Alberto Rebollok zilarrezko bi domina lortu ditu Open Indoor Arraun proban

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian corta 2024ko mar. 12a, 09:12

Asteburuan Tarragonako Sant Jaume d´Envejan herrian jokatu ziren 2024ko Espainiako Arraunergometro txapelketa  eta Open Indoor Arraun proba.

Pasa den asteburuan, martxoaren 9an eta 10ean, jokatu ziren Sant Jaume d´Envejan [Tarragona, Herrialde Katalanak] 2024ko Espainiako Arraunergometro Txapelketa  eta  VI. Open España Indoor Arraun proba, eta  Alberto Rebollo oriotarrakOrioko Arraun Elkartearen izenean zilarrezko bi domina eskuratu zituen bigarren proba horretan.

VI. Open España Indoor Arraun proban 500 metro Sprint paralinpiko mailan lehiatu ondoren,  bigarren postua lortu zuen 1:46.2 denbora eginez, eta 2000 metro paralinpiko kategorian berriz,  bigarren postuan geratu zen, 7:47.4 denbora markatuta.  

Gainera, Espainiako Arraunergometro Txapelketa ofizialean ere parte hartu zuen 2000 metro paralinpiko mailan, eta 9:47.4 denbora markatuta eta bosgarren postua eskuratu zuen. Dudarik gabe, emaitza paregabeak kirolari oriotar honentzat.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!