ETB1eko 'Gastronomadak' programa grabatzen aritu dira gaur, Orion

Herriko plazan aritu dira goizean goizetik ETB1eko Gastronomadak programa grabatzen. 

Sukaldaritzak protagonismo berezia izan du gaurkoan, Orion. ETB1eko Gastronomadak programak, herria bisitatu baitu. Egoitz Txurrukak eta Javi Rivero sukaldariak aurkeztutako lehiaketa saioa da Gastronomadak. Riverok kozinatutako menu bat dastatu dute hiru bikotek, eta, ondoren, plater horiek egiteko ahaleginetan ibili dira.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide