Ametsa gaztelekuak ekin dio ikasturteari

Erabiltzailearen aurpegia Txurrumuski KAGE 2014ko ira. 22a, 10:43

Irailarekin batera, Txurrumuskik kudeatzen duen Ametsa gaztelekuak ere ikasturte berriari hasiera eman dio.

Lehen asteak dagoeneko igaro diren arren, irekiera ofiziala, irailaren 26an, arratsaldeko 18:00tan egingo da. Egun eta ordu horretan, aurtengo ikasturteko bilera eta irekiera festa izango da.

Prest dira aurtengorako ere hamaika ekintza, baina zure proposamena ezinbestekoa zaigu.

Gazte! animatu eta gerturatu gaztelekura! Izango da aurtengoan ere nahikoa jolas, abentura zein ekintza! Zuretzat... niretzat... guretzat!

 

2014-2015 ikasturteko ORDUTEGIA
Astelehenean, asteartean eta asteazkenean               16:45 - 20:00
Ostegunetan                                                                  ITXITA
Ostiraletan                                                                     16:45 – 21:00
Larunbatetan                                                                 16:30 – 21:00 
Igandeetan                                                                     16:30 - 20:30

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!