Herri txiki, zulo handi

Oroitz Unanue Segurolak metro bat eta laurogeita bederatzi zentimetroko zulo bat egin zuen larunbat arratsaldean Orioko Antilla hondartzan.

Orioko Antilla hondartza jendez bete da asteburuan, eta Oroitz Unanue Segurolak metro bat eta laurogeita bederatzi zentimetroko zulo bat egin zuen larunbat arratsaldean hondartzan, pala txiki baten laguntzaz. Erronka arratsaldeko 18:00etan hasi eta 20:00etan bukatu zuen. Ondoren, inguruan zituen haurrek zuloa berriro hondarrez estaltzen lagundu zioten , soroslearen agindua betez.