Orioko arraunlariak ETB1eko 'Biba Zuek' saioan izan dira

Orio Arraunketa Elkarteko Aritz Lizarralde, Mikel Lizarralde eta Andoni Campos izan ziren joan den ostiralean ETB1eko programan, arraunaz eta datorren astean hastekoa den denboraldiaz hizketan. 

Datorren astean ekingo dio denboraldiari OAEko gizonezkoen traineruak Eusko Label ligan. Denboraldi berriaz nahiz hainbeste maite duten kirolaz hizketan aritu ziren Aritz Lizarralde, Mikel Lizarralde eta Andoni Campos joan den ostiralean ETB1eko Biba Zuek programan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide