Hemen da Gure Zirkua

Gaur goizean lan eta lan ari ziren egitura muntatzen. (Onintza Lete Arrieta)

Beste behin, abuztu osoa pasatuko du Gure Zirkuak Mendibeltz futbol zelai ondoko berdegunean, eta jada ari dira egitura muntatzen. Atzo, astelehenarekin, hasi zituzten lanak, eta gaur ere lan eta lan ari dira.

Gure Zirkuaren Orioko emankizunak datorren astean hasiko dira, abuztuaren 4an, baina dagoeneko egitura muntatzen hasiak dira zirkuko kideak. Atzo hasi ziren beharrean, eta gaur ere lan eta lan dabiltza.

Guztira hamasei emanaldi eskainiko dituzte herrian, lau astez, ostegunetik igandera bitartean egunero, beti 19:00etan hasita.

Sarrerak, berriz, eskuragarri daude Gure Zirkuaren webgunean.

Gure Zirkukoen kamioia. (Onintza Lete Arrieta)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide