Izotz-Jauregira irteera herriko gazteentzat!

Orioko gaztelekuak, irteera antolatu du hilaren 14rako. 10-16 urte bitarteko gazteek, Donostiako Txuri Urdin, Izotz Jauregira joateko aukera izango dute.

Ametsa gaztelekua, abenduaren 14an Donostiako Izotz Jauregira joango da. 10-16 urte bitarteko gazteentzat antolatutako irteera da.

Izen ematea, abenduaren 12ra bitartean izango da, gaztelekuan bertan 5€tan. Izen-ematerako orduan ordaindu beharko da.

Animatu eta goazen Txuri Urdinera!

Oharra: Izotz Jauregirako sarrera bakarrik sartzen da prezioaren barne. Garraio publikoan joango garenez, Trena, norberaren kontura ordaindu beharko da.

Ametsa gaztelekua.