Alberto Rebollo Espainiako Master Atletismo Txapelketan milaka atleta beteranoen artean

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian corta 2024ko mar. 6a, 09:15

Kirol egokituan, 60 metroko lasterketan M40 mailan lehiatu zen Alberto Rebollo, eta kirol ez egokituan ere parte hartu zuen dibertsitate funtzionala eduki arren.

Pasa den asteburuan jokatu zen Donostiako Antonio Elorza belodromoan Espainiako Master Short Track AtletismoTxapelketa. 35 urtetik gorako milaka atletek parte hartu zuten hitzorduan pista estaliko lehiaketa horren 35. jardunaldian. Estatu osotik etorritako korrikalariez gain, Gipuzkoako hainbat herritako atletak ere izan ziren Donostiako belodromoan, eta  horien artean zen Alberto Rebollo oriotarra (Atletismo Tolosa C.F). Kirol egokituan, 60 metroko lasterketan M40 mailan lehiatu zen Alberto. "Lehia gogorra izan da baina asko gozatu dut", aitortu du Rebollok txapelketaren ondoren. Mutil ausarta da Alberto, kirol egokituan ez ezik, kirol ez egokituan ere parte hartu baitzuen dibertsitate funtzionala eduki arren. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!