Oriora aldera. Metro dezenteko aldearekin jarri dituzte batera zein bestera begirakoak.

Azken urteetan goraka doa animalia horren populazioa, eta horrekin lotuta egon daiteke trafiko seinaleak jartzea errepideko puntu horretan. Hedabide hau jarri da aldundiarekin harremanetan, baina oraindik ez du seinaleak jartzearen arrazoiaren berri izaterik lortu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide